Euskal Herriko Unibertsitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko tasak izoztuta mantenduko dira hamargarren urtez jarraian, nahiz eta KPI igo

Gainera, laguntza jasotzeko eskubidea izateko errentaren muga % 5 handituko da, baita ikasketak ohiko bizilekutik kanpo egiten dituzten ikasleek jasoko duten diru kopurua ere.
Leioako unibertsitate-campusa. Artxiboko irudia: Irekia/Mikel Arrazola
Leioako unibertsitate-campusa. Artxiboko irudia: Irekia/Mikel Arrazola

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) tasa guztiek bere horretan jarraituko dute datorren ikasturtean ere. Honenbestez, izoztuta jarraituko dute, hamargarren urtez jarraian.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur aurkeztu du unibertsitateko irakaskuntza publikoa koordinatzeko kontseiluaren aurrean 2024-2025 ikasturterako prezioen proposamena.

Jokin Bildarratz sailburuak aurkeztutako proposamena onartu egin da. Horrela, lehenengo matrikularen prezioa 2011-2012 ikasturteko berbera izango da, nahiz eta KPI % 34 igo den ordutik, Hezkuntza Sailak gogorarazi duenez.

Gainera, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak unibertsitatean ikasteko beken eta laguntzen deialdi berria ere onartu du datorren ikasturterako.

Deialdi honetan, laguntza jasotzeko eskubidea izateko errentaren muga % 5 handituko da, bai eta ikasketak ohiko bizilekutik kanpo egiten dituzten ikasleek jasoko duten diru kopurua ere.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X