Durango
2023/03/31 - 11:10
1937ko bonbardaketen ostean, hodi komunetan lurperatutako 80 biktima baina gehiago omendu dituzte Durangon
Orain arte, 80 biktima identifikatzea lortu dute. Biktima horien izenak Durangoko hilerrian haien omenez prestatu duten espazio batean jarri den plaka batean sartu dituzte.
2023/03/27 - 16:21
Hiru langile zauritu dira Durangon, aldamio batetik erorita
Arandoñotorre kaleko obra batean gertatu da istripua, 12:00ak aldera. Langileetako bi, 26 eta 48 urtekoak, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta larrienak, 44 urtekoak, Gurutzetako ospitalera.
2023/02/06 - 22:01
''Betiko gaua'' film laburrarekin, zuzendari lanetan debuta egin du Eneko Sagardoy durangarrak
Lau eskutara idatzi du gidoia, Nerea Ibarzabal bertsolariarekin batera. Filmazioa atzo bertan bukatu zuten, eta aurki hasiko dira 15 minutuko iraupena izango duen pieza muntatzen.
2023/02/06 - 15:09
Eneko Sagardoyk bukatu du "Betiko gaua" laburra filmatzen
Durangar aktore eta idazlearen laneko protagonistak Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira. Aurten estreinatu nahi dute.
2023/02/05 - 10:51
Gizon bat hil da Durangon, trenbidera erorita
03:50 aldera trenbidera erori eta buruan kolpea hartu du. Kolpearen ondorioz hil egin da gizona eta tren zerbitzua etenda egon da 07:00ak arte.
2023/01/23 - 19:45
Patagoniako elur jausitik bizirik atera zen gazteak astebete itxaron beharko du gutxienez etxera itzultzeko
30 urteko igorreztarra onik dago, baina lur jota bere bi lagunen heriotzagatik. Fitz Roy mendia jaisten ari zirela hil ziren, Argentinan.
2023/01/23 - 17:09
Argentinako agintariek Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren heriotza ziurtagiria sinatu dute
Urkullu lehendakariak azaldu duenez, medikuaren heriotza ziurtagiriak sinatuta orain Argentinako Kantzilertzari dagokio izapideak egitea.
2023/01/23 - 15:18
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte Patagonian desagertutako bi mendizaleak
Argentinako agintariek hiltzat eman dituzte ostiralean Patagonian elur jausi baten ondorioz desagertu ziren bi euskal mendizaleak. Hala eman du jakitera Iñigo Urkulllu lehendakariak. Arrisku handiegia tarteko, ez dute abiatu Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren bilaketa lana.
2023/01/23 - 11:34
"100 metro luze eta 8 metro zabal den arraila da eta 15 metroko sakonera du elur geruzaraino"
Pedro Cifuentes alpinista espainiarra Patagonian dago espedizio batean eta horrela deskribatu du Amaia Agirre eta Iker Bilbao lurperatuta gelditu diren Fitz Roy mendiaren arraila.
2023/01/22 - 15:28
Dolu-eguna Durangon eta Urnietan, Amaia Agirre eta Iker Bilbao ez dituztela erreskatatuko jakin ondoren
Azkenik erreskatea bertan behera uztea erabaki zen bart, erreskatatzaileen bizia arriskuan jarriko lukeelako. Bi gorpuek, hortaz, bertan hartuko dute atseden.
2023/01/22 - 09:30
Foro Sozialak martxoan esango du 'agur', "gatazka erabat amaituta ez badago ere"
"Helburu gehienak bete izanaren" harrotasunarekin emango dio amaiera bere ibilbideari, "bizikidetza demokratikoaren oinarriak finkatzen lagundu" duelakoan. Pendiente dituen erronketako bat: "salbuespen-politika guztia desmuntatzea".
2023/01/22 - 00:00
Lehendakariak doluminak agertu dizkie bi mendizaleen familia eta lagunei "euskal gizartearen izenean"
"Bizitza galdu dute hainbeste maite zituzten mendiak igotzen ari zirel. Goian beude", idatzi du sarretan Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak gogoam.
2023/01/21 - 21:38
Amaia Agirre eta Iker Bilbao, eskarmentu handiko bi mendizale galdu ditu Euskal Herriak
Mendizaletasunaren munduko bi erraldoi galdu ditu Euskal Herriak. Amaia Agirre, Urnietako bizilaguna, Euskal Herriko alpinista onentzat dute askok. Iker Bilbao durangarra, bere herrian ez ezik, Arabako suhiltzaile parkeetan ere oroituko dute.
2023/01/21 - 21:22
Amaitutzat eman dute Patagonian elur jausi batek harrapatutako mendizaleen erreskatea
Baldintza latzak dituzte inguruan eta erreskate taldeak ezin du besterik egin; hala erabaki dute arratsaldean egindako batzarrean. Hain zuzen, Carolina Codo Chanteleko Sorospen Batzordeko buruarekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediak. Azaldu digunez, ez da mendizaleak bizirik egoteko aukerarik.
2023/01/21 - 21:17
Zigor Egia: "Egun tristea da euskal mendizaletasunarentzat"
Patagoniako erreskate taldeekin hartu eman zuzenean izan da Euskal Mendizale Federazioa. Amaia eta Iker oso gertukoak ziren, eskarmentu eta etorkizun handiko kirolariak biak ere, eta gaurkoa egun beltza dela azpimarratu du Zigor Egia Euskal Mendizale Federazioako presidenteak.
2023/01/21 - 15:40
Urnietan eta Durangon Patagoniako berrien zain jarraitzen dute
Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren udalerriak dira, Patagonian galdu diren mendizaleenak. Eskarmentu handiko mendizaleak dira biak. Bilbao suhiltzailea da, eta bere lankideek ere gogoan dute.
2023/01/21 - 15:33
Egoera oso arriskutsua da Fitz Royn, eta ez dute erreskaterik baimenduko
Mendizale bat jaitsi da istripua gertatu zen lekutik, eta egiaztatu du baldintzak oso txarrak direla eta ezinezkoa dela erreskate bat egitea.
2023/01/21 - 15:32
Durangoko kartzelan egondako 1.000 emakume errepresaliatu omendu dituzte
Durango Udalak eta memoriaren aldeko elkarteek eta erakunde feministek antolatuta, 1939 eta 1940 urteen bitartean bertan preso egon ziren 1.000 emakumeen aldeko omenaldia egin dute, Nevers ikastetxean, han egon baitzen emakumeen kartzela.
2023/01/21 - 15:30
Foro Sozial Iraunkorrak agur esan du, bake-prozesuaren alde 10 urtez egindako lan kolektiboa aitortuz
ETA desegin eta armak uzteko lan egin zuen Foro Sozialak amaitutzat eman du bere jarduera. Helburu horrekin jaio zen eta, behin bete eta gero, taldea desegitea erabaki zuten. Gaur gauzatu da amaiera hori Durangon.
2023/01/20 - 23:12
Erreskate taldeak Fitz Roy mendira heltzen saiatuko dira hurrengo egunetan, eguraldiak ahalbidetzen badu
Argentinako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, eguraldiaren jarraipena egingo dute, hurrengo orduetan edo egunetan erreskate taldea abian jar daitekeen egiaztatzeko.