Gros auzoa
2025/06/29 - 14:10
Pertsona bat atxilotu dute Donostian hiru edukiontzi erretzea egotzita
28 urteko gizonezko bat atxilotu dute, kalte-delituak egotzita.
2024/05/31 - 14:21
Boluntario talde batek zigarrokinak jaso ditu Donostiako Zurriola hondartzan
Surfrider Foundationek martxan jarritako kanpaina da. Zigarrokinak dira Europako hondartzetan gehien jasotzen diren hondakinak. Adituen esanetan, litroko botila batean 360 zigarrokin sartzen dira, eta 540 litro eta erdikoetan.
2024/05/06 - 08:00
Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira
Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.
2024/02/12 - 18:28
Haizeak Donostiako seigarren solairu bateko balkoi bat erortzea eragin du, baina ez du inor zauritu
Haizearen ondorioz, Donostiako Karkizano 3ko seigarren solairuko balkoi bat erori egin da, baina ez du inor zauritu.
2023/11/09 - 14:30
Boulevard zumardia eta beste hainbat kale itxita egongo dira igandean, Behobia-San Sebastian lasterketagatik
Kirol probak eragina izango du, halaber, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Hori horrela, hiriburura garraiobide publikoan joateko gomendatu du Udalak.
2023/07/18 - 22:44
Donostiako Udal Gobernuak Basque Culinary Centerren Groseko eraikinerako lagapena onartu du
Astelehenean Uliako auzo Elkarteko bizilagunek helegitea aurkeztu zuten Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusian operazioa ahalbidetzen duen hirigintza planaren aurka. Gros auzoan dagoen inguru berde honi beste erabilera bat ematea eskatzen dute. Eraikin berriko lanak azaroan hastea aurreikusi dute.
2023/07/13 - 20:53
Lau pertsona artatu dituzte Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua 16:00ak baino lehentxeago piztu da, Bermingham kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairuko etxebizitza batean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea "azkar" itzali dute.
2023/07/13 - 15:58
62 urteko moto-gidari bat hil da Donostian, autobus batekin izandako istripuan
62 urteko donostiar bat hil da Gros auzoan, motor batek eta autobus batek Gipuzkoako hiriburuko Nafarroa etorbidean izandako istripu baten ondorioz.
2023/05/08 - 00:46
Gidaririk gabeko auto bat terraza batean sartu da Donostian, eta bi pertsona zauritu ditu
Istripua 21:00etan gertatu da, Gros auzoko Karkizano kalean, esku-balaztak huts egin ostean. Bi pertsona artatu dituzte osasun-zerbitzuek, baina ez zuten zauri larririk.
2023/01/17 - 10:14
Donostiako Gros auzoko kale bat itxi dute aldamio bat erortzeko arriskuagatik
Gros auzoko Agirre Miramon kalea itxita dago goizeko 05:30etatik. Bizilagun batek aldamio bat behera etortzeko arriskuan zegoela ohartarazi die larrialdi zerbitzuei.
2023/01/15 - 19:26
Renfek bideozaintza jarriko du Andoain, Beasain, Gros, Hernani, Lezo, Ordizia eta Tolosako geltokietan
Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da. Bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea da helburua.
2022/06/16 - 16:43
Donostia 'su txikien itsaso' bihurtuko da San Joan bezperako gauean
18 su piztuko dira hiri osoan zehar, eta horien bueltan eta aitzakian, hamaika ekintza antolatu dituzte auzoetako festa eta bizilagun batzordeek eta Udalak.
2022/06/14 - 16:20
Arduragabekeriaren ondoriozko erreskateak kobratu egingo ditu Donostiako Udalak
Hala jasotzen du gaur onartu den Udal Ordenantza berriak. Helburua beharrezkoak ez diren arrisku-egoerak saihestea da, Eneko Goia hiriko alkatearen hitzetan.
2022/05/14 - 16:38
Martutenetik Kursaaleraino Urumearen ertzetik joateko aukera daukate gaurtik oinezkoek eta txirrindulariek
Martutenen Urumea ibaiaren uholdeei aurre egiteko lanen hirigintza-egokitzapena amaitu da. Gaur, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak tokia bisitatu dute.
2022/05/02 - 18:11
Hilketa saiakera frogatuta, Groseko eraso matxistaren epaiketa epaiaren zain geratu da
Gertakariak 2020ko azaroaren 24ko goizaldean jazo ziren. Gizonak bi labankada eman zizkion bikotekideari lepoan, eta hilgarria izan zitekeen zauria eragin zion. Fiskaltzak 15 urtetik sei urte eta erdira murriztu du zigor eskaera, aitorpenaren aringarria dela eta.
2022/05/02 - 17:29
Ekainaren erdialderako kenduko dituzte Donostian "covid terrazak"
Araua malgutu zuten establezimendu guztiek trantsizio-aldi bat izango dute. Era berean, Udalak etorkizunean udal-ordenantzan egin daitezkeen aldaketak aztertzeko borondatea adierazi du.
2022/05/02 - 15:17
Dbusen 17. linea izango da elektriko bihurtuko duten lehenengoa Donostian
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiak Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
2022/05/02 - 11:43
Gaur hasiko da Groseko ostatu batean duela bi urte gertatutako eraso matxistaren inguruko epaiketa
15 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak bere bikotekidea hil nahi izan zuen gizonarentzat. Ohean zirela, gizonak lepoa moztu nahi izan zion bere neskalagunari labana batekin, baina biktimak ihes egitea lortu zuen.
2022/04/18 - 16:11
Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste bati bularraldean labankada bat emateagatik
Horrez gain, beste gizonezko bat hartu dute atxilo Bizkaiko hiriburuan pertsona bati jipoia ematea egotzita. Azkenik, Ertzaintzak hirugarren gizaseme bat atxilotu du Donostian; taberna bateko segurtasun langileei labana batekin mehatxu egitea leporatu diote.
2022/03/25 - 14:27
20 urtera zigortu dute Groseko hilketaz akusatutako gizona
Frogatuta geratu da zigortuak 40 labankada baino gehiago eman zizkiola gizonezko bati kalean, Donostiako Gros auzoan, 2020ko martxoan eta horren ondorioz hil zela. Gertakaria estaltzeagatik auzipetutako neska-laguna absolbitu egin dute.