Etxeratzeko agindua aurreratzeko "beharra" berretsi dio Urkulluk Sanchezi
Pandemiari aurre egiteko "autonomia erkidegoen erabakimena handitzea beharrezkoa" dela helarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, eta "etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratu ahal izatea" eskatu dio.
Gaur arratsaldean egindako bilera batean, "bi gobernuentzat lehentasunezkoak diren gaiak konpontzeko borondate politiko argiarekin", Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du "pandemiaren egoeraren eta datozen hilabeteetako aurreikuspenaren inguruko analisia partekatu" dutela.
Horren harira, erkidegoen erabakitzeko "gaitasuna handitzea" eskatu dio, "pandemiaren aurka modu eraginkorragoan borroka egiteko eta erabakien judizializazioa eragozteko".
Salvador Illa Osasun ministro espainiarrak aurreko astean aurreratu zuen, Lurralde Arteko Kontseiluan, etxeratzeko agindua aurreratzearen kontra dagoela, baina lehendakariak berretsi egin du "etxeratzeko agindua 20:00etara aurreratu ahal izatea beharrezkoa" dela, "Europako beste herrialde batzuetan egin duten moduan".
Gainera, lehendakariak batzarra aprobetxatu du Sanchezi "Euskadi Next" dokumentua emateko, Eusko Jaurlaritza pandemiak eragindako krisiaren aurrean Europako funtsekin egin nahiko lituzkeen inbertsioak zeintzuk diren azaltzeko.
Bestalde, Gernikako Estatua betetzearen inguruan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du gaur "lehenengo konpromiso bat" hartu dutela martxoan "premiazko lehenengo eskumenak" emateko: Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera; espetxeen kudeaketa, errepideetako garraioa, ISSN-ISBNa, eta Kostaren Ordena eta Kudeaketa.
Abenduaren 30ean espetxeen kudeaketa Euskadiri lagatzeko "bultzada garrantzitsua" iragarri zuten bi gobernuek. Eskumenaren transferentzia martxoan gauzatzea espero dute bi Exekutiboek, beste hamaika eskumenekin batera.
Pandemiak eragindako geldialdiren ostean, Sanchezen Gobernuak egutegi eguneratua aurkeztu zuen transferentziak aurrera eramateko. 30 eskuduntza agertzen dira egutegi horretan, baina Gizarte Segurantzako erregimen ekonomikoaren kudeaketa ez dago horien artean.
"Akordioak eta adostasunak dira nagusi"
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak batzarraren ostean azpimarratu duenez, "akordioak eta adostasunak dira nagusi", eta desadostasunak "instituzioen arteko errespetutik" jorratzen dira.
Idoia Mendiak txalotu egin du batzarraren giroa, "beharrezkoa" delako arduradun publiko guztientzat.
Buruzagi sozialista eta Jaurlaritzako agintariak esan du autogobernua osatzeko eta eskumenak emateko egindako pausoak "albiste ona" direla PSE-EErentzat. "Ez da kasualitatea aurrerapausoak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan daudenean gertatzea", aipatu du.
Bestalde, PSE-EEren Batzorde Exekutiboak gaur arratsaldeko bileraren ostean azpimarratu du covid-19aren pandemiak gobernukidetasunaren eta erakundeen elkarlanaren aldeko konpromiso "irmoa" eskatzen duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagun, senide eta ordezkari politiko hurbildu dira Garaikoetxearen hil-kaperara, azken agurra ematera
Bihar goizean, Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera, 1980tik 1985era Carlos Garaikoetxea lehendakariaren egoitza ofiziala izan zen jauregian, eta arratsaldean, Iruñeko San Frantzisko parrokian, hileta-elizkizuna egingo da.
Garaikoetxea, azken agerraldian: "Euskal gizarteak etorkizuneko erronkak gaindituko ditu, elkartuta eta aniztasuna errespetatuz"
Carlos Garaikoetxeari 2025eko ekainean egindako omenaldian, besteak beste, haren garaiko hiru sailburu izan ziren, eta lorpenen artean bidegorriak, euskara batua eta Ajuria Enea Jauregia erosi izana azpimarratu zituzten.
Pradalesek Garaikoetxeak utzitako ondarea goraipatu du, gizartean eta politikan, "erreferente politikoa eta autogobernuaren arkitektoa" izan baitzen
Adierazpen instituzionalean, Gernikako Estatutua garatu eta euskal erakundeak sendotzeko egindako ekarpena nabarmendu du lehendakariak.
Borja Semper, politikara itzuli berri: "Ez dut zirku eta irain kontuetan parte hartuko"
Kultura eta Kirol idazkariorde eta PPren Espainiako bozeramailea politikara itzuli da, pankreako minbiziagatik hamar hilabetez erretiratuta egon ostean.
Lehendakariaren adierazpen instituzionala Garaikoetxearen heriotzaren ondoren
Imanol Pradalesek adierazpen instituzionala egingo du 11:30ean, atzo Carlos Garaikoetxea lehendakaria hil eta gero.
Albiste izango dira: Carlos Garaikoetxeari agurra, Tubos Reunidosen hartzekodunen konkurtsoa eta Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Garaikoetxearen lagun eta kolaboratzaileek goraipatu egin dituzte haren gizatasuna eta ausardia
Ondare handia utzi du Garaikoetxeak, eta bere gertuko lagun eta kolaboratzaileek askotariko mezuak zabaldu dituzte haren lana goraipatzeko. Esaterako, Pedro Luis Uriartek, harekin Ekonomia sailburu izan zenak, azpimarratu du zulo beltzean zegoen herria berpizteko ausardia izan zuela, eta “oso eskertuta” egon beharko genukeela.
Eusko Jaurlaritzak hiru dolu-egun ezarri ditu
Dolu-aldia astelehen honetan hasi da eta asteazkenean amaituko da. Gorpua bihar, asteartea, Iruñeko beilatoki batean egongo da, eta asteazkenean Ajuria Enean jarriko dute hil-kapera.
Garaikoetxea "garai zailetan ezina ekinez lortu" zuen liderra izan zela nabarmendu du Pradalesek
Mezu batean, lehendakariak eskerrak eman dizkio herriari onena emateagatik: "Eskerrik asko maite zenuen herriaren eta askatasunaren alde onena emateagatik. Ez dizugu hutsik egingo".
Euskal politikariek eta gizarteak Carlos Garaikoetxeari esker ona adierazi diote
Frankismoaren ondorengo lehen lehendakaria euskal gizarteak maite eta miretsi zuen pertsona izan zen. Sareak esker on eta omenaldi mezuz bete dira albistea zabaldu bezain pronto.