UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Richar Vaquerok Podemoseko Bizkaiko ahaldun nagusigai izateko hautagaitza aurkeztu du

Podemosen barne hauteskundeetarako aurkeztu den hautagai bakarra da, oraingoz. Gaur egun Elkarrekin Podemosek Bizkaiko Batzar Nagusietan duen bozeramaileak, berriz, ez du hautagai gisa errepikatuko. 

20250315131408_podemos-richar-vaquero_

Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Artxiboko argazkia: Agentziak

Datorren urteko maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeei begira, Richar Vaquero Podemoseko koordinatzaile nagusiak bere hautagaitza aurkeztu du alderdi morearen Bizkaiko ahaldun nagusigai izateko. Barne hauteskundeak egingo dituzte hautagaia aukeratzeko, eta Vaquero bakarrik aurkeztu da, oraingoz. 

Vaquerok (legegintzaldi honetan Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko batzarkidea) sare sozialetan zabaldu duen bideo baten bidez eman du bere erabakiaren berri. 

Vaquerok bere mezuan adierazi duenez, "aurrerapausoa" ematea erabaki du "gehiengoan pentsatuz gobernatuko duen Bizkaia bat nahi duelako, pertsonak gutxi batzuen interesen aurretik jarriko dituena eta gauzak beste era batera egin daitezkeela frogatuko duena".

"Asko dugu aldatzeko, eta gogo handia dugu horretarako", nabarmendu du Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X