Derio
2020/01/13 - 08:40
Gizon bat zauritu da Derion, Txorierriko igarobiderako sarbidean, autoa iraulita
Istripua 05:00ak aldera jazo da, Txorierriko igarobiderako bidean, Bilborako noranzkoan. Bi errei itxi dituzte, baina minutu batzuk geroago berriro ireki, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2019/11/01 - 17:48
Geroz eta jende gutxiago biltzen da hilerrietan Domu Santu egunean
Santu Guztien egunean hilerrira joateko usadioak bizirik jarraitzen badu ere, adinekoak dira, batez ere, eusten diotenak. Gazte gutxi hurbildu dira gaur kanposantura.
2019/10/22 - 22:48
Labayru Fundazioaren udako ikastaroek 50 urte bete dituzte
Fundazioaren jarduerarik aipagarriena Derioko seminarioan eskainitako udako ikastaroak dira. Aurten, 50 urte bete dituzte.
2019/09/13 - 19:11
Youtuben euskarazko bideoak sortzeko ‘Youtubeskolak’ egingo dituzte urrian
Ekimena 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Zalla, Derio, Durango, Zornotza eta Basaurin jarriko da martxan. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak jarri dute martxan.
2019/07/12 - 18:54
Tapia: ‘Euskaltelek iragarri dituen kaleratzeen atzean proiektu estrategiko bat dago’
Sailburuak jakinarazi duenez, Jaurlaritzak ez daki zeintzuk diren irizpideak, baina taldea osatzen duten hiru enpresen berrantolaketa "ahalik eta modurik egokienean" gauzatzeko egin direla uste du.
2019/07/11 - 16:27
Euskaltelek 25 kaleratze iragarri ditu
R Cableko 10 langile, Telecableko 7 eta Euskalteleko 8 botako dituzte. Ez dute baztertu kaleratze gehiago egotea. Langileek bilkura egin dute zuzendaritzaren erabakia salatzeko.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/03/08 - 15:32
Elizaren barruan gertatutako abusu gehiago, Derioko seminarioan
Elizaren barruan gertatutako abusu gehiagoren testigantzak entzun ditugu. 'Argia' astekariko Juan Mari Arregik kontatu dizkigu, berak sufritu zituelako, Derioko seminarioan, 50eko hamarkadan.
2019/03/07 - 11:08
Derioko seminarioan sexu abusuak jasan zituela salatu du apaizgai ohi batek
"Guztiok edo ia guztiok jasan genituen abusuak. Beste garai batzuk ziren, ez ginen horren kontziente", gogoratzen du seminaristak bere testigantzan.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2019/02/27 - 15:30
Gizon bat hil da Derion piztutako sute batean
Derioko seminarioaren eta aireportu zaharraren irteeraren artean izan da sutea; antza baratzeak eta txabolak dauden inguru batean. Hildakoa 81 urteko Zamudioko bizilagun bat zen.
2019/02/16 - 20:24
Gazte batek bere bikotekide ohiari eraso egin dio Derion
Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu egin du. Erasoa kalean jazo da.
2018/12/22 - 13:41
Gabonetako Loteriaren sari nagusiak 186 milioi euro utzi ditu Gernikan eta Bilbon
03347 izan da zenbaki saritua eta sariak oso banatuta egon da. Lehen sariaren dezimo batzuk saldu dira Zarautzen, Donostian, Lasarten, Derion, Fiteron eta Iruñean ere.
2018/10/10 - 21:45
12 ikasle zeramatzan ontzi bat irauli da Lekeitioko uretan
Adingabeak Lekeitioko hondartzara ailegatu ahal izan dira igeri egiten.
2018/09/19 - 15:33
ITP Aerok 14,2 milioi inbertituko ditu lantegi berrian eta 60 lanpostu sortuko ditu
Lantegi berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuko da, Derion. Aeronautikako motorrak estaltzeko osagarriak egingo dituzte bertan.
2018/08/02 - 19:24
Putreen aurrean segurtasun neurriak eskatu dituzte Txorierriko alkateek
Azken urteotan gero eta putre gehiago ikusten dira inguruetan, batez ere Bilboko Aireportutik gertu, eta horrek arazoak eragin ditzake.
2018/08/02 - 11:03
Txorierriko alkateek segurtasun neurriak eskatu dituzte, putreen aurrean
Igandean, putre baten eta hegazkin baten arteko talka gertatu zen Bilboko Aireportuan. Inguruan gero eta putre gehiago ikusten direnez, "oso kezkatuta" agertu dira alkateak.
2018/03/20 - 18:16
Langile bat hil da Artean, altueratik erorita
Lan istripua 08:20an gertatu da mekanizazio enpresa batean.
2018/03/18 - 21:34
Ilea moztu dute minbizia daukaten emakumeentzako pelukak egiteko
Ilusioz eta aldi berean penaz, adin guztietako emakumeak batu dira ekimen honetara.