Egipto
2015/03/28 - 11:55
NBEk aterarazi egin ditu Yemengo hiriburuan dituen langileak
Yemengo Kanpo Arazoetarako ministroak adierazi duenez, "litekeena da" Saudi Arabiak gidatutako nazioarteko koalizioko indarrek esku hartzea herrialdean.
2015/02/28 - 15:01
Anaia Musulmanen buruari biziarteko kartzela zigorra berretsi diote
Halaber, Egiptoko auzitegi batek heriotza zigorra berretsi die Anaia Musulmanen beste lau kideri.
2015/02/16 - 22:21
Egiptok Libia bonbardatu du, nazioartearen erantzunaren zain
Hala, Estatu Islamikoaren 64 miliziano hil dituzte, hiru buruzagi tarteko. Libiak kexa agertu du, gerra hegazkinak bere eremuan sartu dituztelako.
2015/02/15 - 23:49
Estatu Islamikoak 21 kristau egiptoar hil ditu
Egiptoko Elizak hilketak baieztatu ditu eta Abdelfata al Sisi Egiptoko presidenteak adierazi du hilketei 'iruditzen zaien moduan' erantzuteko aukera gordetzen dutela.
2015/02/12 - 21:45
Egiptok libre utzi ditu Al Jazeerako bi kazetariak
Erabakia txalo artean hartu dute aretoan zeudenek. Legez kanpo dagoen Anaia musulmanen taldeari laguntza ematea leporatzen diete. Epaiketak hilaren 23an segituko du.
2015/02/09 - 11:06
Egiptoko istiluetan hildakoak jada 30 dira
Zamalek SC futbol taldeko jarraitzaileen eta segurtasun indarren artean atzo Kairon izan ziren istiluetan hildakoak 30 pertsona dira jada.
2015/02/01 - 18:03
Egiptok Peter Greste kazetari australiarra deportatu du
Anaia Musulmanei laguntzea egotzita zigortu zuten, irregulartasunak salatu zituzten epaiketa batean. Bestalde, Mohamed Fahmi kazetaria Kanadara deportatuko dute datozen egunetan.
2015/01/25 - 18:22
16 hildako Egiptoko protestetan, iraultzaren laugarren urteurrenean
Tahrir plaza itxita dago, bigarren egunez jarraian. Bertan, protesta jendetsuak eta kanpalekuak ipini zituzten Mubaraken dimisioa lortzeko.
2014/11/29 - 11:37
Mubarak ez dute 2011ko erreboltetako heriotzengatik zigortuko
2011ko erreboltetan hildako manifestarien heriotzarengatik ez du zigorrik jasoko Egiptoko presidente ohiak.
2014/09/27 - 18:02
Mubaraken kontrako epaiaren irakurketa azarora atzeratu dute
Ebazpena ez da azaroaren 27ra arte jakingo. Orduan jakingo dugu 2011ko erreboltetan hildako manifestarien heriotzagatik zigortzen duten ala ez.
2014/09/06 - 21:54
Mursi epaituko dute Egipton, Qatarri sekretuak jakinaraztea egotzita
Egiptoko fiskal nagusiak Kairoko Zigor Auzitegiaren aurrean agertzera deitu ditu Egiptoko presidente ohia eta beste hamar lagun.
2014/08/19 - 01:24
Palestinarrek eta israeldarrek 24 orduz luzatuko dute su etena
Kairon dauden ordezkariek "negoziazioak osatzeko" adostu dute luzapena, tregoa iraunkorra lortu ahal izateko.
2014/08/15 - 23:20
EB, Gazarako sarbideak berrirekitzeko ahaleginak babesteko prest
Catherine Ashton diplomazia europarraren buruak adierazi duenez, Europar Batasuna Egiptok gatazkan bitartekotza egitearen aldekoa da.
2014/08/10 - 21:19
72 orduko su-eten berria iragarri dute Gazarako
Israeldarrek eta palestinarrek 72 orduko su-eten berria lortu dute, eta astelehen goizaldean jarriko da martxan.
2014/08/07 - 22:27
Hiru eguneko su-etena behin betiko bihurtu nahi dute Gazako biztanleek
Hirugarren tregoa eguna dute gaur Palestinan, eta hautsiko ote den beldur dira; Kairon, bien bitartean, negoziazioetan diraute, baina ez dago erabakirik, eta jarrerak oso kontrajarriak dira.
2014/08/06 - 22:33
Behin betiko su-etena lortzea, Kairoko negoziazioen helburua
Gazan bonbardaketarik gabeko bigarren eguna bizi dute. Egoera, baina, oso larria da: milaka etxe kaltetuta daude, eta gaixotasunak hedatzeko arriskua gero eta handiagoa da.
2014/08/06 - 15:23
Su-etena luzatzeko eskatu die Egiptok palestinarrei eta israeldarrei
Bi aldeetako ordezkariak Kairon daude, tregoa sakonago bat adosten saiatzeko. Gazako Zerrendaren blokeoa bertan behera geratzea eztabaidagai nagusia da.
2014/06/23 - 13:35
Egiptok zazpi urteko zigorra ezarri die Al Jazeerako hiru kazetariri
Abenduan atxilotu zituzten eta, besteak beste, albiste faltsuak zabaltzea, Egipto gerra zibilean dagoen herrialdetzat aurkeztea eta Anai Musulmanekin kolaboratzea egotzi diete.
2014/06/21 - 17:59
Anaia Musulmanen taldeko 183 kideri heriotza zigorra ezarri diete
Anaidiaren buruzagia ere zigortuen artean da. Iaz, Al Adua herrian istiluak eragitea eta indarkeria ekintzak egitea egotzi diete.
2014/05/29 - 10:14
Al Sisik oso garaipen zabala lortu du Egipton
Lehenengo datuen arabera, Armadaren buru ohiak botoen % 95 baino gehiago eskuratu ditu. Abstentzioa altua izan da, nahiz eta bozketa egun batez luzatu.