Egipto
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Mursi presidente ohiari

Egipton erasoak egiteko xedez talde atzerritarrekin kolaboratzea eta espioitza egitea egotzi diote.
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia. EFE
Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia. EFE

Kairoko Zigor Auzitegiak biziarteko espetxe zigorra ezarri die gaur Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiari eta beste 17 islamistari, Egipton erasoak egiteko xedez talde atzerritarrekin kolaboratzea eta espioitza egitea egotzita.

Auzitegiak, halaber, heriotza zigorra ezarri die Anaia Musulmanen hiru buruzagiri: Jairat al Shater, Mohamed al Beltagui eta Ahmed Abdelati. Guztira, 36 pertsona auzipetu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X