Desagertutako Pertsonak
2023/08/18 - 16:40
Mexikon bost gazte desagertu dira, eta oso litekeena da kartel batek hil izana
19 eta 22 urte bitartekoak dira bostak, elkarren lagunak, eta joan den asteko ostiralean desagertu ziren Jaliskon, etxera bidean zihoazela. Gerora, bost gazteak bideo batean agertu ziren belauniko, eskuak lotuta eta kolpez josita. Eta asteazkenean poliziak lau gorpu aurkitu zituen erabat kiskalita.
2023/07/23 - 20:03
Onik aurkitu dute Irunen desagertutako 51 urteko emakumea
Uztailaren 12az geroztik zegoen emakumea desagertuta, baina azkenean onik aurkitu dute.
2023/07/21 - 10:47
Irunen desagertu den 51 urteko emakume baten bila ari dira
Emakumea argala da, 1,65 metroko altuera du, eta ilea leuna eta horia. Desagertu zenean, alkandora edo polo urdin argi bat, praka bakero urdinak eta "Puma" markako oinetako gorriak zituen jantzita.

2023/06/16 - 12:18
Ostegunetik desagertuta dagoen 64 urteko gizonezko baten bila ari dira Donostian, Ulia inguruetan
1,70 metro luze da, argala, ile beltza du, ile urdin batzuk baditu ere, eta betaurrekoak, praka luze urdin ilunak, koadro urdinak eta berdeak dituen alkandora, jaka urdina eta sandaliak zeramatzan jantzita, eta gerriko poltsa bat ere bazeraman.
2023/06/15 - 09:17
Amurrion desagertutako 11 urteko neskatoa topatu dute
Asteazken gauean aurkitu dute. Ikastetxe ostean ez zen etxera itzuli, eta orduan salatu zuten desagertzea senitartekoek.
2023/06/12 - 22:53
Amazonasko oihanean noraezean ibili ziren lau umeen amak lau egun iraun zuen bizirik, istripua izan ondoren
Gainera, telebista publikoak erreskatearen irudiak zabaldu ditu.
2023/06/11 - 22:48
Mukutuy anai-arrebak aitarekin bildu dira ospitalean
Gaur Kolonbian ez dago beste mintzagairik, oihaneko miraria. Lau anai-arrebak aitarekin elkartu dira dagoeneko, eta ospitalean daude, sendatzen. Oihanean 40 egunez bizirik irautea nola lortu duten galdetzen dute denek. Lesly, 13 urteko arreba zaharrena, heroia da denentzat.

2023/06/10 - 11:43
Bizirik aurkitu dituzte Amazoniako oihanean galdutako lau haurrak
40 egun zeramatzaten galduta, hiru helduekin zihoazen hegazkinak istripua izan ostean. 13 eta urtebete arteko urteak dituzte, eta Bogotako Ospitale Militarrera eraman dituzte, bertan medikuek artatu ditzaten.
2023/06/09 - 16:41
Hilda topatu dute Jaizkibelen bilatzen ari ziren 65 urteko gizona
Bilaketa taldeko kideek topatu dute asteartetik falta zen Errenteriako bizilaguna.

2023/06/09 - 11:22
Jaizkibelen asteartean desagertutako 65 urteko gizonezkoaren bilaketari ekin diote hirugarren egunez
Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatutako bilaketa-taldeak Ertzaintzaren herritarrak babesteko patruilak, UVRko baliabideak eta helikoptero bat mobilizatu ditu, bai eta Babes Zibileko, Gurutze Gorriko, DYAko eta Euskadiko Salbamenduko Txakurren Taldeko zenbait talde ere.

2023/06/08 - 11:34
Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizona bilatzeko lanei ekin diete, bigarren egunez jarraian
Astearte goizean mendi buelta egitera atera zen sortzez errenteriarra den gizasemea, eta etxera hitzartutako orduan iritsi ez zela ikusita, salaketa aurkeztu zuten senitartekoek. Haren bila ari dira astearte arratsaldetik.

2023/06/07 - 16:48
2019an desagertu zen enpresari gasteiztarrarenak dira Ciudad Realen aurkitutako hezurrak
Aurkitutako hezurrei egindako DNA probek baieztatu dute Gonzalez Borrajorenak direla. Enpresaria luxuzko bi ibilgailu saltzera joan zen Manzanaresera.

2023/06/07 - 00:34
65 urteko errenteriar bat bilatzen ari dira Jaizkibelen
Desagertua goizeko lehen orduan Jaizkibelera joan da ibilbide bat egiteko, baina ez da etxera itzuli aurreikusitako orduan, eta ezin izan dute telefonoz harekin harremanetan jarri.
2023/05/10 - 19:39
Extremadurako nekazari bat identifikatu dute Urduñan, hilerriko hobietatik ateratako 71 gorpuzkien artean
Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua. Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.

2023/05/09 - 16:46
Turkiako lurrikara gertatu zenetik hiru hilabetera familiek desagertutako senitartekoen bila segitzen dute
Turkiako hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean, Mikel Ayestaran Antiokiara itzuli da, zero gunera. Bertan familia askok hondakinen artean desagertutako senitartekoen bila jarraitzen dute. Han ez dago hauteskunde girorik.

2023/04/04 - 08:59
Gaur berrekingo diete Vilaboa arrantza-ontzia hondoratu ondoren desagertutako pertsonaren bilaketa lanei
Atzo goizaldean Santanderreko kostaldetik sei miliatara hondoratutako arraste-ontziko armadoreak ziurtatu duenez, "ontzia egoera ezin hobean zegoen" arrantzara abiatu zenean.

2023/04/03 - 14:26
Bi hildako, zauritu larri bat eta desagertu bat Santanderren, arrantza-ontzi bat hondoratuta
"Vilaboa Uno" ontziak goizaldeko 04:10ean eman dio abisua Itsas Salbamenduari, kaskoan ur-bide bat zuela eta hondoratzen ari zela esanez. Erreskate taldeek desagertutako pertsonaren bila jarraitzen dute.

2023/03/31 - 22:39
Hilda aurkitu dute Laudion desagertu zen 83 urteko emakumea
Mendi-inguru batean aurkitu dute gorpua.
2023/03/30 - 23:26
Laudion desagertutako 83 urteko emakume baten bila ari dira
Desagertuak dementzia du, eta Zabale, Saldarriaga eta Arantzarretik paseatzera atera ohi da. Gardea auzoko emakumearen senideek haren desagerpenaren berri eman dute 19:00ak aldera.

2023/02/21 - 11:31
Madeleine McCannen gurasoek DNA proba egingo dute, bere burua haien alabatzat duen gazteak eskatu bezala
Julia Faustyna gazte poloniarra Instagram bidez jarri zen harremanetan Algarven 2007an desagertutako haurraren senitartekoekin.