Eibar
2021/07/20 - 15:35
Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu
Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/12 - 15:21
Ignacio Zuloagaren lau margolan zaharberritu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak
Eibarko Arrateko Ama Birjinaren santutegiko erretaulako lau mihise dira. Oraingoz Bilboko museoan daude, baina irailean Eibarrera bueltan eramango dituzte.
2021/07/10 - 22:22
Sutea Eibarko 'Txaltxa' jatetxe ezagunean
Antza denez, sukaldeko ke-kanpaiak su hartu du 14:00ak aldera. Ke zutabe ikusgarria sortu da. Inork ez du minik hartu.
2021/06/10 - 13:12
Espetxe iraunkorra berretsi diote Rakel eibartarra eta haren semea hil zituenari
Auzitegi Gorenak ukatu egin du espetxealdi iraunkorra modu irregularrean aplikatu izana, baita ankerkeriarik eta azpikeriarik izan ez zela argudiatu zuen helegitearen argudio guztiak ere.
2021/05/14 - 22:37
Zaldibarko zabortegia inguratzen duten herrietan mobilizazioak egin dituzte
Zaldibar Argitu plataformak deituta, Zaldibarren eta inguruko herrietan kontzentrazioak egin dituzte erantzukizun politikoak exijituz.
2021/05/14 - 22:22
Zaldibar Argituk "erantzukizunak argitzeko" eskatu du eta protestak deitu ditu
Plataformaren iritzian, agintariek auzi horretan egindako "kudeaketa negargarriaren beste atal bat da" Jaurlaritzak gaur jakinarazi duen erabakia, eta "dimisioak eta kargugabetzeak" eskatu ditu.
2021/05/14 - 16:32
Erantzunkizunak eskatzeko unea iritsi dela uste du Zaldibar Argitu plataformak
Arratsalderako elkarretaratzeak deituta daude Ermua, Elgeta eta Eibarren 19:00tan, Zaldibarren 19:30ean eta Zallan eta Etxebarrian 20:00tan.
2021/05/09 - 13:45
Botiloiak desegin dituzte Bilbon, Berrizen, Getxon, Leioan, Lemoan eta Ordizian
Halaber, hamar kontainer erre dituzte Eibarreko hirigunean eta bi Bilboko Txotena kalean.
2021/05/04 - 16:22
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batekin
Maskara erabiltzeko eskatu zion bidaiari eta orduan erasotzaileak labankada bat eman zion langileari, hanka behin baino gehiagotan urratuz.
2021/04/29 - 13:43
Udaltzainak kudeatzeko sistema "kale egiten" ari da, ErNEren arabera
Polizia sindikatuak salatu duenez, hainbat udalek Arkautiko zerrendatik kanpo bilatu behar izan dituzte agenteak, "modu irregularrean eta aukera berdintasuna oztopatuz".
2021/04/18 - 16:34
Ezker Anitza-IUk et EPK-k III. Errepublika eraikitzera deitu dute Eibarren
"Monarkiak ez du zilegitasunik, ez bakarrik jatorriagatik, baizik eta botere ekonomiko, politiko eta mediatikoen arteko loturan egiturazko papera izan duelako eta ustelkeriagatik", salatu dute.
2021/04/18 - 15:43
PCR proba egitera deitu dituzte Itziarko Urberu sagardotegiko bezeroak
Baheketa masiboa egingo du Osakidetzak Urberu sagardotegian martxoaren 31tik aurrera egon diren bezero guztien artean. Eibar Ospitalean egingo zaie PCR proba, bihar.
2021/04/14 - 16:38
90 urte dira Eibarren errepublika aldarrikatu zutela
Gertaera historiko hau hobeto ezagutzeko, Eibarko Udaletxean bertan hasita bisita gidatuak egiten dituzte azalpen zehatzak emateko.
2021/04/14 - 16:34
Euskal alderdiek eta Jaurlaritzak Errepublikaren balioak aldarrikatu dituzte
Sinbolismoz betetako ekitaldi xume batekin gogoratu du Euskadiko Alderdi Sozialistak gaur 90 urte aldarrikatu zela Eibarren bigarren errepublika. EH Bilduk ere ekitaldia egin du Eibarren.