Unibertsitaterako sarbidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unibertsitatera sartzeko batez besteko nota 7,10ekoa izan zen EAEn eta 7,24koa Nafarroan, iaz

Ohiko deialdira aurkeztu ziren ikasleen artetik % 7,3k lortu zuten "bikain" bat Nafarroan eta % 4,5ek, berriz, EAEn.
Ikasleak, azterketa baten atarian
Ikasleak, azterketa baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasleek batez beste 7,10eko nota lortu zuten, iaz, unibertsitatera sartzeko proban, eta 7,24koa, Nafarroakoek. Estatuko gainerako lurraldeen zerrendan Nafarroa hirugarrena da eta EAE, berriz, zazpigarrena.

Aurtengo hautaprobak hasteko bi aste falta direnean, Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak iazko batez besteko notak argitaratu ditu. Batez besteko notarik altuena Kantabriako ikasleek lortu dute (7,4) eta baxuena, ostera, Balear uharteetakoek (6,3).

Batez beste, emakumeek gizonek baino kalifikazio altuagoa lortu zuten: 7,55 eta 7,29, hurrenez hurren.

Iaz Espainiako Estatuan unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu ziren ikasleetatik % 90,4k gainditu egin zuten.

Bestalde, proba gainditu zuten ikasleen artetik % 7,3k lortu zuten "bikain" bat Nafarroan eta % 4,5ek, berriz, EAEn.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X