PSOEk goranzko joera du, eta Podemosen beherakada areagotu da, CISen arabera
CISen azken inkestaren arabera, PSOEren boto-asmoak gora egiten jarraitzen du; izan ere, bozen % 39,5 eskuratuko lituzke, maiatzean baino hiru puntu gehiago. PPk bi puntu berreskuratuko lituzke, botoen % 13,7ra arte, eta Unidas Podemosen beherakada areagotuko litzateke, 2,6 puntu galduta. Koalizio moreak botoen % 12,7 bilduko lituzke.
Bitartean, Ciudadanosen babesak puntu erdi atzera egin du, % 15,8an kokatuz, Voxek bi hamarren galdu ditu, botoen % 5,1 eskuratuko lituzke, eta ERCk hamarren bat galduko luke, % 3,9an geratuz, CISen arabera. Inkesta ekainaren 1etik 11ra egin zuten, maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak egin eta astebete geroago.
Sozialisten goranzko joera apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan hasi zen, orduan bozen % 28,7 lortu zituzten. Bestalde, PP berriz suspertu da iragan hilabeteko beherakadaren ondoren, baina apirilaren 28an lortutako % 16,7ra heldu barik.
Hala eta guztiz ere, PPk Ciudadanosen atzetik jarraitzen du. Alderdi laranjak maiatzeko inkestan PP gainditu zuen aurrenekoz. Unidas Podemosi, ostera, puntu bateko aldea ateratzen dio Pablo Casadoren alderdiak.
Pablo Iglesiasen koalizioak behera egin du berriro, eta hauteskundeetako % 13,7aren azpitik jarraitzen du; izan ere, botoen % 12,7 eskuratuko lituzke orain. Maiatzeko inkestak bozen % 15,3 eman zizkion koalizio moreari.
Ciudadanosen kasuan beherakada ez da esanguratsua; izan ere, hamarren bat galdu du soilik hauteskundeetako % 15,9arekin alderatuta.
Kataluniako indar independentistei dagokienez, ERCk bakarrik ez du atzera egin hauteskundeetako emaitzekin alderatuta. Bozen % 3,9 bereganatuko lituzke. Junts per Catalunyak zazpi hamarren galdu ditu, hautestontzietan botoen % 1,9 bildu baitzituen, eta orain 1,2an geratuko litzateke.
EH Bilduk behera egin du, botoen % 1,1etik 0,8ra pasa baita ekaineko inkestan, maiatzeko portzentaje bera; eta EAJ % 1,5ean kokatu da berriro, maiatzean bi hamarren galdu ondoren.
Navarra Suma koalizioak (PP, UPN eta Ciudadanos) % 0,4 erdietsi zuen hauteskundeetan. Ekaineko inkestaren arabera, bozen % 0,2 bereganatuko lituzke koalizioak, maiatzeko CISek % 0,5 eman zionean.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera-sorta hasiko da, PISA txostenaren argitalpena eta Hondarribiko Alardea
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauteskundez beteriko kurtso politikoa hasi da
Hauteskundeek markatutako kurtso politikoa abian da, eta hori hurrengo hilabeteetan mahai gainean jarriko diren gaietan nabarituko da. Analisten arabera, etxebizitzak, segurtasunak eta immigrazioak markatuko dute urte honetako agenda, baina hurbileko gaiek pisua hartuko dute.
EAJk eta PSE-EEk adostutako zerga neurriek ez diete herritarren beharrei erantzuten eta "makillaje ariketa" dira, EH Bilduren iritzian
Koalizio subiranistaren zuzendaritzak bilera egin du arratsaldean, eta hiru foru gobernuek adostutako esparru komuna izan du hizpide. EH Bilduko iturriek akordioa kritikatu dute eta zerga alorrean euren proposamenak egiten jarraituko duela iragarri dute, batez ere etxebizitzaren sarbidea bermatzeko.
Auzitegi Nazionalak ikertuko du Ceutako migrazio krisia, baita Marokok izandako "jarrera mesedegarria" ere
Maria Tardon epaileak bere gain hartu du uztailaren 30eko eta 31ko gertakariak ikertzea. Autoan jaso duenez, Marokoko indar armatuek ez zuten migratzaileak geldiarazteko ahalegin berezirik egin; are, "gidari aktibo" lanetan aritzea leporatu die epaileak.
Plus Ultrako presidente ohiak onartu du bere airelineak lortu zuen maileguaren % 1eko komisioa Zapateroren taldearentzat izan zela
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, idatzian jasotakoa berretsi du airelinea horretako presidente ohi eta bazkide nagusi Martinez Solak. Idatzi horretan aipatzen zuen Zapateroren izen mailegatzaile Julio Martinez Martinezek eta Espainiako presidente ohiak "diru kopuru bat" jaso zutela airelinearentzako mailegu bat lortzeko prozesuan bitartekari lanak egiteagatik.
Pradales: "Mendebaldeko demokraziek duten arriskuaren adibide da AfDk Saxonian lortutako garaipena"
Kezkatuta agertu da lehendakaria, Alemaniako ultraeskuinak bart lortutako garaipena ahotan hartuta. Gogoetarako deia egin die Espainiako Estatuko alderdi guztiei, Saxoniako emaitzek "kutsatze ahalmena" baitute Europan.
Otegi: "Euskal Herriak hauteskundeetan frogatuko du antifaxista eta antiautoritarioa dela; ez dut uste partida galduta dagoenik"
Alemanian eskuin muturrak lortutako garaipenaren aurrean kezkatuta agertu da Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Otegik ohartarazi du Espainiako eta Frantziako estatuak eskuin muturraren menpe geratzeko arriskua dagoela balizko hauteskunde orokorretan. Hala ere, "partida ez dago galduta" adierazi du, baina egoerari aurre egiteko prest egoteko deia egin du. Zentzu horretan, alderdi abertzaleek zerrenda bateratua osatzearen aldeko apustua berretsi du.
Joseba Asiron berriro Iruñeko alkategai izatea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduren Iruñako idazkaritzak proposamen horixe aurkeztu du, “bere ibilbide profesionala, dedikazioa eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lana” aintzat hartuta.
Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Urte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak urte politiko gogorra aurreikusi du, hauteskunde urtea izango baita. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla adieazi du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.