Durangaldea
2020/07/22 - 19:20
Oposizioak Jaurlaritzari egotzio dio Zaldibarko zabortegiaren erantzukizun politikoa
Gasteizko Legebiltzarrean, Diputazio Iraunkorraren bilkuran Zaldibar auziaz aritu dira. Oposizioak kontrolik eza egotzi dio Jaurlaritzari; gobernukideek Justiziaren esku utzi dute auzia.
2020/07/22 - 18:35
Horrela izan da Zaldibarko ikerketaren garapena
Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an etorri zen behera, eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze harrapatu zituen bidean. Egun batzuk beranduago langileek zartadurak aurkitu zituztela jakin zen.
2020/07/22 - 17:52
Verter Recyclingek dio atxiloketak legez kanpokoak direla
Adierazi dutenez, "ez dago atxiloketa agintzen duen auto judizialik”, eta "Poliziak berak" baieztatu die berea dela atxilotzeko erabakia.
2020/07/22 - 16:34
Eibarko ertzain-etxean eman dute gaua Verter Recycling enpresako arduradunek
Enpresak atxiloketa horiek legez kanpokoak direla salatu du, arduradunek uneoro lankidetza eskaini baitute. Zaldibar Argitu plataformak, bestalde, erantzukizun politikoak eskatu ditu.
2020/07/22 - 14:30
Oposizioak azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari Zaldibarko egoera dela eta
Datorren Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzordea sortzeko aukera jarri dute mahai gainean.
2020/07/22 - 13:03
Zaldibar Argituk zabortegiko arduradunen "beharrezko" atxiloketa txalotu du
Epaitegiek erantzukizun "pribatuen" garbiketan aurrera egitea babestu du, baina erantzukizun politikoei dagokienez "urratsik ez" dela eman deitoratu du.
2020/07/22 - 10:37
Arantxa Tapia: "Zaldibarko luiziagatik erantzukizunak argitzeko lan egingo dugu"
Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko asmoz epaitegiek eskatzen dieten informazio guztia emango dutela esan du Ekonomiaren Garapenerako jarduneko sailburuak.
2020/07/21 - 22:02
Zaldibarko zabortegiko jabea eta beste bi arduradun atxilotu dituzte
Jose Ignacio Barinaga Egia Verter Recycling enpresako jabea, Arrate Bilbao Barinaga administratzailea eta Juan Etxebarria zuzendari teknikoa atxilotu ditu Ertzaintzak.
2020/07/17 - 12:03
Sute batek kalteak eragin ditu Atxondoko enpresa baten teilatuan
Dirudienez, sutea Atxondoko Artia industrialdeko enpresa bateko labe batean sortu da.
2020/07/06 - 22:28
Mosaikoa egin dute Zaldibarko luiziaren 151 egunak gogoratzeko
Ekintza honen bitartez, “Zaldibar Argitu” plataformak salatu nahi izan du 5 hilabete igarota Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren gorpuek agertu gabe segitzen dutela eta inork ez duela dimititu.
2020/07/06 - 21:43
Zaldibarko zabortegiko bilaketa lanak, airetik ikusita
Bost hilabete bete dira gaur Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. 5 hilabete, bi langile lurperatuta geratu zirenetik. I-Ingeniaren irudiak.
2020/07/06 - 17:52
Zaldibarko erraustegiko luizitik 5 hilabete igaro dira
5-6 metro behera egin behar dute baskula inguruan, baina noiznahi aurki lezakete zantzuren bat.
2020/07/06 - 15:51
151 zenbakia duen mosaiko batek gogoratuko ditu Alberto eta Joaquin gaur Zaldibarren
Zenbaki hori osatzeko erabiliko duten "mosaikoa" herriko udaletxe plazan egingo dute, 19:00etan.
2020/07/05 - 12:48
AP-8 autobideko lau erreiak zabaldu dituzte berriro Zaldibarren
Lau erreiak 06:00etatik daude zabalik. Otsailaren 7tik zirkulazioa bypass batek bideratu du. Sololuze eta Beltran langileek desagerturik jarraitzen dute.
2020/07/05 - 00:48
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute Eibarren ''erantzukizunak'' eskatzeko
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek protesta babestu dute. Martxa 17:00ak aldera abiatu da Untzaga plazatik, "Erantzukizunak nahi ditugu" lelopean.
2020/07/04 - 20:37
Zabortegiaren luiziagatik "erantzukizunak" eskatu ditu martxa batek Eibarren
Hondakindegian luizia gertatu zela bost hilabete beteko dira igande honetan. Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginen gorpuak ez dituzte oraindik aurkitu.
2020/07/01 - 20:45
Zabortegia handitzeko erabakia "maila moral baxukoa" dela uste du Zaldibar Argituk
Zaldibarko zabortegiko 1. biltegia handitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak; 804.000 metro kubikokp hondakinak jasotzeko ahalmena izango du.
2020/06/30 - 15:03
AP-8 autobideko Donostiarako erreiak berriro ireki dituzte Zaldibar parean
Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko luizia izan zenetik Donostiarako bi erreiak itxita egon dira.
2020/06/30 - 14:34
Zaldibarko biltegia handitzeak 804.000 m3 hondakin jasotzeko aukera emango du
Segurtasun-biltegia handitzeak lurperatutako bi langileen bilaketarekin jarraitzea eta lurra egonkortzea ziurtatuko du.
2020/06/30 - 10:36
AP-8 autobideko Donostiarako erreiak berriro ireki dituzte Zaldibar parean
Otsailaren 6an Zaldibarko zabortegiko luizia izan zenean AP-8 autobidean eta N-634 errepidean izandako kalteak konpontzen ari dira. Uztailaren 7an irekiko dituzte beste erreiak.