Onik aurkitu dute Leitzan desagertuta zegoen 35 urteko gizonezkoa
Astelehen iluntzetik desagertuta zegoen 35 urteko leitzarra onik topatu dute, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Desagertutako gizonezkoaren anaia batek eman zuen desagerpenaren berri, 22:00etan lanera joan ez zela ikusita.
Antza, 35 urteko gizonezkoa, ohi bezala, Leitzalarreko basoetan barrena dagoen Ixkibar aldean buelta bat emateko asmoz irten zen etxetik, Leitzako herrigunetik 8 bat kilometrora dagoen parajean, hain zuzen ere.
Atzo gaueko lehen orduetan aurkitu zuten haren autoa Ixkibarko aparkalekuan, eta 23:00ak aldera Leitzako suhiltzaile boluntarioek, Cordovillako parkeko suhiltzaile boluntarioek eta Erreskate Teknikoko Taldeak hura bilatzeari ekin zioten. Foruzaingoak, Salbamendu Txakurren Taldeko boluntarioak eta Leitzako senideak eta bizilagunak ere aritu dira bilaketa lanetan, baita helikoptero bat eta Guardia Zibileko agenteak ere.
Desagertuaren gertukoek astearte eguerdian jakinarazi dutenez, onik agertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian