Ebola
2014/08/12 - 12:35
Miguel Pajares elizgizona hil da, ebolak jota
Ebolak hildako lehen europarra da. Karlos III.a Ospitalean hil da, gaixotasunak jota, Afrikan misiolari lanak egiten zituen 75 urteko erlijiosoa.
2014/08/11 - 16:21
Miguel Pajares, sendagai esperimentalaren erantzunaren zain
Pajares misiolariari asteburuan ebolaren aurkako sendagai esperimentala ematen hasi dira, baina medikuek oraindik ez dute jakinarazi zer nolako bilakaera izaten ari diren.
2014/08/11 - 14:42
Boli Kostak ebola duten herrialdeetako hegaldiak debekatu ditu
Bestalde, George Combey Ghanako elizgizona, Miguel Pajares apaizaren kidea, hil da bart ELWA Ospitalean, Monrovian (Liberia), birusak jota.
2014/08/10 - 15:36
Ebola birusa borrokatzeko botika esperimental berria Madrilen da
Madrilgo Carlos III ospitalera iritsi da. Migel Pajares misiolariari emango diote, bere bizitza salbatzeko ahaleginean.
2014/08/10 - 13:08
Atzerritik ekarritako sendagaia hartuko du Pajaresek, ebolaren aurka
AEBn bi gaixok hartu dute dagoeneko, historian lehenengoz; Osasun Ministerioak onartu du Pajaresek sendagaia hartzea, haren medikuak eskatuta.
2014/08/09 - 14:59
Pascaline moja, Pajaresen lankidea, hil da ebolak jota Liberian
Bestalde, Nigeriatik Madrilera heldu diren bidaiariek arazorik gabe igaro dute Osasun Ministerioak egindako kontrola. Pajares eta Bonoha Bohe egonkor daude.
2014/08/08 - 11:49
Nazioarteko larrialdi egoera ezarri du Munduko Osasun Erakundeak
Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko larrialdi egoera ezarri du, Mendebaldeko Afrika astintzen ari den ebola izurritearen aurrean, eta hainbat neurri gomendatu ditu.
2014/08/07 - 12:25
Miguel Pajares Madrilgo Carlos III.a ospitalean dago jada
Isolamendu biologikoa bermatzen duten bi anbulantzitan eraman dituzte Torrejon de Ardozeko aireportutik Madrilgo Carlos III. ospitalera.
2014/08/07 - 10:44
Ebola duen elizgizon espainiarra 'egonkor' dago, Madrilen jada
Hegazkin militar batek Liberiatik atera du, eta orain Carlos III.a Ospitalean bakartuta dago. Bestalde, Juliana Bohi mojak ez du ebola, egindako azterketen arabera. Hala ere, bakarturik jarraituko du.
2014/08/07 - 09:42
Ebolak 900 pertsona baino gehiago hil ditu Afrikan, bost hilabetean
Bihar, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) "nazioarteko larrialdi egoera" deitu edo ez iragarriko du.
2014/08/06 - 16:30
Miguel Pajares misiolaria goizaldean iritsiko da Madrilera
Litekeena da La Paz ospitalera eramatea. Izan ere, erreferente da gaixotasun infekziosoetan. Osasun Ministeriotik lasaitasun mezua bidali dute, kutsatzeko probabilitatea oso txikia dela esanez.
2014/08/05 - 00:50
Ebolak 887 lagun hil ditu Mendebaldeko Afrikan
Gaixotasunak 1.603 pertsona kutsatu ditu dagoeneko, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera. Bestalde, bi espainiar bakartu dituzte Monroviako (Liberia) San Jose ospitalean.
2014/07/31 - 19:51
729 pertsona hil dira ebolagatik Afrikan
Mendebaldeko Afrika osoan eragiten duen ebolaren agerraldiak dagoeneko 1.323 pertsona kutsatu ditu, eta, horietatik, 729 hil egin dira, Munduko Osasun Erakundeak egindako azken zenbaketaren arabera.