DSBE 2025
2020/11/09 - 12:56
Etxegabetzeen kontrako protesta egin dute Barakaldoko elkarte sozial eta sindikatuek
Elkarretaratzea egin duten eragileek emandako datuen arabera, azken zortzi urteetan 1.723 familia etxegabetu dituzte Bizkaiko hiri horretan.
2020/10/14 - 20:56
Mendiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta enplegu sistema eraldatu nahi ditu
Idoia Mendia Enplegu sailburuak bere departamentuaren erronka nagusiak azaldu ditu Legebiltzarrean. Krisi sozioekonomiko honetan "langileak eta enpresak" erreskatatuko dituela hitz eman du.
2020/06/15 - 11:50
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko epea, irekita
Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ez dute izapiderik egin beharko; gainerakoek Lanbideren bidez egingo dute EAEn, eta Gizarte Segurantzan, Nafarroan (udazkenean izango du eskumena).
2020/06/03 - 15:09
792 pertsona gehiagok jaso zuten DSBEa maiatzean, 54.066k guztira
Igoera horiek martxoan hasi ziren, eta DSBEa jasotzen zutenen artean ezarritako beheranzko joera hautsi dute.
2020/05/29 - 20:08
Espainiako Gobernuak bizitzeko gutxieneko diru-sarrera onartu du
Helburua da Espainiako Estatuan muturreko pobreziak % 80 behera egitea. Prestazioa 850.000 etxebizitzatan jasoko dute, eta 460-1.000 euro artekoa izango da.
2020/05/29 - 11:27
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerak ez du eraginik izango DSBEaren onuradunen egoeran
DSBE errenta ez duten eta gutxieneko diru-sarrera jasotzeko baldintzak betetzen dituzten herritarrek Lanbidera jo beharko dute ekainaren 15etik aurrera laguntza eskatzeko.
2020/05/28 - 12:03
EAJren arabera, alarma-egoera luzatuz gero, azkenengoz egin behar da
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren inguruko itunari buruz, bere politika akordioak lortzea dela dio, "desadostasunak gorabehera", "trasteak burura bota" baino lehen.
2020/05/27 - 22:03
Diru-sarrerak bermatzeko errentan murrizketarik ez dela egongo esan du EAJk
Aitor Estebanek azpimarratu du bizitzeko gutxienezko diru-sarreraren transferentziak ez duela errenta osatzeko herritarrek jasotzen duten zenbatekoa gutxitzea ekarriko.
2020/05/04 - 18:12
Jaurlaritzak 4,9 milioi euro bideratuko ditu baliabiderik gabeko familiei laguntzeko
Beharrizan gehien duten herritarrei laguntzeko landu dituzten hainbat programa onartuko ditu Gobernuak astearte honetan.
2020/04/08 - 00:36
Horrela banatuko ditu Jaurlaritzak larrialdi sozialeko laguntzak
Lehen 76 milioiak gizarte laguntzetara doaz zuzenean. Laguntza horietako asko udalek kudeatuko dituzte.
2020/04/07 - 15:11
Eusko Jaurlaritzak larrialdi sozialeko laguntza handitu du
Gainera, lehendakariak 76 milioi euroko partida bat iragarri du autonomoentzat, eta familia eta lana uztartzeko laguntza gehiago, alarma egoera luzatu dutela eta.
2020/04/02 - 12:57
Aldi baterako kontratuak ez berritzeak eragin du langabeen igoera, Lanbideren ustez
Martxoan 10.974 langabe gehiago daude, ondorioz, kopuru orokorra 128.213 langabetan dago.
2019/12/05 - 19:57
2020an DBE % 4 igotzea adostu dute Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek
Hasieran, alderdi moreak % 8ko igoera eskatzen zuen, eta Jaurlaritzak, % 2koa. EH Bilduren arabera, akordio horrekin azken urteotako murrizketak onartu ditu Elkarrekin Podemosek.
2019/10/24 - 14:45
DBE aldatzeko akordioak adostea eskatu die Arartekoak alderdiei
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen legearen aldaketaren xedea izango litzateke Euskadin egoerarik ahulenean dauden herritarren beharrei modu egokian heltzea.
2019/10/18 - 12:00
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon
1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.
2019/08/28 - 15:19
Laguntzak jaso arren, 70.000 herritar baino gehiago dira pobre EAEn
Dena dela, pobrezia larriaren tasa % 5,1ekoa da Euskadin, Europako batezbestekoaren azpitik ( % 6).
2019/06/27 - 22:56
DSBE aldatzeko EAJren eta PSE-EEren proposamena tramitera onartu du Legebiltzarrak
Arauaren tramitazioa ostegun honetako osoko bilkuran abiatzea ahalbidetu du Alderdi Popularraren abstentzioak.
2019/06/24 - 19:00
EAJ eta PSE berriro saiatuko dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren legea aldatzen
Duela urtebete lege-proposamena erretiratu egin behar izan zuten ez zutelako oposizioko taldeen babesa. Oraingoan, baina, PP legea tramitatzen hastea ahalbidetuko duela iragarri du.
2019/03/28 - 14:04
1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak
EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egin dute eta atzera bota dute EH Bilduk aurkeztutako proposamena. Elkarrekin Podemosek, ostera, alde bozkatu du.
2019/02/14 - 20:06
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.