Deseskalatze faseak
2021/07/07 - 14:11
LABIk neurriei eutsi die eta gogorarazi du kalean edatea debekatuta dagoela
Aholku Batzordeak murrizketak ez zorroztearen alde egin du, batez ere gazteei eragiten dien "epidemia agerraldi berria" gorabehera. Intzidentzia tasa metatua 150etik gora badago ere, ZIUetako okupazioa txikia da. Hala, Bizi Berri IV Planaren 2. agertokiko neurriak aplikatu ditu.
2021/07/05 - 13:13
Daniel Lopez Acuña: "Mugikortasuna mugatzeaz hausnartu beharko litzateke"
Gazteen artean kutsatzeek izan duten gorakada ikusita Daniel Lopez Acuña epidemiologoa "gaueko aisialdia ixtearen" aldekoa da, gainera, aldaera gehiago etor daitezkeela adierazi du.
2021/07/04 - 16:18
Bikoiztu egin dira kutsatzeak aste bakarrean
39 urtetik beherakoetan atzeman dira positibo berrien % 85. Igoera nabarmenena, baina, 17 eta 18 urte bitarteko gazteen artean jazo da: 1000tik gora dago intzidentzia.
2021/06/25 - 23:07
Aire zabalean musukoa kentzea, beste urrats bat normaltasunera bidean
Ez da derrigorrezkoa izango larunbat honetatik aurrera aire zabalean eta segurtasun distantzia zainduta. Hala ere, salbuespenak egongo dira, jende pilaketak daudenean, adibidez.
2021/06/24 - 23:00
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoitzetako logeletan bisitak egin ahalko dituzte
Arabako eta Gipuzkoako erresidentziatan ezinbestekoa izango da txertaketaren jarraibide osoa hartuta izatea gelan sartzeko. Bizkaian, berriz, ez zaie halakorik eskatuko bisitariei.
2021/06/18 - 11:39
Urkullu: ''Maskarak kanpoaldean kendu arren, barruan erabili beharko dira''
Lehendakariak aitortu du "itxaropentsuago" daudela, egoerak malgutzeko aukera ematen duelako. LABIren aholku batzordearen ostean izango den agerraldia eitb.eus-en izango da ikusgai.
2021/06/18 - 02:11
Nafarroan edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte gaurtik aurrera
Nafarroako ostalaritzako edukiera % 50ekoa izango da, eta % 40koa txoko eta peñetan. Establezimendu eta zerbitzu gehienen itxiera gauerdira arte luzatuko da.
2021/06/11 - 19:47
Bilboko 721. urteurrena Gau Zuririk gabe, baina ikuskizunekin kaleetan
Ikuskizunak ekainaren 15etik 20ra egingo dira, hiriko hiru gunetan: Itsasargiak Abandoibarrako pasealekuan, Dantz-Point Zorrotzaurren eta Kantaire Arriaga plazan.
2021/06/05 - 16:45
Ziurgabetasuna da nagusi ostalarien artean
Pausoak aurreraka ematea eskatzen dute, ez atzeraka. Neurrien etengabeko aldaketekin erabateko ez-egonkortasunean daudela diote.
2021/06/05 - 16:35
Abertzaleen ustez, Espainiako Gobernuak Euskadiren eskumenak inbaditu ditu
Elkarrekin Podemos-IUk "tentsioa baretzeko" eskatu die bi gobernuei. Estatu mailako alderdi eskuindarren hitzetan, "kaos honek, jeltzaleen eta lehendakariaren jarduna jarri dute ezbaian".
2021/06/04 - 20:48
Txertoa jaso dutenek, sarrera librea Ipar Euskal Herrian ekainaren 9tik aurrera
Arriskuko toki batetik ez datozen bisitariek, besteak beste, Europar Batasunetik datozenek, ez dute probarik aurkeztu beharko, Frantziako Estatuan sartzeko.
2021/05/12 - 13:41
Erkoreka: "Eskura genituen tresna juridiko guztiak baliatu ditugu"
Orain Gorenera jotzea baztertu badute ere, lehen lehendakariordeak esan du dekretua hiru aste barru aztertuko dutela berriro, eta egoeraren arabera, neurriak alda daitezkeela.
2021/05/12 - 12:24
Kanariek itxiera perimetrala errekurrituko dute, etxeratze aginduari muzin eginda
Gaueko mugikortasuna mugatzearen inguruko helegitea aurkeztuko balute, Auzitegi Gorenak "ezezko borobila" emango liekeela uste du Kanarietako Gobernuko presidenteordeak.
2021/05/12 - 02:07
Amaitu dira Nafarroan etxeratze agindua eta terrazei ezarritako ordutegi muga
Epaileek baliorik gabe utzi dituzte etxeratze agindua eta terrazak 22:00etan ixteko erabakia. Nafarroako Gobernuak iragarri du ez duela helegiterik jarriko Auzitegi Gorenean.
2021/05/11 - 18:46
Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du etxeratze agindua onartu, "neurrigabea" delako
Halaber, atzera bota du ostalaritzako terrazak ixteko ordutegi muga, etxeratze aginduari lotutako neurria delako. Hala ere, Gobernuak baieztatu du ez duela helegiterik jarriko.
2021/05/11 - 16:13
Zupiria: "Sanchezek ostiralean erantzun zion Urkulluri eskaerari ezezkoa emateko"
Jaurlaritzaren eledunak gogorarazi du lehendakariak apirilaren 22an bidali ziola gutuna Espainiako presidenteari. Erantzunean Lurralde arteko Osasun Batzordera jotzeko ihardetsi zion Sanchezek.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/05/11 - 10:43
Nafarroako Auzitegiak gaur ebatziko du etxeratze agindua onartu ala ez
Fiskaltzak etxeratze aginduaren kontra egin zuen atzo, baina Gobernuak ezarritako gainerako murrizketak ontzat eman zituen.
2021/05/10 - 13:49
Nafarroako Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurka azaldu da Fiskaltza
Dena dela, Foru Gobernuak ezarritako gainerako neurriak babestu ditu Fiskaltzak, hala nola etxeetan gehienez bi bizikidetza unitate biltzearena.
2021/05/09 - 16:51
Itzuleraren emozioa nagusi, kanpinetan
Urbasa eta Andia parke naturalean dagoen Arbizuko kanpinean eta Aiegikoan, Lizarratik gertu, nabaritu da mugikortasuna itzuli dela.