Ekuador
2024/01/11 - 10:04
Ekuadorko segurtasun indarrek ''329 terrorista'' atxilotu eta bost hil dituzte
Ekuadorrek asaldatuta jarraitzen du herrialdea astindu duten ekintza kriminalen eraginez. Izua eta kaosa nagusi dira kaleetan. Daniel Noboa presidenteak "gerra" deklaratu die talde kriminalei.
2024/01/10 - 11:28
Ekuador, "barne gatazka" betean: 10 hildako erasoetan, eta kartzela-krisi latza
Astelehen gauean, Noboak salbuespen egoera eta 60 eguneko etxeratze agindua ezarri zituen. Ordu batzuk geroago, "barne gatazka armatua" deklaratu zuen Ekuadorren, "talde narkoterroristek lehertutako indarkeria oldeak behartuta".
2024/01/10 - 11:25
Gutxienez 10 pertsona hil dira Ekuadorrek bizi duen indarkeria boladan
Daniel Noboa Ekuadorko presidenteak dekretu bat eman du, nazio mailako barne gatazka armatu bat dagoela adierazteko eta indar militarrei nazioz gaindiko krimen antolatuaren 22 talde desegiteko agintzeko.
2024/01/09 - 23:12
Kaputxadun talde batek armekin hartu du Ekuadorko TC telebista katea
Daniel Noboa presidenteak larrialdi-egoera ezarri eta biharamunean gertatu da ezbeharra.
2023/10/16 - 12:52
Daniel Noboa enpresaburu gaztea, Ekuadorreko presidente berria
Herrialdeko familia aberatsenetako baten oinordekoa da Noboa, eta eskuinaren botoari esker iritsi da boterera. Luisa Gonzalezi, Correaren mugimenduaren hautagaiari, irabazi dio.
2023/10/16 - 11:28
Ekuadorrek Daniel Noboa enpresaburu gaztea aukeratu du presidente
Alvaro Noboa handikiaren semea Ekuadorreko historiako presidenterik gazteena bihurtu da, 35 urte dituela, Luisa Gonzalez Correaren mugimenduko hautagaiari gailenduta.
2023/10/14 - 13:00
Hauteskundeen bigarren itzulia Ekuadorren, 'correismoa'ren itzulera zantzuekin
Luisa Gonzalez eta Daniel Noboa dira Guillermo Lasso presidentearen lekua hartzeko hautagaiak, hauteskunde aurrerapenaren ostean.
2023/10/07 - 12:12
Espetxean hilda agertu dira Villavicencio Ekuadorreko presidentegaiaren ustezko sei hiltzaileak
Rafael Correa presidente ohiak uste du horrek agerian uzten duela “Gobernua egon zela krimenaren atzean”.
2023/08/21 - 10:29
Luisa Gonzalez hautagai correista eta Daniel Noboa enpresaburua lehiatuko dira Ekuadorko bigarren itzulian
Hautagai ezkertiarrak botoen herenak eskuratu ditu, eta liberalak, laurdenak (% 24). Hirugarren geratu da Villavicencio hautagai erailaren ordezkoa.
2023/08/21 - 01:51
"Normaltasuna" izan da nagusi segurtasun neurri gogorrekin egin diren Ekuadorko hauteskundeetan
Azken egunotako indarkeriak eragina izan omen dezake emaitzetan. 13,4 milioi herritarrek izan dute botoa emateko eskubidea. 2020an 8.873 ekuadortar zeuden erroldatuta EAEn.
2023/08/20 - 16:34
Gurean bizi diren ekuadortarrek mugikorretik botoa emateko aukera daukate
Milaka bizi dira Euskal Herrian eta eurentzat ere egun garrantzitsua da gaurkoa, baina kezkatuta bizi dute haien jaioterrian gertatzen ari dena. Andres eta Evelin Bilbon bizi dira eta eurekin hitz egin dugu gaurko hauteskundeez.
2023/08/19 - 17:33
Ekuadorren hauteskunde kanpainan bi politikari hil izanak herritarren botoa alda dezake
Igandean Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia egingo da. Hautagai correista zen faborito, baina, orain, adituek ia ziurtzat jotzen dute bigarren itzulia, hautesleen portzentaia esanguratsu batek botoa alda baitezake segurtasuna bermatzeko lan egitea hitzematen duten alderdietara.
2023/08/18 - 19:19
Ekuadorreko presidentegaiek hauteskunde kanpaina bortitza eta tragikoa itxi dute
Ekuadorreko azken urteetako hauteskunde-kanpaina ezohiko, bortitz eta tragikoenetako bat amaitu da. Presidentegai gehienek Guayaquilen itxi dute kanpaina, herrialdeko hiririk bortitzenetako batean.
2023/08/15 - 13:15
Beste buruzagi politiko bat hil dute Ekuadorren
Pedro Briones Revolucion Ciudadana alderdiko buruzagia tiroz hil dute, Fernando Villavicencio presidentegaia erail eta egun batzuetara.
2023/08/13 - 22:32
Christian Zurita izango da Eraiki Mugimenduaren presidentegaia, Villavicencioren ordez
Ekuadorren, Fernando Villavicencio eraildako presidentegaiaren alderdiak hautatu du bere ordezkoa, eta ez da hasiera batean esan bezala Andrea Gonzalez izango, Christian Zurita baizik.
2023/08/13 - 16:34
Villavicencioren emazteak Estatuari leporatu dio senarraren hilketaren erantzukizuna
Ekuadorren, Veronica Sarauzek, Fernando Villavicencio presidentegaia zenaren emazteak, Estatuko Gobernuari leporatu dio zuzenean senarraren hilketaren erantzukizuna. Sarauzek esan du Presidentziarako hautagaiak ez zeramala beharrezkoak ziren segurtasun neurriak hil zutenean.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/08/12 - 16:37
Villavicenciori azken agurra Ekuadorren
Ekuadorren, herritarren ondoeza eta samina agerian gelditu dira atentatuan hil duten Fernando Villavicencio presidentegaiari emandako azken agurrean. Amnistia Internazionalak ere kezka azaldu du, Ekuadorren "eskubideen urraketa" handia gertatzen ari dela eta.
2023/08/11 - 22:29
Polizia eta Armada Ekuadorreko gune estrategikoak zaintzen ari dira salbuespen-egoera dela eta
Egoera zaildu egin da hauteskundeen atarian, eta herritarren artean beldurra zabaldu da. Bestalde, nazioarteko laguntza izango du Ekuadorreko Poliziak Villavicencioren hilketa ikertzeko. Atxilotuek aurrekariak dituzte Kolonbian eta Ekuadorren.
2023/08/11 - 10:34
Ekuador salbuespen-egoeran dago Villavicencioren hilketaren ondotik
AEBko FBI agentziako delegazio bat datozen orduetan helduko da herrialdera ikertzen laguntzeko. Hilketarekin zerikusia zutelakoan atzo atxilotutako sei pertsonak kartzelara bidali ditu epaileak.