Donejakue bidea
2019/04/25 - 16:10
23 erromes erreskatatu behar izan zituzten atzo Orreagan
Haizea, elurra eta hotza aurkitu zuten erromesek Lepoeder inguruan eta Izandorreko aterpetxean hartu zuten babesa. Larrialdi zerbitzuei deitu zieten eta Auritzeko suhiltzaileek joan ziren euren bila.
2019/04/25 - 01:31
Suhiltzaileek 23 erromes erreskatatu dituzte Ibañetan
Izandorreko aterpetik atera behar izan dituzte. Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Orreaga (Nafarroa) lotzen dituen Donejakue Bideko tartea egiten ari ziren.
2019/02/18 - 13:32
Erromatik Santiagoraino oinez, hartutako kalte zerebralaren aurka
Ekimen honen bidez, Atece elkartean egiten duen lana ezagutarazi, dirua lortu eta informazioa eman nahi du Jon Karla Bilbao arabarrak.
2019/02/18 - 10:34
Orreaga inguruan galduta zeuden ama-semeak erreskatatu dituzte
Orreaga inguruan galduta zeuden hiru erromes erreskatatu dituzte Auritzeko suhiltzaileek. Lizarrako bizilagunak dira hirurak eta egoera onean daude.
2019/02/03 - 14:44
Ospitalepeko elizako kupulak estilo erromanikoa eta mozarrabiarra nahasten ditu
Duela 20 urte, munduko ondare izendatu zuten. Eliza hori bisitatu dugu.
2018/11/10 - 20:04
Txirrindulari estatubatuar bat hil da Nafarroan, Donejakue bidea egiten ari zela
N-135 errepidean izan da heriotza, Ibañetako gainean. Oraindik ez dakite zergatik hil den. Guardia Zibilaren esku dago ikerketa.
2018/09/05 - 16:37
Erromesak, suhiltzaileen buruhauste nagusi
Erromes bat hil da bart bihotzekoak emanda Donejakue bidea eginten ari zenean. Prestaketak egin eta neurriak hartzea eskatzen dute suhiltzaileek.
2018/09/05 - 10:09
Donejakue bidea egiten ari zen erromes bat hil da Nafarroan
Oraingoz ez dute argitu biktima nor den, ezta nola hil den ere.
2018/08/28 - 16:58
Erromesen motxilak aterpetxe batetik bestera eramateko garraio zerbitzua
Gero eta gehiago dira motxilak aterpetxez aterpetxe garraiatzen dituzten enpresak. Correosek, esaterako, 40-60 motxila eramaten ditu egunero, 4 euroren truke.
2018/08/06 - 22:09
Desagertuta zegoen erromes brasildar baten hilotza aurkitu dute Izkon
Guardia Zibilak hartu du bere gain gertakariaren ikerketa, eta baliteke bero boladarekin zerikusia edukitzea.
2018/07/02 - 14:23
'EuskarAbentura'k hasi du Euskal Herri osoa zeharkatzeko espedizioa
Maule-Lextarren ekin dio lehenengo etapari. Proiektuak 140 protagonista ditu: 16 eta 17 urte arteko 110 gazte eta 30 helduk osatutako lantaldea.
2018/07/02 - 13:32
Villabonak azken agurra emango dio gaur Leonen hil zen bikoteari
19:00etan izango da, herriko parrokian. Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra agindu zuen epaileak familia harrapatu zuen auto-gidariarentzat.
2018/06/30 - 19:07
Leonen hildako Villabonako bikotearen hileta-elizkizuna astelehenean izango da
Jose Carlos Carrasco eta Nerea Aguirreren gorpuak Donostiako Errekalde auzoko beilatokian daude eta bihar erraustuko dituzte.
2018/06/29 - 17:35
Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra, Villabonako familia hil zuen gidariarentzat
Epaileak homizidio arduragabeko bi delitu egotzi dizkio, zauri larriengatik beste bat, eta bat gehiago ez laguntzeagatik, bide segurtasunen aurka joateari dagokionaz gain.
2018/06/29 - 17:11
Villabonako familia harrapatu zuen gidaria espetxera bidali du epaileak
Fidantzarik gabe Mansilla de las Mulaseko espetxera bidali du gidaria epaileak. Bere deklarazioan damututa dagoela adierazi du gidariak.
2018/06/29 - 09:32
Villabonako familia harrapatu zuen gidaria epailearen esku utzi dute
Bikotearen 12 urteko semea arin zauritu zen, eta osteguneko azken orduan jaso zuen senda-agiria. Gidariak positibo eman zuen alkoholemia-proban, eta segururik gabe zihoan.
2018/06/28 - 15:33
Villabonako bikote bat hil da Leonen, mozkortuta zihoan gidari batek harrapatuta
Donejakue Bidea bizikletan egiten ari ziren senar-emazteak. 12 urteko semea zaurituta dago. Gidariak ihes egin du, eta 15 kilometrora atxilotu dute. Positibo eman du alkoholemia-proban.
2018/06/25 - 14:20
Euskara ardatz, Maule eta Getxo lotuko dituzte, hilabeteko ibilbidean, 140 gaztek
Uztailaren 1ean abiatuko dira Zuberoako hiriburutik. Euskal Herriko Gizateriaren Ondare guztiak ezagutuko dituzte, eta hainbat ekintza prestatu dituzte bidean. Euskaraz egingo dituzte guztiak.
2018/04/04 - 19:49
Nafarroa eta Arabako Errioxako mahastiak, opor leku Belgikako errege-erreginentzat
Nafarroa eta Errioxan ezarrita dauden ibilaldietan daude monarkak Donejakue Bidea egiten.
2018/03/28 - 11:41
Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izandorreko aterpean
Aterpeko irratia erabili dute oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.