EAEko Autonomia Estatutua
2021/04/17 - 19:19
Zer ondorio ditu Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena bere gain hartzeak?
Zaballa, Martutene eta Basauriko kartzelak Euskadiri eskualdatuko zaizkio. Hala ere, Zubietako espetxea eraikitzen dutenean, Jaurlaritzak Martutene itzuliko dio Espainiako Gobernuari.
2021/04/16 - 22:58
Erkoreka: "Euskadiko espetxeak eredu propioarekin kudeatuko ditugu"
Josu Erkoreka lehendakariordeak azpimarratu du kartzelen kudeaketa eskualdatu arren, espetxe-politikak Espainiako Barne Ministerioaren ardura izaten jarraitzen duela.
2021/04/10 - 17:40
Espetxeen kudeaketak 70 milioi euroko gastua izango duela kalkulatu du Jaurlaritzak
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren hitzetan, datorren astea erabakigarria izango da, eskualdatu gabe dauden hainbat eskumenen testuak ixteko.
2021/04/10 - 15:07
EH Bildurentzat premiazkoa da estatus berriari buruzko eztabaida "zintzoari" ekitea
Iriartek azaldu duenez, pandemiak erakutsi du ez dagoela "tresna subirano nahikorik" herritarrak babesteko, eta beharrezkoa da estatu berri bat, baina "ez du balio Gernikako Estatutu-bis batek".
2021/04/05 - 13:47
Iñigo Urkullu: "Estatutua osorik betetzea helburu ukaezina da"
Adierazi duenez, Euskadirentzat "autogobernu gehiago eta hobea" lortzeak "garrantzi bereziko une" bati egin behar dio aurre.
2021/04/04 - 15:26
Ortuzar: "Herriaren indarrak eta autogobernuak pandemia gainditzen lagunduko dute"
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Gernikako Estatutua osatzeko EAJren konpromisoa berritu du Batzar Nazional jeltzalearen aurrean.
2021/03/18 - 11:36
''Espetxe legea Estatuarena izango da, guk horren aplikazioa kudeatuko dugu''
Olatz Garamendi, Gobernantza eta Autogobernu sailburuak, jakitera eman duenez, espetxeen kudeaketaren transferentzia aste gutxitan itxiko da.
2021/03/04 - 21:15
Icetak eta Mendiak aurrera egin dute gutxieneko diru-sarreraren transferentzian
Hala ere, zailtasunak omen daude eskumena berehala eskualdatzeko, Eusko Jaurlaritzak EAEren babes sistema sozialean sartu nahi duelako, ez du kudeaketa soila nahi.
2021/03/03 - 16:25
Apirilean sinatuko dute espetxeen eskumenaren eskualdaketa bi gobernuek
Espetxe politikaren diseinuak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko badu ere, kartzelen kudeaketa Jaurlaritzaren eskumenen artean egongo da.
2021/03/03 - 11:38
Garamendi eta Iceta bilduta daude eskualdatzeke dauden transferentzien gaia jorratzeko
Gainera, Olatz Garamendi eta Miquel Icetaren arteko bileran, administrazioko bitartekotasun tasen murrizketaz ere hitz egingo dute.
2021/03/02 - 19:31
Eskumenak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko asmoa berretsi du Espainiako Gobernuak
Hala ere, Carmen Calvok eta Josu Erkorekak gaur egindako bileran ez da nobedaderik izan espetxeetako eskuduntzari dagokionez. Martxoan transferituko zutela adostu zuten.
2021/02/26 - 11:30
Grande-Marlaska eta Erkoreka espetxeen transferentzia aztertzen ari dira Gasteizen
Fernando Grande-Marlaska eta Josu Erkoreka Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzan daude bilduta, eta espetxeen kudeaketaren eskumena Euskadira transferitzea izango dute hizpide.
2021/02/24 - 12:01
Espetxeen eskumenaren eskualdatzea "nahiko aurreratuta" dutela esan du Garamendik
Hala, "lehenbailehen ixtea" espero du. Dena dela, zehaztu du "kartzeletako arautegiak Espainiako Gobernuaren esku" jarraituko duela.
2021/01/25 - 21:55
Etxeratzeko agindua aurreratzeko "beharra" berretsi dio Urkulluk Sanchezi
Pandemiari aurre egiteko "erkidegoen erabakimena handitzea beharrezkoa" dela helazi dio lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari.
2021/01/13 - 12:41
Olatz Garamendi: "Jaurlaritzak espetxe-legea betearaziko du, gizarteratzea barne"
Sailburuaren esanetan, "espetxeak eta presoen bizitza antolatu ahal izango ditugu, eta gure tratamendu- edo laneratze-politikak eduki, birgizarteratzea errazteko".
2021/01/12 - 15:14
Sanchez eta Urkullu otsailean bilduko dira "gobernantza partekatuan" sakontzeko
Bingen Zupiria Jaurlaritzako eledunak jakinarazi duenez, bi buruzagiak telefonoz mintzatu ziren larunbatean eta orduan adostu zuten hitzordua egitea.
2021/01/08 - 09:55
Mitxel Unzueta, Gernikako Estatutuaren 'aitetako' bat, hil da
88 urterekin zendu da buruzagi jeltzale ohi eta abokatua. Diktadura osteko lehen hauteskundeen ondotik, Bizkaiko senatari izan zen, eta ondoren, legebiltzarkide.
2021/01/05 - 13:48
Gizon bat atxilotu dute Donostian bi adingaberi sexu abusua egiten saiatzeagatik
Erasoa Gipuzkoako hiriburuko erdigunean jazo zen, atzo gauean. Atxilotutakoa, 31 urteko gizonezkoa, gaur eramango dute Donostiako guardiako epaitegira.
2020/12/11 - 14:46
Galdeketak egin ahal izateko "bide legalak" jartzearen alde agertu da Urkullu
Era berean, azpimarratu du Estatutuaren erreforma "kontsentsu anitz" baten bidez burutu behar dela, "zatiketa sozial, instituzional eta politiko oro saihestuta".
2020/11/18 - 11:43
"Hemendik gutxira espetxeen transferentzia lotuta izatea espero dugu"
Olatz Garamendi Gobernantza eta Autogobernu sailburuak adierazi duenez, espetxeen transferentzia lortzeko lanean ari dira.