Egipto
2015/10/31 - 17:15
Hegazkina eraitsi duela esan du EIk eta Errusiak gezurtatu egin du
Hala zabaldu du Estatu Islamikoaren Egiptoko Wilayat Sina adarrak, oraindik ere egiaztatzeko dagoen ohar batean. Lehen ikerketen arabera, ez dago hegazkina eraitsia izan den zantzurik.
2015/10/31 - 15:29
224 bidaiari zeramatzan hegazkin errusiar bat erori da Egipton
Goiz da zer gertatu den jakiteko, baina tripulazioak asteak zeramatzan motorretan arazoak zeudela salatzen.
2015/10/31 - 14:07
Biktimen senideak, informazio bila aireportuan
Egiptoko iturri ofizialek jakinarazi dutenez, gutxienez 100 lagun hil dira. Airbus 321 hegazkin errusiar batek 224 lagun zeramatzan, eta Sinaiko penintsulan erori egin da.
2015/10/31 - 10:17
224 hildako, hegazkin errusiar batek Egipton istripua izan ondoren
Estatu Islamikoak bere gain hartu du hegazkina eraistea, baina Errusiak zein Egiptok baztertu egin dute aukera hori.
2015/10/18 - 22:57
Ehunka hautagai eta 90 alderdi, baina hautesle gutxi Egipton
Egiptok lehen hauteskunde eguna izan du igande honetan. Ehunka hautagai eta 90 alderdi izan dira, baina hautesle gutxi, bereziki gazteen artean.
2015/10/18 - 17:22
Egiptok lehen hauteskunde eguna du igande honetan
Hauteskunde nagusiak bi txandatan egingo dituzte: igande honetako eta astelehenekoa. Segurtasun neurri handiak indarrean direla egiten ari dira hauteskundeak.
2015/10/17 - 17:08
Hauteskundeak dituzte Egipton
Anaia Musulmanen alderdiak ez du hauteskundeetan parte hartuko, epaileek talde terroristatzat jo dutelako.
2015/09/14 - 11:09
Egiptoko segurtasun indarrek Mexikoko 12 turista hil dituzte
Poliziak eta Armadak turisten ibilgailuak terroristekin nahastu dituzte. Mexikok ikerketa sakona eskatu du gertatutakoa argitzeko.
2015/08/29 - 14:43
Hiru urteko kartzela-zigorra Al Jazeerako hiru kazetariri, Egipton
Kairoko Auzitegi Penalaren arabera, hiru kazetariek albiste faltsuak igorri dituzte eta ez zuten herrialdean lanbidea jorratzeko lan-baimenik.
2015/08/29 - 13:28
Al Jazeerako hiru kazetariri hiru urteko espetxe zigorra ezarri diete
Legez kanpo utzitako Anai Musulmanen inguruko "informazioa faltsutzea eta baimenik gabeko propaganda zabaltzea" leporatu die akusatuei Egiptoko auzitegi batek.
2015/08/06 - 21:05
Suezko kanal berritu eta handitua inauguratu du Al-Sisik
7 ordu gutxiago beharko dituzte ontziek Itsaso Gorria eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituen kanala zeharkatzeko. Gainera bikoiztu egingo da Suezeko kanalaren orain arteko nabigazio ahalmena.
2015/07/10 - 19:54
Omar Sharif aktore egiptoarra zendu da
‘Jivago doktorea’ eta ‘Lawrence Arabiakoa’ filmetan egindako lanagatik aski ezaguna zen aktorea Kairon hil da, bihotzekoak jota, 83 urte zituela.
2015/07/01 - 12:46
10 lagun hil dira gutxienez Egipton, hainbat erasotan
Sinai penintsulan izan dira erasoak: talde jihadistek eta segurtasun indarrek enfrentamendu gogorrak izan dituzte elkarren artean.
2015/06/16 - 13:48
Biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Mursi presidente ohiari
Egipton erasoak egiteko xedez talde atzerritarrekin kolaboratzea eta espioitza egitea egotzi diote.
2015/06/10 - 22:44
Ekintzan bi erasotzaile hil dira
Suizida batek soinean zeraman lehergailua zartarazi du Karnak tenplutik gertu, Luxorren. Bigarren ekintzaile bat poliziak hil du. Aste beteko epean, bigarren erasoa da gune turistiko batean.
2015/06/06 - 13:52
Hamas talde terroristatzat jo zuen epaia baliogabetu du auzitegi batek
Mugimendu islamista horren aurkako lehen epaiaren arabera, Hamasek "hainbat atentatu egin zituen Egipton". Hamasek Gazako Zerrendan gobernatzen du 2006az geroztik.
2015/05/16 - 13:44
Heriotza zigorra Mursirentzat, 2011ko kartzela-ihesaldiagatik
Egiptoko presidente ohiari behin-behineko zigorra ezarri diote 2011ko iraultzan izandako kartzela-ihesaldiagatik. Hosni Mubarak orduko presidentea erorarazi zuen horrek.
2015/04/21 - 13:44
Egiptori 110 aire-sorgailu salduko dizkio Gamesak
220 megawatteko azpiegitura eolikoa instalatu eta martxan jarri beharko du euskal enpresak.
2015/04/21 - 13:16
20 urteko espetxe zigorra ezarri diote Mohamed Mursiri
Militarrek bota zuten presidenteari 2012ko istiluen ardura egotzi diote (hainbat manifestari hil ziren), Egiptoko telebista kateak iragarri duenez.
2015/04/05 - 20:47
Egiptoko Poliziak Aynad Misr talde terroristaren buruzagia hil du
Poliziaren eta segurtasun indarren aurkako 26 eraso antolatu izana leporatu diote Hamam Mohamed Atiyari. Atentatu gehienak Kairon izan ziren.