Deustu
2019/02/08 - 15:04
1989an bi abusuren berri izan zutela onartu dute Salestarrek
Kongregazioaren jokabidea "argi eta garbi" urria izan zela esateaz gain, biktimak laguntzeko kanpoko batzordea sortuko dutela iragarri dute.
2019/02/07 - 14:12
20 pertsonak salatu dute jada Deustuko salestarren irakasle ohia
Ikastetxeko ikasle ohiek elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako Deustuko San Pedro plazan, "zigorgabetasunaren aurka" protesta egiteko.
2019/02/06 - 19:21
Deustuko salestar ikastetxeko ikasle ohiek elkarretaratzea deitu dute ostiralerako
Delitua ez dela preskribatzen ziurtatu dute antolatzaileek, eta haurrak zirenean jasandako sexu-abusuen zigorgabetasuna deitoratu dute. 19:30ean egingo dute bilkura, San Pedro Plazan.
2019/02/05 - 19:06
Javier, Deustuko salestar ikastetxeko sexu-abusuen beste biktima bat
Dagoeneko Deustuko salestarren ikastetxeko 11 ikasle ohik irakasle ohi baten sexu-abusuak salatu dituzte, ETBk aurreratu duenez.
2019/02/05 - 16:38
Deustuko salestar ikastetxeko 12 ikasle ohik sexu-abusuak salatu dituzte dagoeneko
Guztia 80ko hamarkadan gertatu zen, haurrek 10 urte zituztenean. Azken salaketak astearte honetan bertan aurkeztu dituzte.
2019/02/05 - 11:29
Abusuen biktima bat: 'Salestarrek bazekiten eta nahita ezkutatu zuten'
Azaldu duenez, kasu batean behintzat salaketa ez jartzeko eskatu zion zuzendaritzak familia bati. Handik gutxira, irakasleak 'kongregazioko kide izateari utzi zion'.
2019/02/04 - 16:13
Bilboko Udalak Deustuko salestar ikastetxeko irakasle ohiaren abusuak gaitzetsi ditu
Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak biktimen "ausardia" eskertu du, gertatutakoa salatu izanagatik.
2019/02/04 - 09:32
9 urte zituela salestar batek sexu abusuak egin zizkiola salatu du Jaimek
Salestar ohiaren kontra salaketa aurkeztu duen zortzi lagunetako bat da.
2019/02/03 - 21:53
Jaimek 44 urte ditu, eta 9 urterekin jasan zituen abusuak salestarren ikastetxean
Jose Miguel San Martin salestar ohiaren biktimetako bat da Jaime. Gutxienez, beste zazpi biktima daude.
2019/02/02 - 21:06
Deustuko ikastetxean abusuak salatu dituztenei 'babesa' adierazi diete Salestarrek
Salestarren Kongregazioak, gainera, "barkamena" eskatu du ikastetxean 1980ko hamarkadan "gertatu ahal izan ziren jazoera gaitzesgarriengatik, eta atzeman ez izanagatik".
2019/01/05 - 14:52
Errege Loteriaren milioi zaparradak eromena eragin zuen iaz Arangoitin
Ziortza tabernako jabeak, Txemak, 26,5 milioi euro banatu zituen auzoan, ondo banatu gainera.
2018/12/27 - 13:51
Bilbok San Tomas egunean eta Deustun izandako eraso matxistak gaitzetsi ditu
San Tomaseko azokaren ondoren, pertsona batek ukituak egin zizkion emakume gazte bati, eta abenduaren 23an Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Deustun, bikotekidea jotzea leporatuta.
2018/12/23 - 15:23
Gizon batek bikotekideari, lekuko bati eta ertzain bati eraso egin die Bilbon
02:00ak aldera gertatu da erasoa Ramon y Cajal kalean. Biktima ospitalera eraman behar izan dute, eta erasotzatilea atxilotu egin dute.
2018/12/04 - 12:14
Dozenaka arma topatu dituzte Bilboko etxebizitza batean
Besteak beste, 25 arma labur, bost luze eta 23 arma zuri atzeman dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Jabea, 57 urteko gizon bat, Basurtuko Ospitalean dago.
2018/11/25 - 17:06
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat lokal batean giltzaperatu ostean
Lehenago, 39 urteko gizonak sexu-harremanak izan ditu emakumearekin, diruaren truke, eta ez dio lokaletik ateratzen utzi.
2018/10/23 - 13:56
ONCEren zozketak 175.000 euro utzi ditu Deustun
Bost kupoi saridunak Deustuko merkatuaren ondoko kioskoan saldu ziren. Txartel bakoitzak 35.000 euroko saria du.
2018/10/09 - 14:22
40 urteko zuhaitz bat erori da Bilbon, Agirre Lehendakariaren etorbidean
Zazpi metroko zuhaitza bat-batean erori da, Deustuko auzoan, baina ez die ibilgailuei eta oinezkoei kalterik eragin. Hala ere, errepidea itxita egon da, arbola guztiz kendu arte,
2018/09/21 - 18:24
Deustun etxegabe bat kalean hil dela salatu dute
BesteBi plataformatik jakinarazi dutenez, Juan Carlos zuen izena eta igandean hil zen, 53 urterekin. Hilaren 27an elkarretaratzea egingo dute hildakoaren omenez eta baliabide gehiago eskatzeko.
2018/08/12 - 16:08
Zorrotzaurreko penintsula uharte bihurtzeko bi hilabete ere ez dira falta
Lanen % 75 eginda dago, baina lanik delikatuena geratzen da orain: Frank Gehryren zubiazpiko lurra ateratzea.
2018/08/06 - 23:16
Deustuko zubitik salto egitearen arriskuaz ohartarazi du Bilboko Udalak
Hainbat kasu izan dira azkenaldian, eta oso arriskutsua dela esan dute udaletik, bizia ere arriskuan jar daitekeelako. Zentzuz jokatzeko eskatu du udaltzaingoak.