EHU

2023/07/25 - 18:34
Medikuntza Graduko 37 plaza gehiago EHUn eta beste hamar gehiago NUPen
Espainiako Gobernuak 2,1 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Euskadira 2023/2024 ikasturtean plaza kopurua handitzeko, eta beste 516.000 euro Nafarroara.

2023/07/18 - 14:16
LABek, Steilasek eta ELAk mobilizazioak iragarri dituzte EHUko irakasleak ordezkatzeko politikaren aurka
Mobilizazioez gain, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek greba deituko dute EHUn irailean, errektoretzaren jarrera "ez negoziatzailea" ikusita.
2023/07/17 - 17:01
Zergatik eta zertarako mantendu bizirik hizkuntza gutxituak gaur egungo mundu globalizatuan?
Askotan aipatzen da globalizazioaren indarrak hizkuntza gutxituentzat dakarren arriskua, baina aukerak ere irekitzen ditu. Ikastaro honetan parte hartzen ari diren ikerlari eta adituei entzunda, argi dago denetako egoerak daudela munduko hizkuntza gutxituen artean.

2023/07/15 - 11:42
Hasi dira Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2021-22-23 Lan Eskaintza Publikoko azterketak
Osasun Sailaren arabera, 11.000 plaza baino gehiago (Osakidetzaren plantillaren herena) egonkortuko dira prozesua amaitutakoan. Helburua behin-behinekotasuna % 8tik beherakoa izatea dela gaineratu dute.

2023/07/06 - 22:23
Iñigo Urrutia: "Epaiak ikaragarrizko segurtasun juridiko falta ekarriko du"
Hemendik aurrera, Auzitegi Konstituzionalak epaiarekin ezarritako jurisprudentziaren arabera, "udalek ezin izango dute hizkuntza ofizialetako bati lehentasuna eman", salatu du EHUko Aldezle eta Zuzenbideko doktoreak.

2023/07/05 - 14:14
Guztira 1.307 ikasle aurkeztu dira unibertsitatera sartzeko azterketaren ezohiko deialdira
Batxilergoko 1.225 ikasle eta Lanbide Heziketako ziklo bat osatu duten 82 ikasle matrikulatu dira gaur hasi den unibertsitatera sartzeko azterketaren ezohiko deialdira. Azterketak EHUk dituen hiru campusetan ari dira egiten.
2023/06/28 - 12:57
"Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta"
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
2023/06/28 - 11:48
Sexu abusuen bi kasutik bat familia ingurunean gertatzen da, gehienak neska edo emakume nerabeei
Indarkeria jasaten duten haur eta nerabeen inguruko ikastaroari hasiera eman diote Donostian, EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak antolatuta.

2023/06/20 - 07:00
Zoriontasunaren gakoak: zerk egiten gaitu zoriontsu?
"Yellow Day" edo urteko egunik zoriontsuena omen da ekainaren 20a. Zerk egiten gaitu zoriontsu? Nola lor dezakegu zoriontsu bizitzea? Itziar Alonsok, EHUko irakasleak ditu erantzunak.

2023/06/15 - 15:20
Ikasleen % 98k gainditu dute Selektibitatea Euskadin
Kalifikazioak ostegun honetatik aurrera kontsulta daitezke Sarbidea aplikazioan. Lehen orduan, ikasleek mezu elektroniko bat jaso dute beren notekin; hala ere, mezu batzuek datu okerrak zituzten “akats informatiko” baten ondorioz. Akatsa zuzendu dute jada.

2023/06/15 - 12:11
EHUko gutxieneko notak gradu ezberdinetarako: Zer neurtzen da?
Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza izan zen iaz ere gutxieneko nota altuena eskatu zuen gradua: 13,200, hain justu. Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradu Bikoitza eta Medikuntzako Gradua ditu atzetik.

2023/06/09 - 16:41
Amaitu dira Euskadin Unibertsitatean sartzeko azterketak
Batxilergoko bigarren ikasturtea egin ondoren ia 13.000 ikaslek egin dituzte gaur goizean azken azterketak.
2023/06/08 - 09:02
Ia 13.000 ikasle unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdiko probak ostiralera arte egin beharko dituzte ikasleek, eta apartekoak, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

2023/06/07 - 16:39
EAEn gaur ekin diete ia 13.000 ikaslek hiru egunez luzatuko diren unibertsitatera sartzeko probei
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia asteazkenetik ostiralera egin beharko dute ikasleek, eta apartekoa, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.

2023/06/07 - 11:13
12.900 ikaslek egingo diete aurre gaurtik unibertsitatera sartzeko probei Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia gaur hasi eta aste honetako ostirala bitartean egingo da, eta ezohikoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra bitartean.

2023/06/07 - 09:25
EHUko ikerlari talde batek 10.000 aldiz birkarga daitekeen bateria konpostagarria sortzea lortu du
Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikerketaren egileetako batek azaldu digunez, litiozko baterien ordezkoak izan litezke etorkizunean, material merke eta jasangariak erabiltzen baitituzte.

2023/05/31 - 14:13
12.895 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa EHUn
Gainera, aurreko ikasturteetako 506 ikasle irakasgai batzuetara aurkeztuko dira, nota igotzeko.

2023/05/30 - 13:26
Jaurlaritzak 2.246 milioi euro bideratuko ditu Unibertsitate Sistema 2026ra arte antolatzeko, % 14,5 gehiago
Astearteko Gobernu Kontseiluak 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du, helburuak zehazteko eta unibertsitate politika koordinatzeko. Aipaturiko dokumentuari etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaio ondorengo lau urteetan, 168 adierazleren bidez.
2023/05/30 - 09:49
Albiste izango dira: Posta bidez bozkatzeko epea, Gasteizko hilketa matxista eta Unibertsitateen Plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/05/26 - 16:06
Itziar Garate (Zientzia Planetarioen Taldea): ''Lehen aldia da euskara eguzki sistematik irteten dena''
Izar bati eta haren exoplanetari izenak jartzeko EHUko Zientzia Planetarioen taldeak egindako proposamena onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak. Aurrerantzean, Gliese 486 izarra "Gar" eta bere inguruko Gliese 486b exoplaneta "Su" izango dira.