2020ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2020an DBE % 4 igotzea adostu dute Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek

Hasieran, alderdi moreak % 8ko igoera eskatzen zuen, eta Jaurlaritzak, % 2koa. EH Bilduren arabera, akordio horrekin azken urteotako murrizketak onartu ditu Elkarrekin Podemosek.
Elkarrekin Podemosen eta Jaurlaritzaren ordezkariak. Argazkia: Efe

Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) % 4 igotzea adostu dute, 2020ko aurrekontuak onartzeko negoziazioen baitan. 16 milioi euro gehiagoko inbertsioa suposatuko du igoera horrek.

Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko iturrietatik azaldu dutenez, akordio hori aurrerapausoa da aurrekontuak onartzeko aurreakordioaren baitan, baina oraindik hainbat gai kolokan daude eta ituna ez dago erabat itxita.

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak % 2ko igoera jasotzen zuen, eta alderdi morearen hasierako eskaera % 8koa zen. Azkenean, bi aldeak ados jarri dira % 4ko igoeran.

Aurreko asteartean aurreakordioa lortu zuten bi aldeek, eta Lander Martinez Elkarrekin Podemosen bozeramaileak azaldu zuenez, horri esker, 200 milioi nora bideratu erabaki ahal izango dute datozen bi urteetan.

200 milioi horietatik, 59 hezkuntza publikoko neurrietara, berdintasunera, klima aldaketara eta beste alor batzuetara bideratuko dira. Orain, 16 milioi DBE hobetzeko erabiltzea adostu dute.

EH Bilduren kritika

EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko du aurrekontuen aurka, eta salatu du % 4ko igoerak ez dituela azken urteotako murrizketak irauliko. Horregatik, Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzaren alternatiba ezkertiarra osatzeari "uko" egin diola iritzi dio.

Nerea Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkidearen arabera, Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzaren Aurrekontu proiektuari jarri dizkion zuzenketek agerian uzten dute gizarte politiketan eta energia iraunkortasunean "erabateko lehentasuna duten aldarrikapenak albo batera utzi" dituela.

EH Bilduren legebiltzarkideak uste du diru-laguntza horretan lau puntuko igoera ontzat hartzea "azken urteotako murrizketa guztiak onartzea" dela.

PPren kritika

Anton Damborenea PPren gai ekonomikoetarako arduradunak "oso txar"tzat jo du Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua, eta azpimarratu du Elkarrekin Podemosekin egindako aurreakordioaren "podemizazioarekin errentagarriago" izango dela "mundu guztiak DBEn apuntatzea lan egitea baino".

"Ez du ezer planteatzen kalean bizi den jendearen alde, neurri guztiek Jaurlaritzaren aurrekontutik bizi direnei egiten die mesede, DBEdunei bereziki", adierazi du Damboreneak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X