Desagertutako Pertsonak
2021/02/07 - 12:44
Iruñean desagertutako 18 urteko neska baten bila ari dira
1,65 neurtzen du, gorpuzkera normala du, ile hori luzea eta begi berdeak. Urtarrilaren 18an ikusi zuten azken aldiz.
2021/02/06 - 21:49
Elkarretaratze berezia egin dute Zallan, Joaquin Beltranen familiak deituta
Beltranen familiak hura aurkitzen ez duten bitartean zabortegia ez zigilatzeko eskatu du, "Joaquin etxera ekarri ahal izateko", "ezin baititugu loreak zabortegi batera eraman".
2021/02/06 - 21:22
Joaquin Beltranen familia: "Ezin ditugu loreak zabortegi batera eraman"
Zaldibarko luizian desagertutako langilearen senideek eskatu dute Beltran aurkitzen ez duten bitartean zabortegia ez zigilatzeko. Erantzukizunak argitzeko eskatu dute zenbait elkarretaratzetan.
2021/02/06 - 20:51
Hondarribian desagertutako arrantzalea bilatzeari utzi diote
Bederatzi egun pasa ondoren, bilaketa bertan behera geratu da, baina larrialdi zerbitzuek "erne jarraituko dute". 49 urteko arrantzalea itsasora erori zen Jaizkibel mendiaren kostaldean.
2021/02/06 - 14:36
Joaquin Beltran aurkitzeko "itxaropen irmoa" mantentzen du Eusko Jaurlaritzak
Orain bilaketa lanak B1B eta B1C eremuetan murgilduko dira. Bilatzeari uzten diotenean, hondakin gehiago botako ez dituztela eta zabortegia "behin betiko itxiko" dutela azpimarratu du Tapiak.
2021/02/05 - 15:34
Joaquin Beltran topatu arte zabortegia ez ixteko eskatu du familiak
ETBn egindako elkarrizketa batean, Marta Alvarez familiaren bozeramaileak esan du inoiz ez zutela pentsatu luizia gertatu eta urtebetera egoera berean egongo zirenik. 'Nekatuta' eta 'lur jota' daude.
2021/02/05 - 15:32
Joaquin Beltranen gorpua aurkitu arte zabortegia ez zigilatzea eskatzen dute senideek
Bihar, otsailak 6, beteko da urtebete Verter Recyclingen zabortegian luizia gertatu zela. Joaquin Beltranen senideentzat une gogorrak izaten ari dira urteurreneko hauek.
2021/02/05 - 11:35
''Ez dugu zabortegia zigilatzea nahi Joaquin aurkitu gabe''
Marta Alvarez Joaquin Beltranen koinatak adierazi duenez, familia "ahituta eta animikoki hondoratuta dago". Elkarrizketa osoa 14:00etan izango da ikusgai "Gaur Egun" albistegian.
2021/02/04 - 13:07
Hezur arrasto gehiago aurkitu dituzte Barrikan, giza gorpuzkiak azaldu ziren lekuan
Urtarrilaren 22an bi eskopeta tiro zituen eskeleto baten zatiak aurkitu zituzten leku berean topatu dituzte.
2021/01/30 - 18:33
15 urteko adingabe bat bilatzen ari dira Bilbon
Desagertuak gaztaina-koloreko ilea du sorbalda erdira arte, eta begi berde ilunak. Desagertu zen unean lumazko beroki beltz laburra, praka pirata beltzak eta zapatila zuriak zeramatzan.
2021/01/30 - 18:16
Hondarribin desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak bertan behera, eguraldiagatik
Ostegunean, olatu kolpe baten ondorioz, harkaitz baten gainetik uretara erori zen gizonezkoa. Itsasoaren egoeraren erruz, Ertzaintzaren urpekariek ezinezkoa dute murgiltzeak egitea.
2021/01/29 - 20:09
Hondarribian itsasora eroritako arrantzalea bilatzeko lanak, bertan behera
Antza denez, olatu kolpe batek eraman zuen arroketan zegoen arrantzalea. Ostegunean desagertu zen eta oraindik ez dute topatu.
2021/01/29 - 10:04
Gaur ekin diote berriro Hondarribian uretara erori den arrantzalearen bilaketari
Hondarribian itsas-kolpe baten ondorioz uretara erori zen arrantzalearen bilaketari ekin diote gaur Ertzaintzak, Itsas Salbamentuak eta Gurutze Gorriak.
2021/01/29 - 00:11
Hondarribian itsasora eroritako arrantzalea bilatzeko lanak, bertan behera
Beste arrantzale batek ohartarazi duenez, olatu batek eraman du itsaslabarretan zegoen arrantzalea.
2021/01/27 - 15:33
Barrikan agertutako giza gorpuzkiek bi tiro dituzte
Polizia zientifikoa ikertzen ari da oraindik, hildakoa nor den argitzeko. Antza denez, 35 eta 40 urte arteko gizonezko bat da.
2021/01/23 - 17:26
Nola entrenatzen dira erreskateetarako txakurrak?
Hamaika txakurrek eta haien jabeek osatzen dute larrialdietarako EAEko erreskate taldea. Perretxikuzaleen erreskateak izan ziren 2020ko operazioen herena.
2021/01/23 - 12:09
Giza gorpuzkiak agertu dira Barrikan, mendi aldean
Lehen ikerketen arabera, gorpuzkiak duela 15 bat urte hildako 35 edo 40 bat urteko gizon batenak dira. Hildako pertsona krimen baten biktima izan zenik baztertu dute oraingoz.
2021/01/11 - 14:00
Gorpuzki gehiago aurkitu dituzte Arrigunagako hondartza inguruan
Atzo hanka zati bat aurkitu ostean, gaur gorputz zati gehiago topatu dizute, txakurrak eta zaintza eta erreskate unitateak egiten ari diren bilaketari esker.
2021/01/11 - 12:17
Hanka baten zatia topatu dute Arrigunaga hondartzan, Getxon
Azterketa forentsearen zain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, "oraindik goizegi da ezer aurreratzeko".
2021/01/10 - 13:33
Aurkitu dute Arrasaten desagertu zen 31 urteko zumarragarra
Ertzaintzak kasua itxi duela jakinarazi du.