Langile bat hil da Artean, altueratik erorita
Derioko 48 urteko langile bat hil da Arteako enpresa batean, altueratik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lan istripua 08:20an gertatu da mekanizazio enpresa batean, eta, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, langilea altueratik erori da.
Langilea Gurutzetako ospitalera eraman duten arren, hil egin da.
Sindikatuek ikerketa bat eskatu dute
Industria de Mecanizado Germany, S.A. (IMG) enpresan gertatutako lan-istripu larria salatu dute ELA eta LAB sindikatuek. Hildako beharginari elkartasuna adierazteko, IMGko langileek 24 orduko lanuztea egingo dute asteazken honetan. Era berean, elkarretaratzea egingo dute lantegiaren aurrean, 12:30ean.
Gertatukoa argitzeko eta erantzukizunak zehazteko ikerketa bat eskatu du ELAk.
Bestalde, LABek hurrengoa galdetu du: “Nola da posible urtea hasi denetik Euskal Herrian 16 langile hiltzea? Gure iritziz, pairatzen dugun sarraskia prekarizazioaren ondorioa da; lanean gertatzen diren heriotzak prekarietatearen adierazpen krudelenak dira”.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako