Lehendakariak espero du "inork oztoporik ez jartzea" hezkuntza legea onartzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, hezkuntza lege berriaren proiektuak ez du "arrakalarik" sortu eta espero du legegintzaldi honetan onartzea, eta inork oztoporik ez jartzea".
Lehendakariak proiektua defendatu du Eusko Legebiltzarrean gaur egiten ari diren kontrolerako saioan, eta gaiari buruz Elkarrekin Podemos-IU (EP-IU), PP+Cs eta Voxek egin dizkioten galderei erantzun die.
Miren Gorrotxategi EP-IU taldeko bozeramaileak salatu duenez, egitasmoak "desfase ekonomikoa" ekarriko du Jaurlaritzak egindako aurrekontu aurreikuspenekiko. Izan ere, proiektuak 680 milioi aurreikusi ditu itunpeko ikastetxeentzat baina aurrekontuetan 647 milioi gorde direla. Horrez gain, kritikatu du azken 10 urteetan ikastetxe mota horientzat gordetako diru partida % 25 hazi dela Lehen Hezkuntzan, eta % 37 DBHn.
Halakorik dagoela erantzun du Urkulluk, eta gauzak nahastea aurpegiratu dio: "Gauza bat da hezkuntza legea onartzen denerako dauden aurreikuspenak, eta horretan espero dut inork oztoporik ez jartzea legegintzaldi honetan, eta beste bat, oso ezberdina, 2023ko aurrekontuak, horiek 2022ko abenduan onartu genituen".
Gogorarazi duenez, iaz lau talde parlamentarioren babesarekin, tartean EP-IU, onartu zuten hezkuntza ituna du oinarri Jaurlaritzaren proiektuak. Urkulluren esanetan, egitasmoak "leialki" jaso du oinarrien idatzi hartan bildutakoak. Ordutik, koalizio moreak izan duen jarrera gaitzetsi du: "14 hilabete hauetan ituna sinatu zuten taldeen artean zuena da ekarpenik aurkeztu ez duen bakarra". Are gehiago, eta iragarritako osoko zuzenketari buruz, honakoa esan du: "Kanpoan geratzea erabaki duzue, inongo argudiorik eta arrazoirik eman gabe".
Carlos Iturgaiz (PP+Cs) ere oso kritiko agertu da proiektuarekin, eta "aurreikuspen okerrenak" bete direla adierazi du. Horren hitzetan, "Bilduren proiektua da, Euskadik hezkuntza alorrean dituen benetako beharrizanei erantzuten ez diena". PSE-EE ere estu hartu du: "Proiektuaren alde daude, hauteskunde garaian gaudelako kritikatzen badute ere". PPko buruzagiak nabarmendu duenez, "hezkuntza legeak arrakala eta zarata sortu ditu esparru politiko eta sindikalena eta hezkuntzan".
"Ez dago arrakalarik"
Lehendakariak gogora ekarri duenez, "talde parlamentarioekin eta hezkuntza komunitatearekin egindako eztabaida eta hausnarketa luze bezain aberasgarri" baten ostean onartu dute proiektua, eta arrakalarik ez dagoela azpimarratu du "ekarpen guztiak hezkuntzan etorkizunean izango diren erronkei erantzuteko" helburua dutelako.
Legeak euskara "inposatu" nahi duela esan du Iturgaizek, eta horren harira, Urkulluk jakinarazi du aurten familien % 98k aukeratu dute eredu elebiduna. "Herri elebiduna da gurea eta gazteek bi hizkuntza ofizialak menderatzea nahi dugu, eta gutxienez, beste hirugarren bat".
Azkenik, Amaia Martinez (Vox) adierazi du Jaurlaritzaren egitasmoak hezkuntza "euskal nazio bat eraikitzeko asmakeriaren menpe" jarri duela.
Horri erantzunez, Urkulluk Frankismo garaian hezkuntzarekin gertatutakoa ekarri du gogora: "Zoritxarrez, gure gizarteak hezkuntzaren ideologizazio sakon bat pairatu zuen 40 urtez. Ideologizazio hark pentsamendu bakarra ekarri zuen, eta ezberdin pentsatzen zuena isilaraztea".
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.