Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat lokal batean giltzaperatu ostean

Lehenago, 39 urteko gizonak sexu-harremanak izan ditu emakumearekin, diruaren truke, eta ez dio lokaletik ateratzen utzi.

39 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon (Bizkaia), igande honetan, giltza batekin lokal bateko atea ixteagatik eta emakume bati bertatik ateratzen ez uzteagatik. Lehenago, sexu-harremanak izan ditu emakumearekin, diruaren truke, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

01:00ak aldera, pertsona batek Ertzaintzari deitu dio, eta ezagun bat Ibarrekolanda guneko lokal batean giltzaperatuta zegoela jakinarazi dio.

Patruila bat bertaratu da, eta eraikineko atearen bestaldean zegoen emakume batekin hitz egin ahal izan du. Hark bezero batekin sexu-harremanak izatera joan dela esan die.

Amaitu orduko, lekutik ateratzera joan denean, gizonak atea itxi du giltzarekin, eta lokaleko beste gela batean sartu da. Emakumeak atea irekitzeko behin eta berriz eskatu arren, gizonak ez dio kasurik egin.

Egoera horren aurrean, poliziek askotan deitu diote gizonezkoari, eta ertzainak zirela jakinarazi diote, baina ez dute inolako erantzunik jaso.

Azkenean, agenteek indarrez ireki dute atea, eta emakumea bertatik ateratzea ahalbidetu dute. Gizona atxilotu egin dute.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X