Ebola
2014/10/07 - 10:34
Ekaitz politiko eta soziala sortu du Madrilgo ebola kasuak
Atzo Ana Mato osasun ministroak prentsaurrekoa eman zuen, baina ez zuen gehiegi argitu. Erizainen erakunde batek salatu duenez ebolaz kutsatutakoak artatzeko erabili dituzten jantziak ez dira egokiak.
2014/10/07 - 10:14
Erizaina oporretan joaten utzi zuten, ebola sintomak bazituen ere
Emakumezkoak hainbatetan eskatu behar izan zuen ebola proba egitea, baina osasun zerbitzuek ukatu egin zioten. Seigarren egunean onartu dute erizaina bakartzea.
2014/10/06 - 21:26
Espainiako erizain bat, Europan ebolaz kutsatu den lehen pertsona
Gaixoak Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu zuen Madrilgo Carlos III ospitalean. La Paz ospitaleko beste erizain bat aztertzen ari dira orain. Ebolaren proba egin diote eta emaitzen zain daude.
2014/10/03 - 11:15
NBCko kazetari bat ebolaz kutxatu da Liberian
Ebolari buruzko informazioa lantzen ari zen kameralaria Monrovian. Asteazkenean, ondoezik zegoela eta, Mugarik Gabeko Medikuen zentro batera joan zen eta han atzeman zioten gaixotasuna.
2014/09/25 - 20:19
Manuel Garcia Viejo erlijiosoa hil da, ebolak jota
Carlos III ospitalean zegoen, astelehenetik
2014/09/22 - 12:18
Ebola sintomekin Menorcan ospitaleratutako emakumea ebakuatu dute
Emakumeak (27 urte) Kedougoun -Senegaleko eskualdea, hegoaldean Ginearekin muga duena- lan egin du sei hilabetez, boluntario gisa. Orain Mallorcan dago, gaixotasuna antzemateko probak egiten.
2014/09/22 - 09:14
Ebola duen espainiarrari ezingo diote sendagai esperimentala eman
Zmapp sendagaia agortuta dago, eta, beraz, beste tratamendu bat eman beharko diote Manuel Garcia Viejori.
2014/09/22 - 01:15
Ebolaren kontrako protokoloa aktibatu dute Menorcan
Duela gutxi Afrikatik itzuli den 27 urteko emakume espainiar bat ebolaz kutsatuta egon daitekeela eta, badaezpadako neurriak hartu dituzte.
2014/09/16 - 22:46
AEBek 3.000 soldadu Afrikara bidaliko dituzte ebolari aurre egiteko
Munduko Osasun Erakundeak alarma guztiak piztu ditu: garai modernoan inoiz izandako mehatxu larriena dela esan dute.
2014/09/14 - 21:04
Donostia Ospitalean dagoen gaixoak ez dauka ebola
Osasun Sailak jakitera eman duenez, malaria gaitza du eta dagoeneko tratamendua jarri diote.
2014/09/14 - 11:58
Ebolaren kontrako protokoloa martxan jarri dute Donostia Ospitalean
Gasteizen bizi den Nigeriako emakume bat da eria. Orain 15 egun itzuli zen bere jaioterritik, eta sukar handiarekin ospitaleratu dute.
2014/09/12 - 13:29
Ebolak 2.400 pertsona hil ditu jada Afrikako mendebaldean
Ebola agerraldia inoizko "larriena eta konplexuena" dela ohartarazi du Munduko Osasun Erakundeak.
2014/09/11 - 17:33
Iruñean ospitaleratu duten pazienteak ez du ebola, malaria baizik
Nafarroako Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuak ebola proba egin dio eta negatibo eman du. Hala ere, malaria azterketek positibo eman dute. Gaixoa Nigeriatik itzuli berria da.
2014/09/10 - 17:41
Basurtuko gaixoak ez du ebola
Mediku azterketek erakutsi dute ebola zuelakoan ospitaleratutako gizonak ez duela gaixotasun kutsakor hori.
2014/09/06 - 12:27
MOEak azarorako espero du izatea ebolaren aurkako bi txerto
Sierra Leonak lau eguneko "itxiera" ezarriko du irailaren 18an hasita, gaixotasunaren hedatzea ekiditeko
2014/08/31 - 18:39
Ebolak 120 mediku eta erizain baino gehiago hil ditu Afrikan
Afrikako mendebaldean, baliabideak oso mugatuak dauden lurraldeetan, osasun langileak babesteko dagoen material gabeziagatik gertatzen dira kutsapen gehienak, NBEren arabera.
2014/08/29 - 17:33
Herrialdeko lehen ebola kasua baieztatu du Senegalek
21 urteko unibertsitateko ikasle ginearra da gaixoa, eta hemorragia zantzuekin ospitaleratu dute Dakarren.
2014/08/28 - 16:39
Ebola brotea kontrolpean hartzeko 9 hilabete beharko dira
Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi duenez, birusa kontrolpean hartzeko sei edo bederatzi hilabete beharko dira. Datozen hilabeteotan 20.000 gaixo egon litezke.
2014/08/28 - 14:26
Ebolak 20.000 pertsonengan eragina izan dezakeela uste du OMEk
Dagoeneko 1.552 hildako utzi ditu gaixotasunak Mendebaldeko Afrikan. Sierra Leonan izan du eragin handiena ebolak, guztira 935 kasu izan baitira eta 380 hildako.
2014/08/28 - 12:10
Bartzelonako gaixoak ez du ebolarik
Gaixoa 38 urteko ginear bat da eta duela 10 egun itzuli zen, hain justu, Gineatik Espainiara. Azterketa egin diote gaur goizaldean, eta ebolarik ez duela baieztatu dute.