Nafarroan edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte gaurtik aurrera
Nafarroak beste pauso bat emango du gaur "neurrien malgutze mailakatu eta ordenatuan" Foru Arau berri baten bidez. Arau berrien arabera, edukiera eta ordutegiak zabalduko dira sektore eta aktibitate askotan, covid-19aren egoera epidemiologikoak eta osasun egoera kontuan hartuta.
Neurri berriak gaur, ekainaren 18an, sartuko dira indarrean, momentuz, uztailaren 1era arte, biak barne. Helburua da egoera egonkortzen joatea eta neurriek emaitzak monitorizatzea, bai intzidentzian, bai txertaketa-kanpainak osasungintza-eremuan duen eraginean ere. Osasun sailburu Santos Indurainek adierazi duenez, "edukiera eta ordutegiak gure bide-orrian jasotzen den arrisku ertaineko egoerara pasatzean datza aldaketa".
Neurri berrien arabera, ostalaritzako barrualdeen edukiera % 30ekoa izatetik % 50ekoa izatera pasako da. Hala ere, aukera emango zaie establezimenduei erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez dezaten, covid-19aren prebentziorako jardunbide egoki batzuk betetzeko konpromisoa hartzen dutela ziurtatzen duena, hala nola distantziak handitzea, CO2 neurgailu bat instalatzea eta 800 ppm-ak (milioiko zatiak) ez gainditzea edo bezeroen trazabilitatea bermatzea. Horrela, barnealdearen gehienezko okupazioa mahaien arteko distantziak markatuko du, gutxienez 2 metrokoa izan beharko duelarik.
Mahai bakoitzean gehienez ere 6 lagun eseri ahal izango dira, euren artean 70 zm-ko distantzia gordez, eta itxiera ordua gauerdira atzeratuko da.
Ezkontza ospakizunei, bataioei, jaunartzeei eta zeremoniaren ondoren izan daitezkeen bestelako ospakizun sozial, familiar, erlijioso edo zibilei dagokienez, ospakizunak egingo diren establezimendutan 50 pertsona egon ahal izango dira gehienez barruan, eta 100 kanpoan.
Zerbitzu hori eskaintzen duten establezimenduek ere erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango dute, ostalaritzaren kasuan bezala; beraz, muga zabalagoa izango da: 75 pertsona barruan eta 150 kanpoan. Edozein modutan, debekatuta egongo da dantza-pistak edo horiek erabiltzeko egokitutako guneak erabiltzea.
Elkarte gastronomiko eta peñen kasuan, edukiera % 30etik % 40koa izatera pasako da, eta erabilera anitzeko espazioena, aldiz, % 50ekoa. Horietan egiten diren ospakizunetan, gehienez ere 50 lagun elkartu ahal izango dira barrualdeetan eta 100 kanpoan, eta 24:00ak arte egon ahalko dira zabalik.
Bingo, joko- eta apustu-areto eta jolastokietan ere edukiera gehienezkoa % 50ekoa izango da eta gauerdira arte egon ahal izango dira zabalik.
Bestetik, aterpetxeetan, bestalde, literak dituzten geletan edukiera % 40koa izango da gehienez, eta gela bananduak edo oheak pertsona arteko distantzia bermatzen duten gisan jarrita dituztenen kasuan, % 60koa. Hotel eta ostatu turistikoetako espazio komunen edukierak ezingo du % 60a gainditu.
Akademia, autoeskola eta arautu gabeko ikastetxe eta prestakuntza zentroetako aforoa % 60koa izango da.
Kultura- eta kirol-jarduerak
Liburutegi, monumentu, erakusketa-areto eta museoen edukiera ere % 60koa izango da, eta, edonola ere, ezingo dira 300 pertsona baino gehiago sartu. Taldeko bisita edo jarduera gidatuak gehienez 18 pertsonako taldeetan egingo dira barnealdeetan eta 25 kanpoaldeetan. Monumentuak, erakusketa aretoak eta museoak ixteko gehienezko ordutegia 24:00ak arte luzatuko da.
Zinemetan, antzokietan, auditorioetan, karpa-zirkuetan eta antzekoetan jarduerak egin ahal izango dira aurrez esleitutako besaulkiak erabiliz gero, betiere baimendutako gehieneko edukieraren % 60 gainditzen ez badute. Edukiera hori, nolanahi ere, ezin izango da 300 pertsonatik gorakoa izan. Beranduenez ere 24:00etan itxi beharko dira horiek.
Kirolari dagokionez, lehiaketa ez profesionalak eta kirol jarduerak publikoarekin egin ahal izango dira, beti ere gehienez baimendutako edukieraren % 50 gainditzen ez bada. Instalazio itxietan, ikusleak ezingo dira 300 baino gehiago izan eta leku irekietan muga hori 600 pertsonakoa izango da. Ohikoa den moduan, edukiera horiek gainditu nahi dituzten jarduerek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) baimena beharko dute.
Bestalde, jolas-erabilerarako igerilekuek edukieraren % 60ko muga errespetatu beharko dute, bai sarrera-irteeretan, bai jolas-eremuan. Era berean, aldagela eta dutxetan % 50eko aforoa egongo da, eta ezingo dira bata bestearen alboan dauden dutxak erabili. Igerilekuak 22:00etan itxi beharko dira beranduenez ere.
Maskararen erabilera
Estatuan arauak aldatu daitezkeen arren, Gobernuak gogorarazi du Nafarroan jarduera jakin batzuk maskararik gabe egin daitezkeela kanpoaldean, kirol-jarduerak, esaterako, beti ere pertsonen arteko distantzia bermatzen bada, bai eta igerilekuetan edo bainurako egokitutako lekuetan bainatzeko unean, edo eguzkitan etzanda egoterakoan, segurtasun-tarteari eutsita.
Herriguneetatik kanpoko natura-jardueretan ere erabiltzetik salbu egongo dira herritarrak: mendi-ibilaldietan, eskaladan, txirrindularitzan eta bestelakoetan, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordez.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezuak nonahi, Oihane Mateosen heriotza dela eta
Bart zendu da Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua, eta zorigaiztoko albiste jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.