Carlos Iturgaiz
2023/01/23 - 11:09
Iturgaizen iritziz, gizarteak EAJ zigortu beharko luke "egindako kudeaketa txarragatik eta ustelkeriagatik"
"PP beharrezkoa da EAEn, planteamendu konstituzionalista duen alderdi bakarra delako", adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
2023/01/23 - 10:15
Iturgaiz: ''Gizarteak EAJ zigortu beharko luke, egindako kudeaketa txarrarragatik eta ustelkeria kasuengatik''
"PP beharrezkoa da EAEn, planteamendu konstituzionalista duen alderdi bakarra baita", adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
2023/01/11 - 13:30
''Erantzukizun politikoak'' bere gain hartzeko eskatu dio Carlos Iturgaitzek EAJri
Carlos Iturgaizek salatu duenez, "De Miguel burukidearen ustelkeria kasu bat izateaz gain, EAJren ustelkeria kasu bat da". Bere ustez, ezinezkoa da ustelkeria hori guztia EAJren buruzagitzak ez ezagutzea.
2023/01/10 - 15:29
De Miguelek enpresa publiko batean erantzukizuna izaten jarraitu izana kritikatu du oposizioak
"EAJ askoz ere sendoagoa izan beharko litzateke", esan du EH Bilduko Unai Urruzunok, eta Ahal Duguko Miren Gorrotxategik, aldiz, adierazi du "lotsa honi amaiera eman behar" zaiola. Carlos Iturgaizek (Euskadiko PP) azalpenak eskatu ditu, eta PSE-EEk justizian duen konfiantza berretsi du.
2023/01/09 - 13:32
Duela 25 urte ETAk hildako Jose Ignacio Iruretagoyena gogoratu du Zarautzen PPk
Zarauzko Rosaleda parkean egindako lore-eskaintzan parte hartu dute, besteak beste, Carlos Iturgaitzek, Muriel Larreak, Laura Garridok eta Borja Corominasek.
2022/12/29 - 15:23
Iturgaiz: ''Jeltzaleen eta abertzaleen helburua beti izango da independentzia lortzea eta Espainia apurtzea''
Euskadiko Alderdi Popularrak urteko azterketa egin du gaur. Espainian eta Euskadin une latzak bizi direla uste dute popularrek, besteak beste estatu eredua "arriskuan" dagoelako. Carlos Iturgaizek gogor kritikatu ditu bai Espainiako gobernuaren eta baita Jaurlaritzaren kudeaketa ere.
2022/12/27 - 11:22
Iturgaiz: "Aparta izatetik negargarria izatera igaro da Osakidetzaren kudeaketa"
Itxaron zerrenden arazoari aurre egiteko zer egingo lukeen galdetuta, adierazi du "mantal zuria daramatenei" kasu gehiago egin behar zaiela. "Jaurlaritzak sumendi bat du zabalik Osakidetzarekin", esan du.
2022/12/25 - 14:59
EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Felipe VI.aren mezua kritikatu dute; eta PSOEk eta PPk, txalotu
EAJk "nazioen errealitatea onartzeko" deia egin dio. EH Bilduk salatu du mezuak ez zuela mamirik. PSOEk "oso positibo"tzat jo du mezua. Elkarrekin Podemosek erantzun dio erakundeak higatzeko "estrategia bat" dagoela. PPk "batasunarekiko eta Konstituzioarekiko konpromisoa" azpimarratu du.
2022/11/20 - 12:16
Carlos Iturgaiz: ''EAJk eta EH Bilduk adostutako hezkuntza-ituna kolokan dago''
Itunpeko ikastetxeak diruz laguntzea defendatu du PP-Ciudadanos alderdiko legebiltzarrak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan.
2022/11/02 - 14:04
Iturgaizek esan du ustelkeriak EAJ ''inguratuta'' daukala
Carlos Iturgaitzek Alonsotegin egin ditu adierazpenok, EAJren ustezko ustelkeria kasuak erakusten zituen Euskal Autonomia Erkidegoko mapa baten aurrean.
2022/10/24 - 14:56
Carlos Iturgaiz: ''Jaurlaritzak erabaki behar du zergak igo nahi dituzten EH Bildurekin edo jaitsi PPrekin''
Euskadiko aurrekontuei begira Alderdi Popularra akordioetarako prest agertu da. Eskua zabalik dutela dio Carlos Iturgaitzek Hori bai, zergen jeitsiera mahai gainean jartzea ezinbestekotzat jotzen dute popularrek.
2022/10/14 - 23:02
AHTko lanen atzerapena eta izango dituen loturekiko dagoen zehaztasun falta eztabaidagai, Legebiltzarrean
PPk, agintean zela, 'Euskal Y'ren lanei galga jarri ziela esan dio lehendakariak Carlos Iturgaizi. 'Euskal Y'ren loturak kolokan daudela eta uharte bat izango dela aurreikusi du EH Bilduk. Ez dela uharte bat izango eta herritarren gehiengoa azpiegitura honen aldekoa dela esan du Arriola sailburuak.
2022/09/27 - 12:30
Iturgaiz ekonomiako balizko herri-itunaz: "Ekonomian ezin dira txurrak eta merinoak nahastu"
Euskadiko PPko presidenteak eskua luzatu dio EAJri akordio ekonomikorako, hiru baldintzarekin: zergak jaistea, presio fiskala gutxitzea eta soberakina behar gehien duten sektoreentzat erabiltzea. Bere ustez, Italiako hauteskundeetako emaitza gobernuaren "hondamendiaren" ondorioa da.
2022/09/22 - 18:00
PP-Ciudadanos Taldeak akordioak eztabaidatzea proposatu dio lehendakariari, energian eta ekonomian
Legebiltzarreko PP-Ciudadanos Taldeko presidente Carlos Iturgaizek nabarmendu duenez, eskaini dituen akordio horiek euskal herritarren kezkak eta etorkizuna izan beharko dituzte jomuga: "Ezkerreko frontearekin egindako itunak hilgarriak dira EAEko ekonomiarako eta gizartearentzat".
2022/09/22 - 11:48
Politika Orokorreko Eztabaida iruditan
Hauek dira ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean izandako Politikoa Orokorreko Eztabaidako irudiak.
2022/09/22 - 11:31
Legebiltzarkideak Politika Orokorreko Eztabaidara iritsi dira
Gaurko Politika Orokorreko Eztabaidan parte hartuko duten legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean daude jada. Urkullu lehendakaria Eusko Jaurlaritzako kide guztiekin batera iritsi da.
2022/09/19 - 11:19
Carlos Iturgaiz: "EAJri dagokio Feijóori deitzea"
Alderdi popularra EAJrekin hitz egiteko prest dagoela dio Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren idazkari nagusiak, baina hitzordua egiteko urratsa egitea EAJri dagokiola azaldu du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.
2022/08/23 - 12:35
Iturgaiz: "PP ez da EAJri keinurik egiten ari"
Feijook irailean Ortuzarrekin izango duen bilera elkar ezagutzeko bilera dela azaldu du Euskadiko PPko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
2022/08/08 - 14:06
Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Carlos Iturgaizen semeak pairatutako "jazarpena" gaitzetsi du
Batzordeak adierazpena onartu du EAJ, PP, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos taldeen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Agirian "tolerantzia eza eta gorrotoa islatzen dituen gertakari lazgarria" salatu eta "ezberdin pentsatzen dutenen aurkako gorrotoaren aztarnatzat" jo dute.
2022/08/05 - 19:38
Iturgaizen semeari egindako mehatxuak eta irainak eta lagun bati egindako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Gaur, 06:00ak aldera, Mikel Iturgaiz Ertzaintzaren patruila batengana joan da, Erromoko jai-esparruan, pertsona talde batek mehatxatu eta iraindu egin duela salatzeko.