EHU

2023/05/24 - 10:11
Albiste izango dira: Hondamendi eremua Nafarroan, EHUko udako ikastaroak eta Euskal Eskola Publikoaren jaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/19 - 14:16
Zer arrisku ditu moztutako frutak gure osasunerako?
Uda iristear da, eta dagoeneko baditugu supermerkatu eta fruta-dendetan sandiak, meloiak, papaiak eta ananak. Segurua al da moztutako fruta horiek erostea? eitb.eus-ek adituekin hitz egin du gaia argitzeko.

2023/04/28 - 11:46
Javier Aizpurua fisikariak irabazi du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria
Fisikari donostiarra Fisika Zientzietan lizentziatua eta doktorea da, eta nazioarte mailako zenbait ikerketa zentrotan ibili da lanean. 2004an, Donostiara itzuli zen, eta geroztik dabil bertan.

2023/04/27 - 14:52
EHUk Patxi Goenagaren gramatika sareratu du
EAEko unibertsitate publikoaren webgunean erabilgarri dago euskaltzain osoaren ikerlana. Hizkuntza deskribatzeaz gainera, gogoeta teorikoak egiten ditu Goenagak han-hemenka.

2023/04/27 - 13:04
Tenperatura altuagoetara egokitzen ari gara?
Planetako tenperaturek gora egiten duten bitartean, gure gorputzak egoera horretara egokitzeko duen gaitasunak ere gora egiten du. Zergatik eta nola gertatzen den aztertzeak beroarekin bizitzeko gai izango garen argitzen lagunduko digu.
2023/04/24 - 20:47
"Periodismo y ciudadanía. El reto de la confianza" izeneko jardunaldia, apirilaren 26an, Bilbon
Caixabankek Bilboko Astarloa kaleko 7. zenbakian duen egoitzan izango da ekitaldia, 18:30ean. Besteak beste, Dani Alvarez kazetariak parte hartuko du solas-mahaian.

2023/04/19 - 14:25
EAEko hiru herritarretik bik uste dute biztanleriak ez duela sistema politikoan eragiteko aukerarik
Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin egindako inkesta batean arabera, herritarren % 90entzat demokrazia da lehenetsitako erregimen politikoa, baina balorazioa nabarmen jaisten da funtzionamenduaz galdetuta.

2023/04/18 - 15:48
EHUk 38 plaza gehiago eskainiko ditu Medikuntzan datorren ikasturtean
Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du 368 plazara arte zabaltzea eskaintza. Duela zortzi urte 250 plaza eskaintzen zituen EHUk, eta datorren ikasturterako 330 plaza eskaintzea aurreikusi arren, 368 izango dira azkenean.
2023/04/18 - 13:18
Inoiz hautemandako galaxia nano urrunena aurkitu dute
Eratu zen lehenetariko galaxia bat aurkitu du EHUren lankidetza duen ikerketa talde batek. Ondorioz, litekeena da argitasun gutxiko galaxia nanoak ohikoak izatea unibertso goiztiarrean sortutako lehen galaxietan.
2023/04/17 - 14:52
Ibarren abokatuak uste du Gorteak ulertzen duela "akatsak" egon direla, eta epaiketa berria egitea espero du
EHUn eskainitako prentsaurrekoan, Joe Nascimento "itxaropentsu" agertu da otsailaren 28ko ahozko ikustaldiaren ostean. Ibarri ezarritako biziarteko kartzela zigorra atzera botatzeko eskatu zuen bertan abokatuak.
2023/04/03 - 11:51
Azukrea vs edulkoratzaileak: zeinen aldeko hautua egin?
% 0 azukre duten produktuak asko ugaritu dira supermerkatuetan. Azukrearen ordez, edulkoratzaileak gehitzen dizkiete fabriketan: maltitola, sorbitola, xilitola, eritritola... Hobea al da horiek hartzea? Seguruak al dira edulkoratzaileak?

2023/04/03 - 11:45
% 0 azukredun produktuek argaltzen lagunduko digute?
CiberOBNko ikertzailea eta EHUko irakaslea den Itziar Eseberrik gai hau kontu handiarekin hartu behar dela dio. Produktu hauek ez dute azukrerik, hori hala da, baina nutrizionalki ez direla batere interesgarriak oroitarazten du.

2023/04/03 - 11:29
Segurua al da eritritol edulkoratzailea?
Sare sozialetan modan jarri da edulkoratzaile hau eta errezeta ugaritan derrigorrezko osagai gisa jartzen dute. Baina hainbat gaitzen oinarrian dagoela ere esan da. Segurua al da? Itziar Eseberri irakasleak argitu ditu.

2023/04/03 - 11:19
Azukredun produktuak ala % 0 azukre dutenak: zein produktu da hobea?
Gero eta ugariagoak dira % 0 azukre duten produktuak supermerkatuetan, alegia, edulkoratzaileak dituztenak. Baina hobeak al dira? Seguruak al dira edulkoratzaileak?
2023/04/02 - 22:38
Hiru metro luzeko balea bat hilik azaldu da Zurriolako hondartzan
Ia hiru metro luzeko balea bat hilik agertu da Donostian, Kursaaletik gertu. Handik gutxira erretiratu egin dute animaliaren gorpua, eta datozen orduetan Euskal Herriko Unibertsitateak Plentzian duen egoitzara bidaliko dute, bertan aztertu dezaten.

2023/03/30 - 22:48
Adimen artifizialeko adituek arlo horren garapena sei hilabetez etetea eskatu dute
Adimen artifizialeko adituek arlo horren garapena sei hilabetez etetea eskatu dute, berehalako legedia ezinbestekoa dela azpimarratuz. Teknologia oso azkar garatzen ari dela ohartarazten dute, eta gizateriarentzat mehatxu bilakatzen ari dela.

2023/03/29 - 22:41
Agirre Lehendakaria Centerrek X. urteurrena ospatu du
Hainbat ordezkari instituzional eta politiko eta kulturaren eta kirolaren aurpegi ezagun izan dira ekitaldian.

2023/03/25 - 13:24
Dinosauro espinosaurido espezie berri baten hezurrak aurkitu dituzte Errioxan
Xabier Pereda, Euskal Herriko Unibertsitako paleontologo eta ikertzailea da Igea herrian fosilak aurkitu dituen taldeko burua.
2023/03/22 - 15:02
Pasaiako sarraskia "exekuzio estrajudiziala" izan zela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzaren txosten batek
2020an egindako txosten bat jaso berri dute Pasaiako sarraskian tiroz hil zituzten lau biktimen senideek. Horietako bat, Pello Aizpuru, "oso minduta" agertu da, ikerketa lana eta ondorioak "lau urtez kajoi batean gordeta izan dituelako Jaurlaritzak". "Zergatik?", galdetu du.

2023/03/17 - 15:34
Industria farmazeutikorako 3D bioinprimagailua martxan jarri dute Gasteizen
EHUk eta Tecnaliak martxan jarri duten bioinprimagailu honi esker, terapia pertsonalizatuak garatu ahalko dira pediatriaren eta zahartze osasungarriaren arloan, besteak beste.