FUTBOLA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian

Realak eta Lyongo Olympique taldeen iluntzean jokatuko duten Europa Ligako partidaren atarian, Ertzaintzak Realeko sei zale "erradikal" proposatu ditu administrazio zigorra jasotzeko, defentsa espraiak eta bastoi hedagarriak, bengalak, arma zuriak eta substantzia estupefazienteak izateagatik.

material incautado ertzaintza donostia

Ertzaintzak atzemandako materiala. Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu bart Donostiako Anoeta estadioaren inguruan, Realak eta Lyongo Olympique taldeek gaur arratsaldean (18:45) jokatuko duten Europa Ligako partidaren atariko operatiboan, Ertzaintzak ostegun honetan ohar bidez jakinarazi duenez. Gainera, zale horietako seiri zigor espedientea ezartzea proposatu du, hainbat objektu eta arma izateagatik. 

Atzo arratsaldeko lehen orduan, Ertzaintzak zaintzako prebentzio dispositibo bat ezarri zuen Donostian, Realaren eta Lyongo Olympiqueren zaleen arteko istiluak saihesteko helburuarekin. 

Aipaturiko dispositiboaren baitan, 100 lagun inguruko talde bat aurkitu zuten, Anoeta estadiotik gertu. Tartean, Realeko zale "erradikalak" ez ezik, Alaveseko eta Celtako "erradikalak" ere bazeudela egiaztatu zuten. 

Ertzaintzako agenteek adierazitako taldeetako 20 bat zale "erradikal" identifikatu zituzten estadioaren inguruan. Halaber, debekatutako hainbat objektu eta arma atzeman zituzten, hala nola borra hedagarriak, defentsarako spray poteak eta arma zuriak, bengalak eta substantzia estupefazienteak.

Hori dela eta, Realeko sei zaleri zigor espedientea zabaltzea proposatu du Ertzaintzak. 20 eta 31 urte bitarteko gizonak dira guztiak. 

 

Ertzaintzaren kontrolak Biriatuko mugan 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X