Drogak
2020/11/17 - 13:50
Autoan 35 kilo kalamu zeramatzan gizon bat atxilotu dute Nafarroan
Ibilgailuaren atzealdeko eserlekuetan ezkutaturik aurkitu dute droga agenteek, 70 paketetan banatuta. Droga-trafiko delitua egotzi diote gidariari.
2020/11/17 - 12:57
Marihuana plantazio bat desegin dute Bermeoko pisu batean, ikastetxe batetik gertu
43 urteko bermeotar batek 137 landare zituen etxebizitza horretan. Ertzaintzak haren aurkako eginbideak hasi ditu, droga-trafiko delitua egotzita.
2020/11/16 - 10:32
Kalamu elkarte bateko administratzaileak eta langileak atxilotu dituzte Eibarren
Alboko lokal bat erabiltzen zuten droga gordetzeko eta, ia hiru kilo kalamu aurkitu ditu poliziak paketetan bilduta, saltzeko prest.
2020/11/15 - 18:45
Bost drogatan positibo eman du Erandioko kamioilari batek Beran
Gainera, kamioiak ez zuen segururik eta IATa 2017tik iraungita zuen. Etxeratze agindua ere urratu du, baita Nafarroan sartzeko debekua ere, eta labana bat zein haxixa aurkitu dizkiote.
2020/11/13 - 14:08
Gazte bat atxilotu dute Aian droga trafikoa eta baimenik gabe armak eramatea egotzita
Autoan 1,8 kilo marihuana eta ehizarako eskopeta bat zeuzkan atxilotutako gizonak. Gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.
2020/11/13 - 11:59
Autoan bi kilo kokaina zeramatzan bikote bat atxilotu dute Bilbon
Atxilotutako bi pertsonak Bilboko epaitegira eraman dituzte, eta gizona Basauriko espetxean sartzea erabaki du epaileak.
2020/11/10 - 11:03
Lizarra eta inguruko herrietan kokaina eta heroina saltzen zuen taldea desegin dute
Guardia Zibilak 7 pertsona atxilotu ditu, droga-trafikoaren delitua egotzita, bi fase izan dituen operazio batean. Atxilotuetako baten etxebizitzan 166.000 euro aurkitu zituzten agenteek, eskudirutan.
2020/10/28 - 12:58
Lau atxilotu Irunen eta Villabonan narkotrafikoaren aurkako operazio batean
Polizia-operazioan beste lau pertsona atxilotu dituzte Andaluzian eta bi marihuana plantazio desegin dituzte.
2020/10/28 - 10:55
Andaluzia eta EAE artean droga-trafikoan aritzen zen talde bat desegin dute
Operazioan zortzi pertsona atxilotu dituzte Irun, Villabona, Villaverde del Rio (Sevilla) eta Marbellan (Malaga).
2020/10/23 - 11:40
Bizkaia eta Bordele artean droga-trafikoan aritzen zen taldea desegin dute
Polizia operazioan sareko 14 kide atxilotu dituzte, eta Frantzian 2,6 tona marihuana sartu izana egotzi diete.
2020/10/23 - 10:24
Bilbo eta Bordele artean marihuana trafikoa egiten zuen banda bat desegin dute
Bandak Bilbotik garraiatzen zuen droga, autoz, ondoren Frantziako hirian saltzeko. 14 pertsona atxilotu dituzte operazio honetan.
2020/10/20 - 10:30
Foruzaingoak 40 marihuana landare konfiskatu ditu Lesakan
Merkatuan 60.000 euroko balioa izan zezakeen drogak. Dagoeneko 120 landare baino gehiago moztu dituzte Bortzirietan.
2020/10/08 - 13:31
175 kilo speed baino gehiago konfiskatu dituzte Nafarroan
Espainian inoiz atzeman duten speed kopuru handiena da. Gainera, agenteek 100.000 MDMA pilula (estasia), 270 kilo marihuana eta lau kilo estasi kristalizatu atzeman dituzte, besteak beste.
2020/10/08 - 13:08
Estatuko kontrabandoko speed kopuru handiena konfiskatu dute Nafarroan: 175,5 kilo
100.000 MDMA pilula, 270 kilo marihuana eta lau kilo estasi kristalizatu ere atzeman dituzte, besteak beste, eta zortzi pertsona atxilotu dituzte.
2020/10/02 - 12:53
14 atxilotu Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, kalamu trafikoa egotzita
100 milioi euroko balioa zuten haziak atzeman ditu Guardia Zibilak laborategi batean. Operazioa 2018ko azaroan abiatu zuten.
2020/10/02 - 11:49
Kalamu hazien banaketaren eta salmentaren aurkako operazioa, Nafarroan eta Gipuzkoan
Operazioan, kalamu-haziak manipulatzeko eta genetikoki kontrolatzeko punta-puntako teknologiaz hornitutako laborategi bat desegin dute.
2020/10/01 - 17:03
Bi gizon atxilotu dituzte Eibarren marihuana-sail batean uzta biltzen ari zirenean
20 landare inguru konfiskatu zituen Ertzaintzak. Bi atxilotuei osasun publikoaren aurkako delitu bat egotziko zaie.
2020/09/17 - 15:29
15 pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, droga-trafikoa egotzita
Marihuana landare eta hazien salmentan ezaguna den denda baten biltegian abiatu zuen Guardia Zibilak ikerketa. Epaileak sekretupean jarri du sumarioa.
2020/08/19 - 22:22
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, alkohol-proban izandako liskar batean
Udaltzaingoak ibilgailu bat geldiarazi zuen, atzeko kolpe-leungailua arrastaka zeramalako. Gidariari alkoholemia proba egin zioten eta liskarra izan zuten.
2020/08/18 - 14:06
Kamioilari bat salatu dute Sunbillan, gidatzen zuen bitartean heroina erretzeagatik
Asteburuan, Malerrekan eta Bortziriaken ospatu ez diren jaiak direla eta, antolatutako bost kontroletan jarritako 29 salaketetako bat da.