EEE Enplegu Erregulazioko Espedienteak
2021/07/13 - 16:38
Tubacexeko langileak atsekabetuta daude kaleratuak berriro ez onartzeko zuzendaritzak hartutako erabakiarekin
Epaile batek Tubacexeko erregulazio txostenak baliogabeak direla ebatzi ostean gaur bildu dira lehenbizikoz enpresa eta langileak. Badirudi elkar ulertzetik urrun daudela bi aldeak.
2021/07/09 - 13:18
"Zuzendaritzaren jarrera despotikoa" salatu du Petronorreko enpresa-batzordeak
Horretarako, Bizkaiko findegian greba eguna deitu du iganderako, Petronor Bandera estropadan protesta egiteko. "Langile faltagatik beharrezko berrikuskapen industrialak" atzeratzen ari direla ziurtatu du.
2021/07/08 - 14:12
Bingen Zupiria: "Ez nuke esango pandemiaren azken txanpan gaudenik"
Bihartik aurrera, 16 urtetik gorako pertsonek txertoa jartzeko hitzordua eska dezakete. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaineratu duenez, "hitzordua eskatzeko prozedura bat da, baina txertaketak ezarritako ordena jarraituko du".
2021/07/07 - 21:52
Tubacexeko batzordeak langileak "baldintza berdinekin" berriz hartzeko eskatu dio enpresari
145 eguneko grebaren ostean, batzordeak langileen babesa eskertu nahi izan du, eta bilera egiteko eskatu dio zuzendaritzari, "aldagai guztiak argitzeko".
2021/07/01 - 22:06
CaixaBankek eta sindikatuek 6.452 langilerentzako EEE bat adostu dute
Hainbat asteko negoziazioaren ostean, bi aldeek akordio bat sinatu dute, 1534 bulegoren itxiera eta 708 langile enpresa filialetan birkokatzea ekarriko duena.
2021/07/01 - 18:40
Mercedes Vitoriaren zuzendaritzak 30 eguneko lan erregulazio espedientea proposatu du
Langileek lanean jarraituko dute datorren astean, Bremeneko fabrikatik autoak egiteko beharrezkoak diren txipak bidali baitizkiote.
2021/06/24 - 16:44
Mercedesek astelehenean ekingo dio lanari, erregulazio espedientea baztertu gabe
Enpresa erabarreko zuzendaritzak jakitera eman du ez duela baztertzen lan erregulazio espedientea ezartzea, horniketa arazoak tarteko.
2021/06/21 - 12:37
''Espero dugu Justiziak 128 kaleratuak lanpostuetara itzultzea''
Tubacexeko langileek elkarretaratzea egin dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, lan-erregulazio espedientearen kontrako epaiketak hasi diren egunean.
2021/06/19 - 16:25
Manifestazio jendetsua Ezkerraldean, krisi ekonomikoarentzat irtenbideak eskatzeko
Sestao, Portugalete eta Santurtzitik igaro da manifestazioa, "Ezkerraldea martxan, por un futuro digno" lelopean.
2021/06/18 - 13:02
Bost enpresatako langileen manifestazioa Bilbon, kaleratzeen aurka
Manifestazioa egiten ari dira Petronor, Tubacex, ITP Aero, Bilboko Argiak eta Novaltiako langileak. Iragarritako kaleraretzeen eta lan prekarizazioaren aurkako protestaldia da.
2021/06/15 - 16:49
Pertsona bat atxilotu eta hainbat zauritu dira Petronorren izandako protestetan
Lantegiaren aurrean egindako protestetan istiluak eta liskarrak izan dira langileen eta Ertzaintzaren artean.
2021/06/04 - 09:49
3.798 langile kaleratzeko asmoa 2.935ra murriztu du BBVAk
Ostiral honetan amaitzen da BBVAk aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea.
2021/06/01 - 20:57
Greba mugagabea Tubacexeko lantegien kalterako dela esan du zuzendaritzak
Enpresak egindako azken proposamena atzera botata, langile-batzordeak greba mugagabeari eustea erabaki du, kaleratzeak salatzeko.
2021/05/28 - 15:44
Kaleratzeen eta "prekarietatearen" aurkako aldarriak Bilboko kaleak hartu ditu
Tubacex, Petronor, UTE Bilboko Argiak, PCB, Novaltia eta H&M enpresetako langileek manifestazioa egin dute Bilbon.
2021/05/27 - 22:29
Aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatu ditu Espainiako Gobernuak
Horrez gain, autonomoei zuzendutako laguntzak luzatu eta kulturako langileak babesteko neurriak onartu dituzte.
2021/05/26 - 20:18
Aldi baterako lan-erregulazioak irailaren 30era arte luzatuko dituzte
Espainiako Gobernua, patronala eta sindikatuak arratsalde honetan bildu dira eta negoziazioa desblokeatzea lortu dute.
2021/05/26 - 17:13
Escrivak dio aldi baterako lan-erregulazioetan salbuespenak oso eskuzabalak direla
Gainera, bihar arratsaldean ezohiko Ministroen Kontseilua egingo dutela iragarri du.
2021/05/20 - 18:22
Tubacexeko batzordeak baztertu egin du zuzendaritzaren proposamena, "xantaia delako”
129 langile kaleratu ostean, gainerako lanpostuak 2024a arte mantentzea proposatu zuen enpresak. Langileak greba mugagabean daude otsailaz geroztik.
2021/05/19 - 10:45
BBVAk 3.331 kaleratze eta % 65eko kalte-ordainak iragarri ditu 52 urtez gorakoentzat
Gainera, 467 langile birkokatzea proposatu die finantza erakundeak sindikatuei.
2021/05/13 - 13:22
Alestis zigortu dute aldi baterako lan erregulazioan sexu-bereizkeria egiteagatik
Gasteizko lantegian, aeronautikako enpresak irizpide bat aplikatu zien lanaldi murriztua zuten emakume langileei, eta ELAk salaketa jarri zuen.