Ciudadanos
2019/07/09 - 23:29
Ciudadanoseko kideek ez zuten eraso fisikorik sufritu, poliziaren arabera
Poliziak erasoak ukatu ditu, eta bere aholkuei entzungor egin izana leporatzen die Ciudadanosekoei.
2019/07/09 - 16:15
Polizia gehiegikerien legeari PPk ezarritako helegitea artxibatu du Konstituzionalak
Josu Erkorekak positibotzat jo du epaia, auziaren funtsak interes orokorrari eragiten diola pentsatuko balu, Auzitegi Konstituzionalak horren gaineko ebazpena eman lezakeela iritzita.
2019/07/08 - 18:56
Polizia gehiegikerien legeari Ciudadanosek jarritako helegitea tramitera onartu dute
Ciudadanosen ustez, botere judizialari dagozkion eskuduntzak bere gain hartu eta babes judizial eraginkorra urratu lezake lege horrek.
2019/07/08 - 15:52
LGTBI kolektiboak hausnarketa egiteko eskatu dio Ciudadanosi
Larunbatean, alderdi laranjaren parte hartzeak istiluak sortu zituen harrotasunaren mobilizazioan. Ciudadanosek, berriz, Grande Marlaska ministroari leporatzen dio gertatutakoaren erantzunkizuna.
2019/07/07 - 15:47
Ciudadanoseko hainbat kide LGTBI martxatik atera behar izan ditu Poliziak Madrilen
Ciudadanos alderdiak Voxekin duen harremana ez du begi onez ikusten LGTBI kolektiboarn zati handi batek.
2019/07/03 - 17:28
PSOEk goranzko joera du, eta Podemosen beherakada areagotu da, CISen arabera
Bestalde, EH Bilduk behera egin du, botoen % 1,1etik 0,8ra pasa baita ekaineko inkestan, maiatzeko portzentaje bera; eta EAJ % 1,5ean kokatu da berriro, maiatzean bi hamarren galdu ondoren.
2019/07/02 - 19:56
UPNk, PPk eta Ciudadanosek Sanchez estu hartu nahi dute Nafarroa erabiliz
Navarra Suma koalizioa osatzen duten hiru alderdiek adierazpen bat sinatu dute. Geroa Bairekin eta EH Bildurekin "akordiorik ez ixteko" eta "atzera egiteko" eskatu diote Sanchezi.
2019/06/24 - 14:44
Dimisioak Ciudadanosen, alderdia eskuinera egiten ari delako
Toni Roldanek eta Javier Nartek Ciudadanosen zuzendaritza utzi dute, alderdia eskuinarekin akordioak egiten ari delako eta PSOEri betoa ezarri diolako.
2019/06/24 - 14:20
Toni Roldanek Ciudadanos utziko du, alderdia Voxengana hurbildu delako
Toni Roldanek prentsaurrean adierazi duenez, azken hilabeteetan alderdiak hartu duen norabidearekin ez dago ados eta Ciudadanosi ondorioak ekarriko dizkiola uste du.
2019/06/15 - 19:38
Almeidak Madrilgo Alkatetza eskuratu du, Ciudadanosen eta Voxen botoei esker
Guztira, Almeidaren hautagaitzak 30 boto jaso ditu. Hau da, PPko 15 zinegotziek ez ezik, Ciudadanoseko 11 ordezkariek eta Voxeko 4ek ere haren alde egin dute bozketan.
2019/06/13 - 13:42
PP, Ciudadanos eta Voxek lehen akordioa sinatu dute Andaluzian
PPk, Ciudadanosek eta Vox alderdiak lehen akordioa sinatu dute Andaluzian, aurrekontuen inguruan. Euren esanetan, helburu nagusia Gobernu autonomikoari 'egonkortasuna' ematea da.
2019/06/11 - 22:59
Honela banatuko dira Diputatuen Kongresuko 350 eserlekuak
PSOEk ezkerreko bankadan jarraituko du, eta eskuinekoan, PP eta Ciudadanos. Erdikoan, Podemos eta EAJ, lehen lerroan; atzean, ERC, eta azken ileretan, Vox eta EH Bildu barnean duen talde mistoa.
2019/06/11 - 14:38
PP, Ciudadanos eta Vox batu egin dira Madrilgo eta Murtziako Parlamentuak zuzentzeko
Popularren idazkari nagusiaren esanetan, "zentro-eskuineko" gehiengoa lortuko dute horrela erakunde horietan, "maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzak azaleratuz".
2019/05/31 - 20:17
Ciudadanosek helegitea jarri du polizia gehiegikerien lege 'lotsagarria'ren aurka
Ciudadanosek esan du "iraingarria" dela Poliziarentzat eta Guardia Zibilarentzat, baina baita sistema judizialarentzat ere, "demokrazian gehiegikeriak egon ote diren epaileek zehazten dutelako".
2019/05/31 - 10:01
Zer gertatu zen Rajoyren aurkako zentsura-mozioaren aurreko egunetan?
Duela urtebete onartu zuten Diputatuen Kongresuan Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa. Politikarien arteko bilera sekretuak eta telefono dei ugari izan ziren aurreko egunetan.
2019/05/30 - 21:17
ERCk, Junqueras gabe, talde propioa izango du Diputatuen Kongresuan, baina JxCatek ez
EAJk talde parlamentarioa izango du, eta EH Bildu Mistoan egongo da.
2019/05/28 - 22:45
Sanchezek 'gobernu sozialista' nahi du 'prestigiodun independenteekin'
Hauteskundeen ostean "estrategiak birplanteatzeko" eskatu die alderdi politiko "guztiei", baina ez du argitu PSOEren Gobernuan Podemos sartzea onartuko luke.
2019/05/25 - 19:32
Polizia gehiegikerien legeari errekurtsoa jarriko dio Ciudadanosek Konstituzionalean
Alderdi laranjarentzat, Eusko Legebiltzarrean onartutako legeak "Estatuko segurtasun indarren jokaera kriminalizatu nahi du".
2019/05/23 - 14:49
Horrela iritsi da Albert Rivera Ugaora
Jarraitzaileen txalo artean eta bizilagun batzuen kontrako oihuen artean iritsi da Albert Rivera. Hitzaldia eman behar zuen lekura iritsi denean, sirena hotsa izan da nagusi.
2019/05/17 - 11:13
9 pertsona ikertzen ari dira, Errenteriako protestak direla eta
Eskutitz bat jaso dute apirilaren 14an Errenteriako Foruen Plazan egin zen ekitaldian parte hartu zutelakoan.