Deustu
2022/09/05 - 15:32
Karguekin aske geratu da Deustun oinezko bat harrapatu eta hil zuen ibilgailuko gidaria
Gidaria aske dago karguekin, epaiketaren zain. Igande honetan atxilotu zuten ausarkeriaz gidatzea eta zuhurtziagabeko hilketa delitua egotzita.
2022/06/21 - 18:02
San Joan bezperan 15 su egiteko baimena eman du Bilboko Udalak
Bi urteko etenaren ondoren, auzo hauetan piztuko dituzte suak: Deustu, Deustuko Erribera, San Ignazio, Matiko, Zurbaranbarri, Etxebarria parkea, Santutxu, Otxarkoaga, Abusu, San Adrian, Irala, Zorrotza, Bilbo Zaharra, Masustegi eta Iturrigorri-Peñascal.
2022/05/05 - 13:05
Trafikoa eten dute Agirre Lehendakariaren etorbideko zati batean, hoditerian izandako matxura baten ondorioz
05:30 inguruan hoditerian izandako leherketak 18 metro karratu inguruko errepide zatia harrotu du Julio Urkixo kalearen eta Enekuri etorbidearen artean. Hasiera batean, errepidea ibilgailuentzat erabat itxi badute ere, berriro erabiltzeko moduan dago gertaera izan den tokian izan ezik.
2022/05/05 - 11:09
Trafikoa etenda dago Bilboko Agirre Lehendakaria etorbidean, ur-hodi baten leherketagatik
Udaletik jakitera eman dutenez, baliteke Julio Urkixo eta Enekurirako sarrera bidearen arteko zatia ibilgailuentzat bihar arte itxita egotea. Goizaldeko 05:30 inguruan hoditerian izandako leherketak, 18 metro karratu inguruko bide zatia altxatu du.
2022/04/15 - 13:51
Gizonezko bat hil da motor-istripuz, Bilbon
Ezbeharra ostegun arratsaldean gertatu zen, Ibarrekolanda auzoan, Enekurirako bidean, eta motorzaleak 51 urte zituen. Udaltzaingoek laguntza eskatu die lekukoei.
2022/03/23 - 16:54
Bilboko Ibarrekolanda institutuak Batxilergo Artistikoa eskaintzen jarraituko du datorren ikasturtean
Ondorioz, Txurdinagako Institutura lekualdatzeko erabakia atzeratu dute. Bitartean, Hezkuntza Sailak zentroko zuzendaritzarekin biltzen jarraituko du, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.
2022/03/13 - 17:57
20 urteko gaztea atxilotu dute Bilbon, emakume bat bortxatzea leporatuta
Ostiral gauetik larunbatera, bortxaketa bat salatu zuen emakume batek eta larunbatetik igandera, sexu abusuak jasan izana beste batek. Lehen erasoaren ustezko egilea atxilotu dute.
2022/02/20 - 17:52
Gustura haur eta helduak gaur, Bilboko Deustuko inauterietako desfilean
Denbora handirik gabe, askok asteburu honetan bertan erabaki du mozorroa erostea edo etxean duen zerbaitekin janztea. Festa ospatzeko gogoa da garrantzitsuena.
2022/02/19 - 13:22
37 urteko langile bat hil da Deustun, aldamio batetik erorita
Ertzaintzak baieztatu duenez, eraikin bateko seigarren solairutik erori da behargina eta tokian bertan zendu da. Osalanek ikerketa zabaldu du. Zortzi dira, dagoeneko, 2022an Euskal Herrian lan-istriputan hil direnak.
2022/01/30 - 15:51
Yolanda Gonzalez oroitu dute, eskuin-muturrak hil zuela 42 urte betetzear direnean
Bilboko Deustu auzoan egin dute, urtero legez, 1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten militante komunistaren omenaldia.
2021/11/30 - 07:36
Emakume baten eta haren alabaren gorpuak aurkitu dituzte Deustuko etxebizitza batean
Bizilagunen deiari erantzunez, suhiltzaileak biktimen etxebizitzan sartu dira, sarrerako atearen azpitik ura ateratzen ari zelako. Lehen ikerketaren arabera, gorpuek ez dute indarkeria zantzurik.
2021/09/15 - 14:51
Bilboko TAO zerbitzua 2022an iritsiko da Ibarrekolanda, Abusu eta San Ignazio auzoetara
Gainera, zerbitzuak ordutegi jarraitua izango du, hau da, bazkalorduan ere ordaindu egin beharko da, orain ez bezala.
2021/06/18 - 15:14
68 urteko emakume bat oso larri zauritu da Bilbon autobus batek harrapatuta
Harrapaketa 10:40an jazo da Lehendakari Agirre kalean, Deustun. Emakumea hil ala biziko egoeran eraman dute Basurtuko Ospitalera.
2021/04/28 - 17:08
Artxandako begiratokiak sei kilometrotik gorako pasealeku bat izango du
Bilboko Udalak egungo BI-3741 errepidea oinezkoentzako ibilbide seguru bat izango duen hirigune bihurtu nahi du, egoteko eta ibiltzeko leku gehiagorekin.
2021/03/23 - 15:35
Bilboko gimnasio batean izandako agerraldian 43 pertsona kutsatu dira
Agerraldi horren atzean aldaera britainiarra ote dagoen aztertzen ari da orain Osakidetza, aldaera hori Euskadiko kasu positiboen % 75-80ren erantzulea baita. Oraindik garaiz da, baina, hori jakiteko.
2021/03/20 - 22:06
Deustuko AltaFit gimnasioko 548 erabiltzaile joan dira PCR proba egitera
Bilboko gimnasioan sei positibo izan dira, eta bertan martxoaren 9tik 19ra entrenatu direnei Basurtuko Ospiralean PCR proba egitea eskatu die Osakidetzak. Igande gauean jakingo dute kutsatuen kopurua.
2021/03/20 - 12:03
PCR probak egitera deitu dituzte Bilboko gimnasio bateko erabiltzaileak
Martxoaren 9tik 19ra Deustuko AltaFit zentroan egon ziren bezeroei eta langileei Basurtuko Ospitalera joateko eskatu diete, gaur eta bihar. Ez da beharrezkoa hitzordua hartzea.
2021/02/27 - 14:33
Txirrindulari bat zauritu da Deustun, Bilbobus batek harrapatuta
Ezbeharraren ostean, emakume zauritua Barakaldoko Gurutzetako ospitalera eraman dute. Buruan kolpe bat zuen.
2021/02/12 - 10:00
Kale-edanean ari ziren 93 pertsona identifikatu dituzte Deustun
Ertzaintzak alkohola edaten ari zen gazte talde bat desegin du Ugasko Bideko kirol instalazio ireki batean, ikasle egoitza batetik gertu.
2021/01/01 - 21:52
Bilboko taberna bateko jabea atxilotu dute, droga-trafikoa leporatuta
Gainera, osasun-araua ez betetzeagatik zigortu zuten. Ertzainek, establezimendua irekita zegoela ikusi zuten, eta barruan bezeroak kontsumitzen ari zirela.