Desagertutako Pertsonak
2021/06/02 - 10:58
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Senideek astelehen iluntzean jarri zuten salaketa, paseatzera irten eta etxera itzuli ez zela ikusita.
2021/06/02 - 10:27
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Arguedasen falta zen 50 urteko gizona
Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute medikuek azterketa egin diezaioten. Astearte goizean irten zen etxetik, eta eguerdian itzuli ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuen emazteak.
2021/06/01 - 13:44
Lasarte-Orian desagertu den 13 urteko neska bat bilatzen ari dira
Noa San Sebastian Sainz maiatzaren 31tik falta da.
2021/06/01 - 10:59
Markina-Xemein inguruan falta den 82 urteko gizon baten bila ari dira
Familiak eman zuen bart desagerpenaren berri, arratsaldean etxetik irten eta iluntzean itzuli ez zela ikusita.
2021/06/01 - 10:50
Desagertutako 82 urteko gizon baten bila ari dira Markinan
Gizonaren gertukoek atzo arratsaldean eman zioten abisua Ertzaintzari, gizona etxera itzuli ez zelako. Bilaketa 22:30ean hasi zen.
2021/05/31 - 16:07
Aurkitu dute Leioan desagertutako 13 urteko neska
Ertzaintzak kasua itxi duela jakinarazi du.
2021/05/20 - 23:40
"Ez dugu lorerik eramango zabortegira, Joaquin gugan dago"
Zaldibarren desagertutako langilearen omenezko hileta-elizkizunaren ostean, familiak eskerrak eman dizkie 15 hilabeteko bilaketa-lanetan babesa helarazi dieten guztiei.
2021/05/20 - 23:14
Joaquín Beltranen familiak jasotako babes guztia eskertu du
Joaquinen aldeko hileta erlijiosoaren ostean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta familiaren bozeramaileak eskerrak eman dizkie jasotako babes guztiagatik.
2021/05/20 - 22:45
Joaquin Beltrani azken agurra, Zallan
Gorpurik gabe, Zaldibarko zabortegian bilaketa lanak betirako etenda, familia, lagun eta herritarrek omendu dute Joaquin Beltran.
2021/05/17 - 18:07
Topatu egin dute hilaren 10ean Basaurin desagertutako 15 urteko neska
Neskatoa agertu egin dela baieztatu du VOST Euskadik.
2021/05/15 - 11:50
Jokin Bergara: "Joaquin Beltran erabaki zehatz batzuengatik dago zabor azpian"
Jokin Bergara "Zaldibar Argitu" plataformako kideak Eusko Jaurlaritzaren azken erabakia gaitzetsi, eta zaborraren kudeaketa publikoa izan behar dela aldarrikatu du Goiz Kronikan.
2021/05/15 - 01:09
Joaquin Beltran gogoratuta, ardurak argitzeko eskatu dute Zallako bizilagunek
Zaldibarko zabortegian bilaketa-lanak Beltranen gorpua topatu gabe amaitutzat eman ostean, mobilizazioak izan dira Zallan, Zaldibarren, Ermuan, Eibarren eta Elgetan.
2021/05/14 - 23:04
Egun gogorra Joaquin Beltranen familiarentzat
Hamabost hilabete hauetan Joaquin Beltranen familiak zabortegia ez zigilatzeko aldarrikapena egin du. Azkenean, bere gorpua ez da agertu Zaldibarreko zabortegian eta ez da gehiago bilatuko.
2021/05/14 - 22:55
Zallako bizilagunek babesa agertu diote Joaquin Beltranen familiari
Zallako herriak Joaquin Beltran gogoratu eta familiari babes osoa eman dio elkarretaratze batekin. Zaldibarko zabortegian Beltranen gorpua bilatzeko lanak bukatutzat eman dira gaur.
2021/05/14 - 22:27
Nahia Sololuze: 'Laurak esaten zuen ez zuela loreak zabortegi batera eraman nahi'
Oraindik ez die Joaquin Beltranen senitartekoei deitu albistea barneratu arte lasai egon daitezen, baina Sololuze familiaren elkartasuna adierazi nahi izan die.
2021/05/14 - 21:50
Joaquin Beltranen hileta-elizkizuna datorren ostegunean izango da, Zallan
19:00etan egingo dute, Bizkaiko udalerriko San Miguel elizan, bilaketa-lanek huts egin ostean.
2021/05/14 - 16:19
Zaldibarko Udalak Joaquin Beltran bilatzen jarraitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
"Gutxieneko aukera bat baldin badago", erabakia berriz aztertzeko eta "aukera guztiak agortu arte" bilatzen jarraitzeko eskatu dio.
2021/05/14 - 14:35
Beltran non zegoen ez jakitea, bilatze lanak amaitzeko arrazoietako bat
Eusko Jaurlaritzak egindako txostenaren arabera, 15 hilabeteotan eremuan izandako "prozesu fisiko eta kimikoak" tarteko, gorpuzkiak deseginda egongo dira, ziurrena.
2021/05/14 - 11:45
Tapia: ''Baliabide guztiak erabili ditugu bilaketa lanetan''
Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, Zaldibarko zabortegian egonkortze lanak ez dira amaitu eta horretan jardungo dute datozen asteetan.
2021/05/14 - 11:20
Erkoreka: ''Gaur bertan behera geratuko dira Joaquin Beltranen bilaketa lanak''
Josu Erkorekak babesa erakutsi nahi izan dio Joaquin Beltranen familiari une gogor honetan. Horretaz gain, erreskate lanetan ibili diren pertsonentzat esker oneko hitzak izan ditu.