Ekaitzak
2021/09/15 - 23:21
Euri-zaparradak eta ekaitzak direla eta, abisu horiak ezarri dituzte Euskal Herrian
Abisuak indarrean segituko du ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alabaina, gauerdi honetan indargabetuko dute Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
2021/09/11 - 00:16
200 saiakera egin ditu Igor Cruchaga argazkilariak, tximistaren bi argazki lortzeko
Argazkilari profesionala da Igor Cruchaga. 10 urte daramatza kamera eskuan eta uda garaian, aisialdian tximistak ehizatzen aritzen da. Getxoko Galeako aparkalekutik, sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan tximisten bi argazki egin ditu.
2021/09/03 - 11:28
Atzoko ekaitzaren irudi ikusgarriak
Atzo iluntzean Euskal Herrira iritsi zen ekaitzak irudi ikusgarriak utzi zizkigun.
2021/09/03 - 10:39
Ida ekaitzak gutxienez 42 hildako utzi ditu AEBko ipar-ekialdean
Heriotza gehienak bizileku bezala erabiltzen diren sotoak urak hartu dituenean gertatu dira. Zuhaitzen erorketek ere eragin dituzte biktimak.
2021/09/02 - 23:14
Euriteak New Yorken
Ekaitzek uholde handiak eragin dituzte New Yorken. Hiria larrialdi egoeran dago eta metroa ia osorik geldirik
2021/09/02 - 22:40
Ekaitzak Gasteizko hainbat kale ureztatu ditu eta euri-jasa handiak utzi ditu Gipuzkoako kostaldean
Zenbait lekutan metro koadroko 20 litro baino gehiago pilatu dira ordubetean. Euria gogor egin du, txingorra lagun.
2021/09/02 - 22:20
Euri zaparradak ur-putzuak eragin ditu Gasteizen
Ekaitzak ez du luze iraun, baina minutu gutxitan putzuak eragin ditu errepideetan eta ura sartu da lur azpiko zenbait aparkalekutan.
2021/09/02 - 13:53
Euskal Herria abisu horian dago eurite eta ekaitzengatik
Ezegonkortasun handia eta zaparrada trumoitsuak espero dira Euskal Herri osoan datozen orduotan.
2021/09/01 - 23:13
Azken hamarkadetako ekaitzik gogorrenak izan dira Nafarroan
Uholdeak eta hainbat arazo izan dira euriteen ondorioz Nafarroa hegoaldean, batez ere Tuteran. Alerta laranjak indarrean segitzen du Nafarroan, eta abisu horia ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian.
2021/09/01 - 22:59
Kalte material handiak eragin ditu ekaitzak Tuteran
Tutera da kaltetuena. 40 litro baino gehiago pilatu dira metro koadroko ordu betean. Erribera izan da lekurik kaltetuena, ezbairik gabe. Kalte material handiak eragin ditu ekaitzak.
2021/09/01 - 16:51
Ur erauntsiak gorabeherak eragin ditu Nafarroa hegoaldean
Urak arazoak eragin ditu Tuteran, Cascanten, Caparroson eta Erriberako beste leku askotan. Abisu laranja dago emanda Nafarroa hegoaldean eta EAEn, berriz, horia.
2021/09/01 - 12:51
Hegoaldetik datorren ekaitza gerturatzen ari dela argitu du eguna Zarautzen
@Meteozarautz-ek egindako time-lapse honetan Zarautzen egunsentia nolakoa izan den ikus daiteke, hegoaldetik hurbiltzen ari diren tximista eta trumoiekin.
2021/08/23 - 13:56
Henri ekaitzak uholdeak, energia mozketak eta hegaldietan arazoak eragin ditu AEBn
AEBetako ipar-ekialdeko kostaldean 80.000 etxe baino gehiago argindarrik gabe geratu dira eta kale asko urak hartu ditu.
2021/08/20 - 00:40
Grace ekaitzak zailago egiten du laguntza humanitarioa hondamendi eremura iristea Haitin
Larunbateko lurrikarak orain dela bederatzi urteko egoera ekarri du gogora, eta, orduan bezala, nazioarteko elkartasunaren zain daude Karibe aldean. Gutxienez 2.000 hildako eta 12.000 zauritu utzi ditu lurrikarak.
2021/08/17 - 23:14
Euri bortitzak utzi ditu Grace ekaitz tropikalak Haitin
Euritik ezin babestuta egon dira etxerik gabe geratu diren milaka familia. Bien bitartean, erreskate taldeek etengabe dihardute hondakinen azpian bizirik egon daitezkeenen bila.
2021/07/16 - 18:08
Belgikak laguntza eskatu dio EBri, eta Herbehereek ebakuatzeko agindua eman dute ekaitzen aurrean
Euri-jasek eta uholdeek 23 hildako eta lau desagertu utzi dituzte herrialde horretan. Herbeheretan, ostera, gaur gauerako espero da ibaietako ur mailak punturik altuena harrapatzea.
2021/07/15 - 23:28
Ekaitz bortitzek dozenaka hildako eragin dituzte Alemanian
Halaber, agintariek ohartarazi dute 100 bat pertsona desagertuta daudela uholdeen ondorioz.
2021/07/05 - 10:18
Erabat eraitsi dute Miamin partzialki behera erori zen eraikina
Eraispena beharrezkoa izan da Miamira hurbiltzen ari den Elsa ekaitz tropikalarekin lotutako euriteek eta haizeek oraindik zutik zegoen egitura ezegonkorra bota ez zezaten.
2021/06/22 - 23:22
Ekainean prezipitazio intentsitatearen errekorra hautsi da EAEn
Ekainean Euskalmeten hainbat estaziotan, prezipitazio intentsitatearen errekorra hautsi da. Eta 10.000 tximista baino gehiago erori ziren joan den asteko ekaitz-boladan.
2021/06/21 - 10:58
Hamar hildako, tartean bederatzi haur, Alabaman gertatutako trafiko-istripu batean
Hamar pertsona hil dira, bederatzi haur tartean, Alabama estatua zeharkatzen ari den Claudette ekaitz tropikalak eragindako trafiko-istripu batean.