Negoziazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salerosketa negoziatzen hastea, Chillida-Leku zabaltzeko baldintza

Instituzioek eta chillidatarrek jarrera kontrajarriak erakusten dituzte goizeko bileraren ostean. Museoa jabetza publikokoa izatea nahi du familiak.
Chillida-Leku. Argazkia: EITB

Goizean instituzioek eta Chillida familiako abokatuek izandako bileraren ostean, Chillida-Lekuko jabeek jabetza publikokoa izatea nahi dutela berretsi dute. Horrela, "etorkizun publiko ziur bat nahi dugu Chillida-Lekurentzat eta era berean museoaren jabeentzat ordain ekonomiko bidezkoa topatzea" nahi dutela esan dute. .

Chillida Belzunce familiak salerosketa bati ekiteko negoziazioaren testuinguruan ulertuko luke Chilida-Leku berriz irekitzea.

"Lan egiteko proposamen serio batekin, epe argiekin eta konpromiso sinatua. Horrela eta familiaren hiru baldintzak beteta ulertuko genuke Chillida-Leku museoa berriz irekitzea", gaineratu dute.

Chillidatarrek museoa eta arte bilduma saldu nahi zutela baina egoera ekonomiko honetan erakundeek ezin dutela inolaz ere erosi argi utzi dute eta ate berria zabaldu dute Eduardo Chillida hil zela 10 urte betetzen direnean museoak berriro ateak ireki ahal ditzan.

Goizean instituzioek eta Chillida familiako abokatuek izandako bileraren ostean, Chillida-Lekuko jabeek jabetza publikokoa izatea nahi dutela berretsi dute. Horrela, "etorkizun publiko ziur bat nahi dugu Chillida-Lekurentzat eta era berean museoaren jabeentzat ordain ekonomiko bidezkoa topatzea" nahi dutela esan dute. . Chillida Belzunce familiak salerosketa bati ekiteko negoziazioaren testuinguruan ulertuko luke Chilida-Leku berriz irekitzea. "Lan egiteko proposamen serio batekin, epe argiekin eta konpromiso sinatua. Horrela eta familiaren hiru baldintzak beteta ulertuko genuke Chillida-Leku museoa berriz irekitzea", gaineratu dute. Chillidatarrek museoa eta arte bilduma saldu nahi zutela baina egoera ekonomiko honetan erakundeek ezin dutela inolaz ere erosi argi utzi dute eta ate berria zabaldu dute Eduardo Chillida hil zela 10 urte betetzen direnean museoak berriro ateak ireki ahal ditzan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X