Probak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ebola sintomekin Menorcan ospitaleratutako emakumea ebakuatu dute

Emakumeak (27 urte) Kedougoun -Senegaleko eskualdea, hegoaldean Ginearekin muga duena- lan egin du sei hilabetez, boluntario gisa. Orain Mallorcan dago, gaixotasuna antzemateko probak egiten.
Menorcako Ospitalean ingresatu zuten emakumea. Irudia: EFE
Menorcako Ospitalean ingresatu zuten emakumea. Irudia: EFE

Ebola sintomak zituen 27 urteko emakume espainiarra Palmako Son Espases Ospitalera eraman dute Menorcatik mediku batek lagunduta, hegazkinez, ospitaleko zenbait iturrik Eferi jakinarazi diotenez.

Menorcako Mateu Orfila Ospitaleak protokoloa martxan jarri zuen atzo, igandea, emakumea (boluntario izan da Afrikan sei hilabetez) bere kabuz agertu eta gero.

Azterketa egin zioten eta, ondoren, Larrialdietako eta Barne Medikuntzako zerbitzuek protokoloa abiaraztea eta Balearretako ospitalerik onenera eramatea erabaki zuten.

Gaixoak Kedeougun -Senegal hego-ekialdeko eskualdea, hegoaldean Ginearekin muga duena- sei hilabete izan ostean Menorcara itzuli da orain dela denbora gutxi.

Emakumea Mateu Orfila Ospitaleko gela batean isolatu zuten, eta goizaldean hegazkinez, mediku baten laguntzarekin, Palmako Son Espases Ospitalera eraman dute.

Son Espasesen egin beharreko probak egingo dizkiote eta, dagozkion azterketa eta ikerketa egin eta gero, laginak Madrilgo Karlos III Institutura bidaliko dituzte, ebola ote duen baieztatu dezaten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X