Ebola
2014/10/08 - 22:25
Excalibur, erizainaren txakurra, hil egin dute
Excalibur hiltzearen aurka dauden pertsona talde batek, txakurra eramatera etorri diren anbulantzien sarrera eragotzi nahi izan dute gaur goizean.
2014/10/08 - 22:15
Teresa Romero erizaina aurpegia eskularruekin ukituta kutsatu zen
Erizainak berak azaldu duenez, Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu eta gero, antza denez, eskularruekin bere aurpegia "halabeharrez" ukitu zuen.
2014/10/08 - 20:02
Ebolaz kutsatutako lehen pazientea hil da AEBetan
Thomas Eric Duncan Liberian kutsatu zen ebolaz, baina gaitzak AEBetan zela egin zuen agerraldia. Azken egunetan egoera oso larrian izan da.
2014/10/08 - 19:53
Erizaina aurpegia eskularruekin ukituta kutsatu zela ematen du
Teresa Romero erizainak azaldu duenez, Manuel Garcia Viejo misiolaria artatu eta gero, antza denez, eskularruekin bere aurpegia "halabeharrez" ukitu zuen.
2014/10/08 - 16:22
Lasaitasun mezuak zabaldu dituzte Rajoyk eta Matok
Ana Mato ministroak eta Rajoy presidenteak ebolaren inguruan hitz egin dute gaur. Rajoyk esan du munduko osasun sistemarik onenetarikoa duela Espainiak eta profesionalei lanean utzi behar zaiela.
2014/10/08 - 16:17
Hasi dira Teresa Romeroren etxea desinfektatzen
Birusaren arrasto guztiekin bukatzeko lanak hasi dira. Teresa Romeroren etxera osasun taldeak goizean sartu dira pisua erabat desinfektatzeko.
2014/10/08 - 16:12
Sei lagun daude jada erietxean, isolatuta
Erietxeratutako sei horietatik, hiru erizainak dira eta hirurek hartu-emanen bat izan zuten ebolagatik hildako bi apaizekin.
2014/10/08 - 15:03
Darpon: 'Lehentasuna osasun-arduradunen segurtasuna da'
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, Euskadin ebolan kontra martxan jarritako protokoloa egokia da eta lehentasuna 'osasun-arduradunen' segurtasuna da.
2014/10/08 - 12:54
Horrela desinfektatu zuten Garcia Viejo egon zen gela
Ur oxigenatuaren baporea erabili zen Garcia Viejo egon zen gela garbitzeko. Organismo iraunkorrekin bukatzeko modu bakarra da hau.
2014/10/08 - 12:43
Mato: 'Osasun sistema prest dago ebolari aurre egiteko'
Mariano Rajoyren esanetan, "adi" egon beharra dago, baina "lasaitasunari eutsi" behar zaio.
2014/10/08 - 12:22
Rajoy: ''Erne egon behar dugu, baina lasaitasuna manteduz'
Mariajo Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak ebolaz kutsatutako erizainaren inguruan adierazi duenez 'erne egon behar dugu, baina lasaitasuna manteduz'.
2014/10/08 - 10:57
Horrela ipintzen eta kentzen da ebolaren kontrako babes jantzia
Birusak kutsatutako gaixoak artatzeko aldean eraman behar den ekipamendua zelan jantzi eta erantzi behar den azaldu du Osakidetzak bideo baten bidez.
2014/10/08 - 10:38
Babes ekipamendua jantzi eta eranzteko, Osakidetzaren gomendioak
Osakidetzak eskegi duen bideoan ebola izan dezakeen gaixo baten aurrean babeserako ekipamendua nola jantzi eta eranzi behar duten erakusten zaie langileei.
2014/10/08 - 10:10
Martxan da Excalibur txakurra sakrifikatzeko prozesua
Txakurra isolatzea baina ez hiltzea eskatzen ari dira internautak. Dagoeneko beharrezkoak ziren 300.000 sinadurak lortu dituzte.
2014/10/07 - 22:34
Estatu Batuetan adi begiratzen diote Espainiako ebola kasuari
Estatu Batuetan ere ebola kasu bat izan dute. Kasu horretan, Liberian kutsatu zen gaixoa, eta gero hegazkinez joan zen Texas estatura.
2014/10/07 - 16:38
Ana Mato ez da erkidegoetako osasun arduradunen bilerara joan
Atzo Ana Matok emandako prentsaurrekoa gogor kritikatu dute oposizioko taldeek. Gaur Osasun ministroak erkidegoetako osasun arduradunak deitu ditu, baina bera ez da joan.
2014/10/07 - 16:33
Non egon da akatsa?
Birritan izan zuen kontaktua erizainak ebolagatik hil zen azken erlijiosoarekin: bata, pardela aldatu zionean, eta bestea, zendu ondoren. Gela garbitzen eta desinfektatzen ere aritu zen.
2014/10/07 - 16:27
Carlos III.a ospitaleko langileak, haserre eta kezkatuta
Erizain laguntzailea nola kutsatu den berehala argitu dadin eskatu dute; eta gaineratu dute administrazioa inprobisatzen baino ez dela ari.
2014/10/07 - 16:23
Ebolaz kutsatutako emakumearen bizitza ez omen dago arriskuan
Atzoz geroztik eskura dauden tratamendu terapeutikoak jartzen ari zaizkio emakumeari; immunizatuta dagoen pertsona baten sueroa, hain zuzen.
2014/10/07 - 15:33
Osasun Ministerioak beste hiru pertsona isolatu ditu
Erizainaren senarrari eta nazioartetik etorri berri den paziente bati ebolaren frogak egingo dizkiete egunotan.