Carlos Iturgaiz
2022/07/27 - 15:53
Carlos Iturgaiz, Euskadiko PPko presidentea: ''Erasoak gaitzesten ez dituztenak isolatu behar ditugu''
Azken egunotan Gasteizen eta Mutrikun jazotakoa izan du hizpide asteazken honetan. Haren iritziz, "hitzak sobera daude" orain, "demokrata guztiok egin behar ditugu gauzak", adierazi duenez.
2022/07/13 - 11:59
Pintaketak egin dituzte PPk Portugaleten duen egoitzan
"Faxistak" eta "Fuck" hitzak irakur daitezke fatxadan. Txio batean, Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak "Sanchezen bazkideei" egotzi die gertatutakoa.
2022/07/12 - 16:40
Zer suposatu zuen Euskadiko popularrentzat Miguel Angel Blancoren bahiketak eta hilketak?
1997ko uztailaren 12an 16:00tan amaitu zen ETAk Miguel Angel Blancoren bizitzari ipinitako 48 orduko epea, eta ordubete beranduago aurkitu zuten oso larri zaurituta Lasarten. PPk 12 kide galdu ditu urte hauetan, baina alderdiaren barruan berea izan zen zirrara handiena eragin zuena.
2022/07/11 - 22:42
Carlos Iturgaizek Miguel Angel Blanco Fundazioaren saria jaso du Madrilen
Madrilen gaur omendu dute Miguel Angel Blanco. Eta bertan Miguel Angel Blanco Fundazioak Carlos Iturgaizi elkarbizitzaren saria eman dio ETAren kontra egindako lanagatik. Mari Mar Blancoren eskutik jaso du saria.
2022/07/09 - 16:27
Memoria Demokratikoaren legea bertan behera uzteko asmoa iragarri du PPk Miguel Angel Blancoren omenaldian
ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuenetik 25 urte betetzen dira aurten, eta igandean omenaldi berezia egingo diote Ermuan. Larunbat honetan ere, gogoan izan dute herrian Alderdi Popularreko kideek. Alderdiko buruzagia, Nuñez Feijoo, bertan izan da, baita Aznar presidente ohia ere.
2022/07/05 - 12:54
Carlos Iturgaizek ez du argitu Euskadiko PPko presidentea izaten jarraitzeko hautagaitza aurkeztuko duen
Carlos Iturgaizek ez du argitu nahi izan berriro Euskadiko popularren presidente izateko aurkeztuko den ala ez, eta adierazi du ez duela horri buruz hitz egingo "kongresuak data bat izan arte, afiliatuei zor zaien errespetuagatik".
2022/07/05 - 12:21
Iturgaiz: "Sanchezek urrezko aukera du igande honetan EH Bildurekin dituen harremanak hausteko"
PPko zinegotziaren bahiketaren eta hilketaren 25. urteurrena dela eta, Ermuak Miguel Angel Blanco omenduko du, eta, besteak beste, Espainiako errege-erreginek, Sanchezek, Urkulluk, Gobernuko presidente ohiek eta buruzagi politikoek hartuko dute parte ekitaldian.
2022/06/24 - 15:03
ETAk hildako Manuel Zamarreñori omenaldia egin dio PPk
Orain dela 24 urte, ETAk Manuel Zamarreño PPren Errenteriako (Gipuzkoa) zinegotzia hil zuen. Carlos Iturgaizek Zamarreño eta beste biktimak "heroitzat" hartu ditu.
2022/06/17 - 15:12
Urkulluk PP+Cri eskatu dio Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren iruzurrari "etekin politikoa ez ateratzeko"
"Badakizu horrelako gaiak oso delikatuak direla. Egia esan, Iturgaiz jauna, ez da egokia errealitatea bihurritzea kasu horiei etekin politikoa ateratzeko", defendatu du lehendakariak.
2022/06/06 - 16:43
Anduezak EAEko zeharkako "herri akordioekin" bat egiteko eskatu dio PPri
Bestalde, estatus berria "errealitate izan ez dadin" ahalegin guztiak egiteko eskatu dio Iturgaitzek PSE-EEri. EH Bilduri dagokionez, esan du Euskadin eta Espainian "geometria aldakorra" dela "demokraten artean egin beharrekoa".
2022/06/06 - 15:52
Legebiltzarrean akordietara batzeko proposatu dio Eneko Anduezak Carlos Iturgaizi
Akordio transbertsalak eta zabalak eskaini dizkie Anduezak popularrei, baina abenturarik gabe, gobernu akordioak ukitu gabe. PPk erantzun die EH Bildu zuritzen ari direla eta hor ez direla eurak izango.
2022/06/04 - 15:36
"ETA erakunde terroristako presoak defendatzeko" EH Bildurekin "bat egitea" leporatu dio Iturgaizek EAJri
ETAk duela 22 urte hildako Jesus Maria Pedrosa Durangoko PPko zinegotzia omendu du gaur goizean Bizkaiako alderdi popularrak. Bertan izan dira, besteak beste, Carlos Iturgaiz, Raquel Gonzalez eta Bea Fanjul.
2022/06/03 - 14:04
Eskuinaren "katastrofismoaren" aurrean, EAE krisi ekonomikotik ateratzen ari dela azpimarratu du Urkulluk
Lehendakariaren ustez, EAE "lidergoan" dago gai ekonomikoei dagokienez; PP+Cs-en arabera, berriz, Eusko Jaurlaritzak enpresariak eta autonomoak "jomugan" jartzen ditu, eta Voxek Euskadik "eragina galdu" duela kritikatu du.
2022/05/21 - 15:15
Ayuso "erreferente nazionaltzat" jo du Iturgaizek, eta Euskadin bere politika ekonomikoak jarraitzera deitu
Euskadiko PPko burua PPren Ezohiko Batzar Autonomikoan izan da larunbat honetan, eta Madrilgo popularren presidentearen politika ekonomikoak zein "askatasunaren defentsa" laudatu ditu.
2022/05/20 - 13:24
Lehendakariak ziurtatu du ez duela oraindik dirurik jaso Next Funtsen hiru proiektu estrategikoetarako
Lehendakariak gogorarazi du, Europako Funtsen kudeaketa atzeratu den arren, Euskadik aukera duela suspertze hori baliabide propioekin sustatzeko, eta zehaztu du funtsak iristen direnean, "iristen badira", inbertsioak azkartuko direla.
2022/05/07 - 15:55
Euskadi "infernu fiskal" bihurtzea leporatu dio Iturgaitzek Urkulluri
EAJren eredu nazionalistaren alternatiba gisa proposatu du bere alderdia EAEko PPko presidenteak, "jeltzaleenak ez baitu funtzionatzen", eta zerga-beherapenak eskatu ditu.
2022/04/24 - 20:03
Iturgaizek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "familia eta enpresariei pultsurik ez egiteko" eta zergak jaisteko
Euskadiko PPko liderrak salatu du "derrigorrezko nazionalismoa sektoreak sunsitzera eta konponbiderik ez bilatzera" eramaten ari dela.
2022/04/04 - 22:32
Zergak jaistea eta soberakinekin egitasmo bat martxan jartzea eskatu dio Iturgaizek Urkullu lehendakariari
Lehendakariak Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko legebiltzarkidea hartu du astelehen honetan.
2022/04/04 - 22:23
PPk lehendakariari zergak jaistea eta soberakinekin egitasmo bat martxan jartzea eskatu dio
Besteak beste, foru aldundiek PFEZ jaistea planteatu dio PP+Cs koalizioak Eusko Jaurlaritzari, "inflazioaren igoera ikaragarria" zuzentzeko.
2022/04/04 - 13:21
Carlos Iturgaiz: ''EAJk EH Bildu baino abertzaleagoa izan nahi du''
Carlos Iturgaizek uste du EAJk "erradikaltasunaren aldeko apustua" egiten duela, "haiek jatorrizko abertzalea direla eta EH Bildu fotokopia dela" esaten dutenean. Jarrera honen aurrean, EAEko PPren presidenteak moderazioaren aldeko apostua egin du.