AP-8 autobideko lau erreiak zabaldu dituzte berriro Zaldibarren
AP-8 autobideko erreiak zabaldu dituzte berriro goizalde honetan, 6:00etan, Zaldibarren (Bizkaia). Otsaila hasieratik bypass bat izan da zonaldean. Zabortegiko luiziak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak harrapatu zituen. Erreskate taldeek beharginen gorpuak ez dituzte oraindik topatu.
Otsailaren 7tik 75. kilometroaren (Gipuzkoako muga) eta 77. kilometroaren (Ermuko irteera) artean zirkulazioa bypass batek bideratu du. Errei bakarra zabalik izan da noranzko bakoitzean, Bilboko noranzkoaren errepidean, hain zuzen ere.
Gipuzkoako noranzkoan bi erreiak iragan astean ireki zituzten, eta azken egunetan Bilboko noranzkoaren bi erreiak berriro zabaltzeko lanak bukatu dituzte.
Luiziak eragindako kalteak konpontzeko, Gipuzkoako noranzkoan hormigoizko areka berria egin dute; 63 metro argiztatzeko konexio elektrikoa eta kanalizazioa berriz jarri dituzte, baita farola bat, kutxatilak eta zimendatzea ere; hesi metalikoaren 224 metro konpondu dituzte; 360 metrotan, bi erreitan eta bazterbideetan errodadura geruza fresatu dute; eta, azkenik, errepideko markak margotu dituzte.
Hormigoizko hesia
Bilboko noranzkoan (luiziak kalte txikiagoa egin zuen), erdibitzaileko hormigoizko hesia berriro jarri dute bypasseko lotura tartean, baita luiziak birrindutako tartean ere.
Autobidean “pertsona erabiltzaileen eta azpiegitura beraren segurtasuna” bermaturik egongo dela azaldu dute arduradunek, ibarrari eusteko altxatu dituzten hiru hesiei esker.
Hesi horietako bi, dikea eta luiziak eragozteko sare dinamikoaren eraikuntza martxoan aurrera eraman zuen Aldundiak, eta Eusko Jaurlaritza ibarreko alderik garaienean zabortegiari eusteko harresi berri bat eraikitzen ari da.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon