Deseskalatze faseak
2020/06/15 - 20:20
Hondartzainak Kontxako hondartzarako sarbideak zaintzen hasiko dira gaurtik aurrera
Kontxarako sarbideetan hondartzainak daude jada, sarbideak kontrolatzeaz eta uneoro edukiera adierazten duten banderatxoak aldatzeaz arduratzen diren zaindariak dira.
2020/06/15 - 19:22
Ekitaldi sinbolikoak eta emanaldiak izango dira Santurtzin, Karmengo jaien ordez
COVID-19aren pandemiagatik jaiak bertan behera uztea erabaki arren, ekitaldi bereziak izango dira uztailaren 16tik 19ra, eta emanaldiak, Serantes Kultur Aretoan, uztailaren 9an hasiko dira.
2020/06/15 - 16:06
Frantziako ikastetxe guztiek, derrigorrez, ateak ireki beharko dituzte datorren astean
Ipar Euskal Herriko ikasleentzat eskolara joatea borondatezkoa da maiatzaren 4tik. Orain, berriz, ez dakite derrigorrez joan beharko duten ala ez, ikasturtea amaitzeko bi aste falta direnean.
2020/06/15 - 13:09
Ez da ikasle mugarik egongo Iparraldeko ikasgeletan, eta distantzia murriztuko da
Frantziako Gobernuak ikasle kopuruaren muga kentzea erabaki du, eta gorde beharreko distantziaren araua murriztu dute ikasle guztiak eskolara itzul daitezen.
2020/06/15 - 11:36
Europako bost estatuk mugak zabaldu dituzte gauerdian
Egoera epidemiologikoa kontrolpean dutela ebatzita, mugak zabaldu dituzte Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Kroaziak eta Txekiar Errepublikak.
2020/06/14 - 22:52
Jendeari laguntzeko Jon Maiak sortutako bertsoek mundua zeharkatu dute
Itxialdian jendeari laguntzeko bertso pertsonalizatuak egin zituen. Mundu berria eraiki nahi duen webgune zabal eta interaktibo baten oinarri bihurtu dira bertso horiek.
2020/06/14 - 22:29
Kolonbiako mugan eta Bogotan harrapatuta daude ehunka venezuelar
Duela hiru hilabete Kolonbian zeuden venezuelarrak ezin izan dira etxera itzuli, eta asko muga ondoan daude, irtenbide baten zain.
2020/06/14 - 19:46
Nafarroako egoitza, haurtzaindegi eta ostalaritzak neurri leunagoak izango dituzte
Adinekoen egoitzetan koronabirusik ez duten pertsona guztien ibilaldiak baimenduko dituzte astelehenetik aurrera. Gainera, tabernetan barran kontsumitzea posible izango da.
2020/06/14 - 16:37
Basurtuko eta Txagorritxuko agerraldien "itxuraldaketa" egin dela uste du Urkulluk
Bi agerraldiak "kontrolpean" daudela esan du lehendakariak. Intzidentzia tasak "onak" dira, eta bilakaerak "positiboa" izaten jarraitzen du, agintariak azpimarratu duenez.
2020/06/14 - 16:36
Nafarroa eta Iparralde arteko zaintza gutxitzeak muga gurutzatzea ahalbidetu du
Konfinamendua amaituta, hainbat herritako auzokideek muga gurutzatzen dute arazo handirik gabe. Mugen irekiera ofiziala ekainaren 21ean izango da.
2020/06/14 - 16:26
Schengen eremuko mugak zabalduko dira ekainaren 21etik aurrera
Hala iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Portugalekin, ordea, uztailaren batean izango da irekiera, Schengenetik kanpo dauden gainerakoekin bezala.
2020/06/14 - 16:21
Aire librean egindako ekintzei emango zaie lehentasuna aurtengo udalekuetan
Azkenean, udalekuak antolatu ahal izango dira, baina prebentzio eta higiene gomendioak jarraituta. Guztira, 200 parte-hartzaile gehienez ere, ohi baino % 40 gutxiago.
2020/06/14 - 16:15
Hiru hildako eta 9 positibo gehiago EAEn koronabirusaren ondorioz
Osasun Sailak jakitera emandako azken datuak dira. 1.592 hildako izan dira jada COVID-19aren ondorioz pandemia hasi zenetik.
2020/06/14 - 16:05
Koronabirusaren argazki bilduma: osasun krisia iruditan erakutsi dute argazkilariek
Gaixoak sendagiria txalo artean jasotzen, jendea erosketa egiteko ilaran… Pandemiaren argazkiak errepasatu ditugu hiru argazkilarirekin. Errealitate berria erakustea izan da euren lana.
2020/06/14 - 15:53
Tatuajeak egiteko zain zeuden ehunka bezero itzuli dira estudioetara Txinan
Pandemiak asko astindu duen sektorea da tatuajeena. Sarritan, Beijingeko alde zaharreko kale txikietan daude, eta guztiz inkomunikatuta egon dira hilabeteetan.
2020/06/14 - 15:45
Pay and Go aplikazioa: menua ikusi, eskatu eta ordaintzeko, kontaktua murriztuta
Bi gazte bizkaitarrek sortutako sistema da: tabernako menua mugikorrean daukazu eskura eta orduan, handik eskatu eta ordaindu dezakezu, itxaron gabe eta mahaitik bertatik.
2020/06/14 - 15:17
Errusiak COVID-19aren aurkako txerto bat ekoitziko du irailean
Errusiako hamar zentro zientifiko txertoa eta botikak garatzeko lanean ari direla jakinarazi du Kremlinak.
2020/06/14 - 00:50
Urdaibai Bird Centerrek ateak berriro zabaldu ditu hiru hilabete geroago
Ateak zabaldu orduko lehenengo bisitariak sartzen hasi dira. Euskal herritarrak izan dira lehenengoak zentroa bisitatzen.
2020/06/13 - 22:59
Eulen txirrindulari taldeak COVID-19aren biktimak gogoan hartu ditu
Elkartasun martxa egin dute, Arantzazuko Santutegiraino, eta bertan lore eskaintza egin diote Ama Birjinari.
2020/06/13 - 22:56
Txerto baten 400 milioi dosi prest egon daitezke urte bukaeran, Europan
Italia, Alemania, Herbehereak eta Frantziak AstraZeneca enpresarekin kontratua sinatu dute. Oxfordeko Unibertsitatean garatzen ari diren txertoa da.