Chillida Leku
2014/05/06 - 17:19
Jaurlaritzaren eta Chillida familiaren arteko harremanak, aurrera
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak diskrezioa eskatu du. Prozedura zehazten ari dela esan du, eta, unea iristen denean, guztia azalduko dutela.
2014/04/03 - 14:05
Legebiltzarrak Chillida-Lekuren bideragarritasuna bermatzea eskatu du
Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Diputazioari Eduardo Chillida Fundazioarekin izaten ari diren kudeaketekin jarraitzeko eskatu die.
2014/03/05 - 18:20
Chillida-Leku 'esku publikoetara' pasatzea aztertuko du Jaurlaritzak
Gobernuak negoziazioak hasi ditu familiarekin, eta dagoeneko "oinarrizko akordioa" lortu dute. Eskultorearen familiak kudeatzen zuen museoa, eta 2010ean itxi egin zuten finantza arazoak tarteko.
2013/06/11 - 18:55
Chillida familiak ezin du 'betiko' itxaron museoa berriz irekitzeko
Museoaren zuzendariak eta eskultorearen semeak azaldu duenez, museoa berriz ere irekitzeko erakundeekin akordioa lortzeko itxaropena mantentzen dute, baina "denbora faktore kritikoa da".
2013/01/18 - 10:23
Orfeoiak amaiera emango dio Chillidaren heriotzaren 10. urteurrenari
Chillida-Lekuk bere ateak irekiko ditu berriz arratsaldean, kontzertu-omenaldi horretarako. Gonbidapena behar da sartzeko.
2012/08/20 - 11:17
Eduardo Chillida omendu dute bere heriotzaren 10. urteurrenean
Hamar urte bete dira euskal eskulturgilea hil zenetik. Horren harira, artistaren bizitza eta obra omentzeko ekitaldiak hartu ditu igande honetan Hernaniko Chillida Leku Museoak.
2012/05/14 - 16:56
10 urte Chillida gabe
Abuztuaren 19an 10 urte beteko dira Chillida hil zela eta omenaldiaren ekitaldi nagusia izango da, '100 hitz Chillidarentzat'.
2012/01/27 - 10:09
Instituzioek Chillida Leku berriz irekitzeko negozioazioa utzi dute
Hernanin kokatuta dagoen museoaren salmenta dela aukera bakarra adierazi dute eskultorearen oinordekoek.
2012/01/26 - 11:25
Salerosketa negoziatzen hastea, Chillida-Leku zabaltzeko baldintza
Instituzioek eta chillidatarrek jarrera kontrajarriak erakusten dituzte goizeko bileraren ostean. Museoa jabetza publikokoa izatea nahi du familiak.
2012/01/25 - 18:12
Erakundeek azken proposamena luzatu diote Chillida familiari
Chillidatarrek museoa eta arte bilduma saldu nahi dute baina erakundeek argi utzi dute egoera ekonomiko honetan ezin dutela inolaz ere erosi.
2011/11/28 - 12:19
Gipuzkoako Aldundia: 'Chillida-Leku erostea bideraezina da'
Hala ere, Chillidaren senitartekoekin urtarrilean bildu ostean "museoa udaberrian berriro irekitzeko data adostea" espero du Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura ahaldunak.
2011/06/25 - 18:36
Txillida-leku txiki bat zabalduko dute Frantzian
Txillidaren lana mundu osora zabaltzea erabaki dute senitartekoek. Hori dela eta, Zabalagako museoa itxi ondoren, 100 lan baino gehiago Frantziako Kosta Urdinera eraman dituzte
2011/03/25 - 19:19
Instituzioek apurtutzat eman dute negoziazioa Chillida familiarekin
Museoa saldu ostean, oinordekoek beto eskubidea mantendu nahi zuten programazio artistikoan, eta hori izan da desadostasun nagusia. Negoziazioa betiko ixteko erabakiarekin bat dator Chillida familia.
2011/03/18 - 19:51
Museoa 'betiko' itxiko dutela iragarri du Chillida familiak
Ez dute instituzioekin akordiorik lortu museoaren jarduerarekin jarraitzeko eta espazioa bilduma pribatu bezala mantenduko dute.
2011/02/03 - 18:37
Museoa irekitzeko, erakundeek proiektuan parte hartzea eskatu dute
Legebiltzarrak zuzenketa onartu du, Eusko Jaurlaritzak eta Chillida Fundazioak museoa berriz irekitzeko proiektu iraunkorra sina dezaten.
2010/12/31 - 17:23
Chillida Lekuk bere ateak itxi ditu, akordioaren esperoan
Eusko Jaurlaritza eta Chillida familia museoaren etorkizunari buruz aritu dira berriz, baina horrek ez du itxiera ekidin.