Droneak
2015/07/01 - 13:28
Iñigo Muguruza: ''Mundu guztian ari gara euskal droneak saltzen''
Erle-copter izena du Gasteizko Erle Robotics enpresak egiten duen droneak. Software eta hardware irekia ditu, 400 euro inguruko prezioa, eta mundu osoko bezeroek agertu dute hura erosteko interesa. Ikerketa zentroak, unibertsitateak eta teknologia maite duten pertsonak dituzte bezero, Iñigo Muguruza ingeniariak Faktorian azaldu duenez.
2015/04/22 - 12:16
Shinzo Aberen etxearen teilatuan 'drone' bat aurkitu dute
Lehen ministro japoniarraren etxearen teilatuan aurkitu duten 'drone'ak emisio erradioaktibo baxuak ditu.
2015/02/26 - 12:05
Parisen drone bat gidatu zuten Al Jazirako 3 kazetari askatu dituzte
Fiskaltzak azpimarratu duenez, hiru kazetariek ez daukate 'inolako zerikusirik' azken egunetan Parisen hegan ibili diren dronekin.
2015/02/25 - 10:23
Droneak ikusi dituzte berriro Parisko zeruan
Frantziako segurtasun indarrek Al Jazeerako hiru kazetari atxilotu dituzte gaur Parisen, gidaririk gabeko aireko ibilgailu bat, drone bat, erabiltzeagatik.
2014/12/02 - 15:33
Dronak pilotatzeko lizentzia atera beharko da
Euskadin, bi eskolatan emango dituzte ikastaroak. Alde teorikoan, hegazkin pilotuen antzeko gaiak landuko dira. Alde praktikoan, drona ondo kontrolatzen irakatsiko dute. 1500 euro inguru kostatuko da
2014/09/08 - 14:10
Euskal drone bat Silicon Valleyn
Euskal konpainia batek drone bat Linux erabilita aireratzea lortu du, munduan lehen aldiz.
2014/03/28 - 09:43
Dronekin egindako erasoak, aztergai Nazio Batuetan
Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak dronekin egindako erasoak aztertuko ditu Genevan. Erakunde askoren esanetan, Estatu Batuek nazioarteko legeak urratzen dituztelako.
2013/12/02 - 23:07
Produktuen banaketa 'drone' bidez egitea aztertzen ari da Amazon
Interneteko dendarik ezagunena probak egiten ari da piloturik gabeko hegazkinak lauzpabost urtetan erabiltzen hasteko.
2013/10/07 - 18:08
Dronak mezulariak balira bezala erabiltzea aztertzen ari da Txina
Dronak, pilotu gabeko hegazkin txikiak gerran ikusi genituen lehen aldiz. Txinan, arreta berezia jartzen ari zaizkie: mezularitza enpresetan, armadan eta unibertsitateetan.