NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte Izandorreko aterpean

Aterpeko irratia erabili dute oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Auritzeko suhiltzaileek elurragatik aurrera egiteko arazoak zituzten bi erromes eskoziar erreskatatu dituzte bart Izandorreko aterpean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Iturri horren arabera, Donejakue Bidea egiten ari ziren erromes horiek aterpeko irratia erabili zuten atzo arratsaldean oso nekatuta zeudela, elurrak bidea ikustea eragozten ziela eta ilundu aurretik Orreagara ez zirela iritsiko ohartarazteko.

Elurretarako Polaris ibilgailua eta lur orotarako ibilgailu bat baliatuta Lepoeder leporaino iritsi ziren suhiltzaileak eta handik aterperainoko bidea oinez egin zuten.

Erromesak ongi zeudela egiaztatu ostean, suhiltzaileek ibilgailuak utzi zituzten tokira eraman zituzten eta handik Orreagako ostatura.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X