Ciudadanos
2018/06/01 - 12:09
Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari
Gainera, Rafael Hernandok aurpegiratu dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana.
2018/05/30 - 18:07
Boterera iristeko 'bidezidorrak' erabiltzea leporatu dio Rajoyk Sanchezi
Espainiako Gobernuko presidenteak Ciudadanosi eta Kataluniako independentistei Sanchez xantaia egiten ari zaiela ohartarazi die. Oposiziotik dimititu egin behar duela errepikatu diote.
2018/05/30 - 13:15
Jauregui, Redondo eta Solana proposatu zizkion Riverak PSOEri hautagai gisa
Ciudadanosek berretsi du mozio instrumentala nahi duela, hauteskundeak deitzeko. Mozioaren bozketan ezezko botoa emango duela adierazi du berriz Riverak.
2018/05/27 - 21:27
PSOE, zentsura-mozioaz: 'Ez dugu ezer negoziatu nahi'
Ciudadanosi erantzun dio sozialisten Antolakuntza idazkariak, eta "350 diputatu konstituzionalei erantzukizuna" eskatu die.
2018/05/26 - 12:24
PSOE, hauteskundeak deitzeko prest Sanchezek Ciudadanosen babesa lortzen badu
"Hauteskundeak deitzea arrazoizko prozesu bat da, eta ez da oztopoa izango Ciudadanosekin akordio bat lortzeko", esan du PSOEren Antolaketa idazkariak.
2018/05/25 - 15:57
Ciudadanosek hauteskundeak eskatu dizkio Rajoyri, edota zentzura-mozioa aurkeztuko du
Halaber, PSOEri zentsura-mozioa kentzeko eskatu dio, eta Ciudadanos izango dela aurkezten duena esan du Rajoyk hauteskundeak deitu ezean.
2018/05/25 - 14:55
Torrentek osoko bilkura eten du, Ciudadanosek lazo hori bat kendu ostean
Kataluniako Parlamentuko presidenteak Ciudadanoseko bozeramaileari Gobernuko aulkian lazo horia berriro jartzeko eskatu dio, izan ere, lehenago kendu egin du hark, baina ez du lortu.
2018/05/25 - 14:12
Torrentek osoko bilkura eten du, lazo hori bategatik Ciudadanosekin liskarra izanda
Kataluniako Parlamentuko presidenteak Ciudadanoseko bozeramaileari Gobernuko aulkian lazo horia berriro jartzeko eskatu dio, izan ere, lehenago kendu egin du hark; baina ez du lortu.
2018/05/22 - 16:14
Zaplanaren atxiloketak era guztietako erreakzioak eragin ditu Kongresuan
PPk erakundeetan zabaltzen duen ustelkeriaren erakusgarria dela atxiloketa dio PSOEk. Podemosek esan duenez, orain ulertzen dute Estatuko kloakek euren alderdiaren kontra eginiko lana.
2018/05/20 - 12:34
Katalunian 155. artikuluari eustea erabaki dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek
Mariano Rajoyk telefonoz hitz egin zuen atzo Sanchezekin eta Riverarekin, Quim Torraren Gobernu berriaren "bideragarritasuna" aztertu bitartean 155. artikulua mantentzeko.
2018/05/15 - 15:23
155a 'behin betiko desagertu' behar da, Jaurlaritzaren iritzian
'Beste alderdi batzuek egindako interpretazioak' ulertzen ez dituela nabarmendu du Josu Erkoreka eledunak.
2018/05/10 - 21:01
Presoen inguruko eztabaida saihestu du Terrorismoaren aurkako Itunak
Legearen aplikazio arduratsuarekin jarraituko dutela hiru aldiz errepikatu du Juan Ignacio Zoido Barne ministroak, “orain, duela 10 eta 30 urte egin bezala”.
2018/04/25 - 22:36
Pentsioak merkantzia politiko modura erabili izana kritikatu du oposizioak
Gobernuak EAJrekin lortutako akordioak erreakzio ugari eragin ditu. PP eta Ciudadanos pozik daude. EH Bilduk, berriz, uste du mobilizazioak behartuta egin duten petatxua dela.
2018/04/25 - 15:02
Ciudadanosek Konstituzionalera joko du botoa delegatzeko aukera dela eta
Arrimadasek Puigdemonti eta Comini botoa delegatzeko aukera eman izanarekin bat ere ados ez dagoela esan du.
2018/04/24 - 12:04
Csek ez ditu kontuak babestuko Euskadiri Gizarte Segurantzaren eskumena ematekotan
EAJk zein Espainiako Gobernuak ukatu egin dute eskumenik negoziatu izana, aurrekontuei babesa ematearen truke.
2018/04/20 - 16:38
Espainiako alderdiek biktimak ekarri dituzte gogora
Biktimen artean bereizketak egitea ez dela egokia esan dute PPk eta C's-ek. Demokraziak ETAri irabazi diola nabarmendu dute PSOEk, PPk eta C's-ek.
2018/04/09 - 20:51
Ciudadanosek Cifuentesen dimisioa eta PPk beste hautagai bat aurkeztea eskatu ditu
Alabaina, PPk erantzun dio ez dagoela inolako arrazoirik Cristina Cifuentesek Madrilgo erkidegoko presidente kargua utz dezan. PSOEk eta Podemosek zentzura-mozioa babesteko exijitu diote Ciudadanosi.
2018/04/05 - 15:57
Ciudadanosek oxigenoa eman dio Cristina Cifuentesi
Madrilgo presidenteak bereari eusten dio, masterra legezkoa dela berretsiz. Ciudadanos ikerketa batzordea irekitzearen aldekoada eta ez du dimisioa eskatu, ezta zentsura mozioa babestu ere.
2018/04/02 - 16:09
PP eta Ciudadanos, beste alderdien babesaren bila aurrekontuak onartzeko
Ezinean ari dira babes gehiago bila, baina EAJk argi utzi zuen atzo, Aberri Egunean, eta baita gaur ere: '155. Artikulua indarrean dagoen bitartean, EAJk ez du inongo aurrekonturik eztabaidatuko'.
2018/03/26 - 13:59
Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak
Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak. EAJk dauka giltza orain, eta esan du 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituela babestuko.