Egiptok zazpi urteko zigorra ezarri die Al Jazeerako hiru kazetariri
Egiptoko epaitegi batek zazpi urteko kartzela zigorra ezarri die abendutik atxilotuta dauden Al Jazeerako hiru kazetariei.
Besteak beste, "albiste faltsuak zabaltzea", Egipto "gerra zibilean dagoen herrialde" bat bezala aurkeztu eta Anai Musulmanekin kolaboratzea egotzi diete.
Peter Greste berriemaile australiarrak eta Mohamed Fahmy egiptoarra (biana Kanadako pasaportearekin) zazpi urteko espetxe zigorra jaso dute, saioaren bukaeran irakurritako ebazpenaren arabera.
Baher Mohamed egiptoarrak 10 urtekoa jaso du, ordea, zazpi urte bere kideek egindakoa leporatuta eta beste hiru atxilotu zuten unean bala bat zeramalako.
Auzitegiak, halaber, 12 pertsona ihesaldian epaitu ditu -horietatik hiru atzerritarrak- eta 10 urteko kartzelaldia ezarri die.
Horrez gain, hiru ikaslek zazpi urteko zigorra ere jaso dute, eta beste hiru absolbitu dituzte.
Shaaban Said auzi horretan parte hartu duen abokatuetako batek esan duenez, epaiaren kontrako helegitea jarriko dute, eta "gogorra eta krudela" izan dela onartu du.
Mike Greste Peter Gresteren anaiak, era berean, helegitea aurkeztuko dutela baieztatu du, eta ebazpena ezagutu ostean "atsekabetuta" dagoela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute eta, gutxienez, 235 hildako eta 4.300 zauritu utzi dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta nazioarteari laguntza eskatu diote. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Honela jazo dira Venezuelako lurrikarak: bi seismo, minutu bat baino gutxiagoan
Dardara indartsu horiek 280 eraikin ingururi eragin diete, batez ere La Guaira estatuan, eskualde kaltetuena izan baita. Horrez gain, kalte handiak izan dira Caraballedako eta Hondartza Handiko eremuetan. Lurrikara bortitzen ondoren, 30 erreplika izan dira, bereziki La Guaira, Caracas eta Yaracuy estatuak astindu dituztenak.
Euskal jatorriko emakume bat hil da eta beste bi euskal herritar daude desagertuta Venezuelako lurrikaren ostean
Hainbat orduz bila aritu ostean, Alazne Solabarrietaren familiak haren heriotza baieztatu du. Bestalde, Bilboko Venezuelarren Plataformak euskal jatorriko beste emakume baten desagerpenaren berri eman du. Gainera, EITBk jakin ahal izan du ez dagoela 67 urteko bizkaitar jatorriko gizon baten berririk.
Mikel Moreno, Caracasen bizi den euskal herritarra: "Eroritako eraikin, zubi eta zuhaitz asko ikusi ditugu"
Mikel La Guairan zegoen lurrikara hasi denean, eta, Agustin, Caracasen. Mikelek etxera itzultzea erabaki du, hiriburura. Ordubetean egiten den ibilbidea osatzeko, ordea, bost ordu behar izan ditu. Ez du ikusitakoa ahaztuko. Erreplikak behin eta berriz nabaritzen dituzte, eta nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.